Kieveko Gobernuak planik ba al du?

Jatorrikoa:http://liva.com.ua/kiev-plan.html
Egilea: Serhii Kiritxuk
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (www.slavyangrad.es)

kirichuk11

Ukrainak denbora luzea darama porrot ekonomikoaren ertzean. Baina krisi ekonomikoaren azken larritzeak herrialdearen finantza-sistemaren akats orokortu bat aireratzen du. Hrivniaren balio ezin baxuagoak, hots, 14 hrivnia dolar batetara iristen ez direlarik, ez du balio izan esportazioak handitzeko pizgarri bezala. Alta, txanponaren balio galtzea ekoizpenaren jaitsierarekin eta prezioen igoerarekin bat etorri da; estanflazioaren (ekonomi geldialdia eta inflazioaren eta langabeziaren hazkundearen bilbatzea) egoera klasikoa sortuz. Beste modu batean esanda, egoera honetan langabeziaren igoerak ez dakar prezioen jaitsiera bat, eta inflazioak ez Dakar ekoizpena piztu izana, nahiz eta ekoizpen horrek lehiakorra izateko aukerak dituen txanponak prezioa galdu duela eta. ko bat izan zen. Meatzeek, bonbatuak, suntsituak edota besterik gabe itxiak izan direnek, ez dute herrialdearen energi sektorearen erregai eskaera ase.

Azken urteotan, nazionalista askok ondorioztatu dute Donbasseko meatzeak errentagarriak ez omen direla. Askok esan ere egin dute Ekialdeko gatazka militar odoltsua sobietar industria zaharkituaz libratzeko eta ikatza historiaren zakarrontzira botatzeko bide on bat dela. Baina ekonomi-krisiak eta neguaren etorrerak Ukrainako hiri gehienen azpiegitura kili-kolo jarriko du. Ukrainar elektrizitatearen %42 ikatza behar duten zentral termikoetatik dator. Erregairik gabe, zentral hauek beroa sortzeko ezgai izateaz gain, elektrizitatea sortzeko ere ezgai izango ziren; beraz ur beroko berogailuek edota beroa sortzeko sistema independenteek ez lukete beroaren edo ur beroaren arazoa konponduko, baizik eta krisia larriagotu egingo lukete elektrizitate koadroarengan gehiegizko eskaera bat elikatuz.


Arseni Jatseniuk Lehen Ministroak Ukrainak duen errusiar gasaren beharra 5 milioi metro kubikotakoa dela esan badu ere, Energia Ministro ohi Ivan Pletxkoven arabera Gobernua informazio faltsua erabiltzen ari da, energi gabezia gutxietsiz. Pletxkovek dioenez, Ukrainak 10-15 milioi metro kubiko gas behar ditu.

Europar Gobernuek eta gas konpainia nagusiek, denek formalki edo zeharka Gazpromekin harremanetan daudelarik, ez dute Ukraina erreskatatzeko premiarik; eta gasa Eslovakiatik itzulian ekartzea ez da konponbide batere errealista.

Baliteke epe laburrera Ukrainako hiri azpiegituren porrota guk geuk ikustea. Oso paradoxikoa litzateke “Duintasunaren Iraultzak”, sobietar iragan totalitarioaren kontrako guda gisa aldarrikatu zenak, “bizitzaren zelebrazio” gisa babesa ematen ez zion oro alferretsi zuenak, ekonomiaren eta azpiegituren oinarrizko elementuen kontra borrokatu behar izatea; hori dena europar integrazioaren izenean. Ekonomi arloan, “europar aukerak”, “errentagarriak ez diren” industri-manufakturak eta meatzak eta bertan lan egiten duen jende guztia zein ekoizpen hori aurrera daramaten eskualdeak errefusatzea esan nahi bait du.

Bulgariaren, Errumaniaren eta Baltiar Estatuen esperientziak ondo erakusten digu europar integrazio kapitalista zertan datzan: erabateko desindustrializazioa, energi-instalazioen murrizketa eta inportazioen guztizko aldaketa. Herrialde hauentzat, mobilitate-askatasunak politika hauen ondorio gogorrak partzialki konpentsatu zituen. Euren populazioen parte heziak eta ekonomikoki aktiboak Europako ekonomia handienetara (Alemaniara eta Erresuma Batura) emigratu zuen, eta bertako lan merkatuetan soldatarik txarreneko postuak hartu zituzten. Letoniako populazioaren laurden batek jada lan bila emigratu du. Ukrainar ekonomiak ez du galera horiek konpentsatzeko aukera hori: lehenik ezin duelako epe laburrera bisatuen eskaerak eliminatzeko aukerarik, eta bigarrenik Europan lanpostuak suntsitu egin direlako. Bitartean, EBko Estatu berrietatik datozen etorkinek soldaten gaineko beheranzko presioa egiten dute. Beste hitz batzuetan, EBko azpibaloratutako lanpostuak jada bereak daude, eta epe laburrera ez da Ukrainako ekonomia estankatutik datozen langileei lana emateko gai izango den zabalkunde ekonomikorik aurreikusten.

