Karabana Antifaxista Moskutik Novorossijarantz abiatu da

Atzo Moskun Banda Bassotti talde italiarrak kontzertua eman zuen.

Gaur, goizeko 9etan (bertako ordua), Karabana Antifaxistaren konboia dagoen industria-poligonoan prentsaurreko bat burutu da. Errusiako Federazioko Alderdi Komunistak antolatu duen ekitaldi politikora Dumako KPRFko legebiltzarkide bat eta Novorossijako Legebiltzarreko lehendakaria gerturatu dira. Krimearen Askapenean parte hartu zuten hainbat guda-beteranori domina-emate ekitaldi bat egin da eta gero Banda Bassottik kontzertu txiki bat eman du Bella Ciao, Bandiera Rossa eta beste abesti klasikoak joz.

This slideshow requires JavaScript.

Azkenik, Moskutik Novorossijarantz atera da Karabana Antifaxista, laguntza humanitarioa daramaten KPRFren 10 kamioi bidelagun dituelarik. Euskal Brigadarekin batera, italiarrez gain, 4 greziar, Estatu Espainiarreko 3 hiritar eta baita Euskal Herriarekiko elkartasunean militatzen dituen italiar bat ere badira.

This slideshow requires JavaScript.

carovana092610

Lehen geldialdian, Tulako eskualdean, herriko populazioak harrera egin die, ekintza internazionalista hau eskertuz. Bertan, Banda Bassottik sobietar abesti batzuk jo ditu bertako jendeak ere abes ditzan. Herritarrek internazionalistei esker ona erakusteko opil bat oparitu diete.

 

GORA INTERNAZIONALISMOA!
EUSKAL BRIGADA AbrigadabandURRERA!

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s