Datuak euren kabuz mintzo dira: ukrainar ekonomiaren berebiziko galerak

Egilea: Olga XELKOVA | 2014-VIII-27
Jatorrikoa: http://odnarodyna.com.ua/node/24311
Erdarazko bertsioa: http://www.slavyangrad.es (Nahia Sanzo)

(Olga Xelkova kazetari independente bat da, Estatu Independenteen Komunitateko gaietan espezializatutakoa).

27081402

Goskomstatek (Estatistiken Zerbitzu Federala) 2014ko lehen seihilabetekoan ukrainar ekonomian eman diren aldaketen inguruan argitaratu datuak, zur eta lur uzteko modukoak dira. Baina zenbakirik garrantzitsuenak ez dira BPG %4,5 jaistea, ez eta urtearen bururako %7 jaistearen iragarpena; baizik eta datu hauen atzean ezkutatzen diren galerak, ukrainar ekonomia etorkizunean berreskura dadin ezinezko egingo duela.

Batez ere industria-sektoreak pott egin duela azpimarratuko dugu, honen jaitsiera geroz eta handiagoa baita. Urtarrila eta ekainaren artean, industria-ekoizpena %5,8 murriztu zen, eta uztailean beste %12 jaitsi zen. Pairamendu handiena jasotzen ari diren sektoreak; ikatzarena (-%28), automobilen ekoizpenarena (%-23), manufaktura kimikoena (-%22,2), petrolio fintzearena (-%15,9), kautxuaren industriarena (-%13,8), metalurgiarena (-%12,3) eta altzariena (-%12,5) dira. Gudan murgildura dauden Donetsk eta Lugansk eskualdeek hain zuzen euren industria-potentzialaren %28,5 eta %56 galdu dute. Donbassetik etorri beharreko beharrezko inputen fluxua eteteak, Zaporizhiako erraldoi industriala (ZAZ) porrotaren ertzera eraman du. Korporazio honen ekoizpena %98,9 jaitsi da, eta baliteke urria heldu bezain laster manufakturatzeari uztea, bere 21.000 langileak langabezian utziz.

Errusiarako esportazioen murrizketak ere herrialdearen potentzial industrialari kalte egin dio; sektoreen arabera, %25 eta %70 artean jaitsi dira esportaziok. Adibidez, automobilen sektoreak esportazioen %40 galdu du; metalurgiak, %32,6; nekazaritzak %37.

Datu beldurgarri hauek Ukrainak zilegizko gobernu bat zuen eta beraz Errusiarekiko harremanak ugariak ziren garaiak barnebiltzen ditu Kieveko Juntak Errusiarekin harreman ekonomikoak hausteak, sektore industrialak pott ahalik eta lehenago egitea besterik ez du ekarriko.

Kievek itxaropen handiak jarri ditu nekazal sektorean, baina honen egoera ez da askoz hobea. 2014ko lehen hiruhilabetekoan, nekazal produkzioaren bolumena %3,9 jaitsi da, eta ekoizpen osoa %17,6 murriztu da. Azken sei hilabeteetan, ekoizpen-plantek izan duten jaitsiera %30,1ekoa izan da. Aleen ekoizpena (artoa kontatu gabe, izan ere aurtengo estatistiketan produktu hau irailetik aurrera izango da kontuan hartua), 2,1 aldiz jaitsi da (erdia baino gutxiago); gariarena 4,8 aldiz; zekalearena 27,5 aldiz; lekena 2,3 aldiz. Fruituen eta baien bilketa %11,8 jaitsi da, eta abelburuen kopurua %3,2 txikiagoa da.

Adituek, aleen ekoizpen gordina %10 inguru jaitsiko dela aurreikusten dute, beraz, esportazio-potentziala %7 jaitsiko da. Baliteke urtea bukatu orduko ukrainar nekazaritza %10-%15 ahulagoa izatea.

Eta populazioaren elikadura-segurtasuna bermatu beharrean, Ukrainak bere ale esportazioak %89,4 handitu ditu, iazko datuekin konparatuz gero. Eta sektorea guztiz suntsitzeko, Jatseniuken gobernuak, 3.000 hektarea baino lur handiagoak eta 20 milioi hrivnia baino gehiago fakturatzen duten nekazariei zerga-subtsidioak kendu dizkie. Honen emaitza da nekazal ekoizleen ia %90ak bere zerga-onurak galdu dituela, nekazaritza ttipiaren bolumena %10-15 artekoa delako, erdi-mailako konpainiena %60-65 artekoa eta nekazari handiena %20-25 artekoa denean. Hrivniaren balio-galtzea kontutan hartuz, ekoizpen kostuak %40-50 hartu dira. Beraz, Europaren biltegiaren legenda eta sektore industriala bukatu egin dira.
Ekonomia errealean gertatzen ari den prozesu kezkagarri honek Gobernuaren aurrekontua murriztera eraman du. Oleksandr Xlapak finantza ministroaren arabera, gaur 30.000 milioi hrivniatakoa (2300 milioi dolarretakoa) den defizita urtearen buruan 87.000 hrivniatara (6600 milioi dolarretara) iritsi daiteke. Herrialdea ekonomia-geldialdiaren gurpil-zoro batean sartu dela esan daiteke.