Bitartean, Kieveko Gobernuak Donbassi guda ekonomikoa iragarri dio. Donetskeko zein Luganskeko Herri Errepubliketako herritarrek jada ez dute prestazio sozialik jasotzen. Errepublika hauetako Gobernuek jada adierazi dute eurak arduratuko direla eskualde hauetan prestazio hauek ordaintzeaz. Eta gainera, inor ez du ustekabean harrapatzen ukrainar Gobernuak pertsonen ongizatean jartzen ez duen interesa enpresetan jartzeak. Operazio militarrak, heriotzak eta suntsiketak barra-barra ematen diren arren, aginte fiskalek Donbasseko enpresei isunak jartzen dizkiete isunak ordaintze ez dituztelakoan, hartzekodunek zordunen gaineko presioa areagotzen duten artean.

Arlo politikoan, Kieveko Gobernuak eskuineko diktadura populista bat ezarri nahi du. Horretarako Gobernuak taktika polizialak, bulego politikoen suntsiketa eta ezkertiarren atxiloketa eta jazarpena erabiltzen baditu ere, eskuin muturrarekiko harremana are konplexuagoa da. Ez da soilik eskuin muturrak jendearengan nolabaiteko babes esanguratsua izatean, baizik eta ondo armaturik eta antolaturik ere badaudela. Lehendakariaren kontrako presio politikoa ezartzen dute, hau urduri jartzen dutelarik. Poroxenkok eskuin muturrarekiko duen estrategia, masiboki guda-oinera bidaltzea da, horrela fisikoki eliminatuko direla espero duelarik; eta bitartean eskuin aldea Liaxko (Sergei Levotxkinen kuttuna) bezalako pailazo politikoekin betetzen du.

Eskuina lehendakariaren asmoez jabetzen ari da, eta hortaz Estatu-kolpe politiko-militar bat prestatzen ari da. Gaur egungo eskuineko Gobernua are eskuinerago joan daiteke.

Gobernuarentzat, egoera militarra egunez egun are okerrerago doa. Donetskeko Herri Errepublikaren Mariupolerako erasoak eta Ilovaiskeko porrotak Poroxenko lehendakaria errusiar esku-sartze militar bat dagoela esatera eraman dute. Baina aldi berean ukrainar aginteak ez du guda deklaratu edota lege martziala ezarri, urrats hori ematearen beldurrez. Lege martziala ezartzeak ez luke soilik legebiltzarrerako hauteskundeak burutzea galaraziko, baizik eta Kievek laguntza militarra jasotzea ezinezko egingo luke.

Gobernuak itxaropen handiak jarri ditu hiriburua arrasatu duen histeria nazionalistarengan. Zirkunstantzia hauetan, edozein protesta matxinada bezala kalifikatu daiteke eta gogorki erreprimitu. Baina oraindik Gobernua mesfidantzaz ikusten duten eskualdeak badaude. Kharkovek eta Odessak, nahiz eta Gobernuaren indarren kontrolpean egon, ez dituzte halako “sentimendu nazionalistarik” eta Gobernuaren aurkako erresistentziaren gune berri bilakatu ahal dira. Krisi egoera, halako eskualdeak bigarren fronte bilaka daitezke, kharkovtarrak eta odessatarrak, beste hiri askotako herritarrak bezala ez bait daude gertu sentitzen dituzten Donbassen eta Errusiaren aurkako gudaren izenean izozteko eta goseak hiltzeko prest.

Ehundaka pertsona asmatutako erruengatik atxilotzea eta preso politiko gisa kartzelaratzea erregimenaren beste arazoetako bat da. Mendebaldean atxiloketa hauen jakitun dira eta afera hau Europako Kontseiluaren Asanblada Parlamentariora eta europar herrialdeen, Ukrainan guda eta giza eskubideen aldeko aktibisten errepresioa babesten duten herrialdeen parlamentuetara iristea espero da.

Oro har, Gobernuaren estrategia barne-politikan “estutzea” eta bitartean gatazka internazionalizatzen saiatzea da, adibidez NATO gudan katramilatuz. Galdera Gobernuak ekonomi arloan zer egin nahi duen da, gaur egun ekonomia egonkortzeko estrategiarik ez bait du. Eskura dituen baliabide bakarrak NDFren funtsak dira, gertatzear dagoen ordainketa-suspentsioaren arazoa konpondu ezin dutelarik. Estatuak porrot egiten badu, estrategia politikoak eta ekonomikoak itzulinguru bat eman behar du. Honek oposizioaren fronte osoak taktika berri bat, taktika koherenteago bat izatera bultzatuko du, eta honetan zentratu beharko dira erresistentziaren indar intelektualak.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s