Donetsketik Mendebalderako borrokaldietan miliziek galera handiak izan dituzte. Miliziek zigor-indarrekin izan borrokaldietan galera larriez informatu dute.

2014/09/25. Novorossia News Agency

article906

Donetsketik Mendebaldera izandako borrokaldietan, miliziek zigor-indarren esku atzo izan borrokaldietan galera handiak izan dituztela jakinarazi dute. Begi-bistakoa izaten ari da suetena juntaren tropak biltzeko eta birkokatzeko beharrezkoa izan zitzaiela. Herri-milizien bulego nagusitik honez informatu gaituzte: “Atzo, Donetsketik Mendebaldera, Novorossijako armadak Juntaren indarren aurka gertatutako borroketan galera handiak izan zituen (agian iraileko galerarik handienak). Novorossijako armada Donetsketik mendebaldera dagoen zonaldean kontrolpeko lurrak handitzen saiatzen ari da. Zonalde populatuak liberatu dituzte. Juntaren indarrak bertan defentsara daude, horregatik, gure indarrak erasora pasatzerakoan galerak handitu egin dira”.

2014-IX-14 Hego-Ekialdeko armadaren goizeko laburpena.

2014-IX-24 Hego-Ekialdeko Armadaren goizeko txostena: Etsaia indarrak biltzen ari da eta hiriak bonbatzen darrai. Herri-milizien azpidibisioek suetenaren puntuak betetzen jarraitzen dituzte, juntaren aldeak hainbat aldiz urratu baditu ere. Faxisten hainbat ekintzek Donetskeko aireportu inguruan egoera nahasten ari dira. Zigor-indarrek, 20:00etatik aurrera, artilleriazko eta morterozko jaurtiketak egin dituzte Vodnoe aldetik aireportuaren Ekialdean zeuden milizien posizioen kontra. 20:30etatik aurrera, Stxastie aldetik frankotiratzaile sua egin dute, eta 21:00etatik aurrera faxistek milizien indarren kontra su egiteko indarrak batu dituzte. 21:00 inguruan Txernuhinotik jaurtitako Grad motako misil jaurtigailu-sistema anitz batetatik Fastxevkako tren-geltokiaren kontra su egin dute. 23:45an aldera, Donetskeko Novokuibixevski populatutako auzoak Grad misilez joak izan dira. 2 zibil hil dira eta 4 eritetxera eraman behar izan ditugu. Luganskeko Herri Errepublikan sabotaia talde bat antolatu da, bertako jendearekin. Inteligentzia zerbitzuaren datuek etsaiaren zigor-indarrak indarrak biltzen eta posizioak gotortzen ari direla baieztatzen dute”.

Plotnitski: Luganskeko Herri Errepublikako miliziek ez dute euren posizioetatik atzera egin.

Plotnitski: Herri-miliziek ez dute euren posizioetatik atzera egin. “Luganskeko Herri-errepublikako miliziek ez dute euren posizioak uzteko asmorik, posizio hauek Ukrainar indar-armatuekin suetena sinatu aurretik okupatu bait ziren”; asteazkenean Luganskeko Herri Errepublikako buru Igor Plonitskik kazetariei esan dienaren arabera. “Guk ez dugu atzera eginen, itxaron ostirala arte. Ez ditugu gaur egun ditugun mugak utziko. Eta populaturiko zonaldeei dagokienez (bertan erretiratzea posiblea delarik), negoziazio zailak ai dira ematen. Ikusiko dugu zer ateratzen den negoziaziootatik” esan zuen Plotnitskik. Bere hitzen arabera, afera hau era positiboan konpontzen basa, Donetskeko Herri Errepublikan gertatzen ari denaren eboluziorako berri ona litzateke. “Gura posizioak sendotu ditugu. Askatu ditugun lurren mugetan gaude, itunak errespetatuz” argitu zuen Plotnitskik.

Milicia

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s