Lehenik eta behin, Gobernuaren zorra igoera esponentzial batean dago. 2013ko lehen hiruhilabetekoan zor publikoa %11,3 handitu bazen eta kanpo-zorra %6,4 murriztu; 2014ko lehen hiruhilabeteko horretanxe, zor publikoa %50 handitu zen, eta kanpo zorra %65.

Bigarrenik, ukrainar nazioarteko diru-erreserbak ziztu batean desagertzen ari dira. Nazioarteko diru Funtsak emaniko kredituak gora-behera, urrezko eta nazioarteko dibisetako erreserbak 20.410 milioi dolarretatik 17.080 milioi dolarretara murriztu dira. Horietatik, 10.000 milioi dolar baino gehiago ez daude ez urretan, ez kanpo-dibisetan, baizik eta Ukrainar Banketxe Nazionalaren (NBU) zor-obligazioetan (IOU).

Hirugarrenik, otsailetik hona, nazio-dibisak bere balioaren %62 galdu du. Urtearen buruan dolar bategatik 15 hrivnia ordaindu behar izan daiteke. Nazioarteko kalifikaziorako Fitch agentziak epe luzerako zorraren ebaluazioa Btik CCCra (muturreko espekulaziorako zorra) jaitsi du.

Laugarrenik, kanpo-inbertsioak ere murriztu egin dira. Urte hasieratik, atzerriko inbertsioen zuzeneko bolumena %11,9 jaitsi da. Eta inbertsioa gehien murriztu dutenak Europar Batasuneko herrialdeak izan dira: Austriak 404,9 milioi dolarretan murriztu du, Erresuma Batuak 353,5 milioi dolarretan, Holandak 193,8 milioitan, Alemaniak 178,4 milioitan eta Italiak 128,2 milioitan.

Kontsumoa, ekonomi-krisi garaietan hazkundea probokatzeko tresna egokia delarik ere, beheraka dabil. Gastu publiko eta soziala murrizteko NDFk ezarritako betebeharrek joera negatibo hauek gorritu egiten dituzten. Horregatik, ukrainarrek atzerrira %40 gutxiago bidaiatzen dute, inportazioak %20-25 artean jaisten dira, eta medikuntza tresnak %18. Aire-konpainiek euren bidaiarien erdia galdu dute eta burdinbideetako garraioak kargaren %50-70 artean (industriaren arabera). Txikizkako salmentaren eta ostalaritzaren fakturazioa uztailean (2013ko uztailarekin alderatuz), %21,5 jaitsi da, eta ekainean, %20,9.

Ez da inolako tendentzia gorakorrik ageri. Txanponak bere balioaren %62 galdu duen, baina prezioak %12 igo diren testuinguru batean, populazioak bere eroste ahalmenaren %75 galdu du, beraz ez dago kontsumorako pizgarririk. Txanponak balioa galtzea, prezioen igoerarekin bat etorri da. Finantza Ministerioaren arabera, frutaren prezioa %56 igo da; azukrearena, %35; barazkiena, %28; txerriarena, %25; arrainarena, %21; okelarena, %19; ogiarena, %30; osasun produktuena, %60; gasolinarena, %50 eta garraio publikoarena, %100 (prezioa bikoiztu egin da). Eta lehen segida honen ostean, igoeren bigarren segida bat dator urrirako. Elektrizitatearen prezioak %40 egingo du gora; gasarenak, %73; urarenak, %84 eta zabor-bilketarenak %105.

Ukrainako populazioak, goseaz eta txirotasunaz gain, beste froga bat izango du: hotzarena. Errusiar gasaren fluxua moztu egin da Gazpromekin dagoen zorra dela eta. Ez da bakarrik etxebizitzetan berogailua eta ur beroa izateko falta dela, baizik eta ekonomi krisiak ere okerrerago egiten duela gasa falta delako. Gas bolumena %30 jaisteak, industria osoak ixtera eraman ditu. Gas urritasunak laster zementuaren, nitrogenoaren, metalurgiaren eta kimika industriaren sektore zabalei eragingo die. Sektore garrantzitsuetako enpresa batzuk, erantzukizun sozial handia dutenak (horietako asko atzerritarrak), adibidez “Arcelor-Mittal Krivoi Rog”, Txerkassiko “Azot”, “Haidelberg Cement Ukraine”, “Dneprazot” eta beste askok eragina nabaritzen hasiko dira. Logikoa denez, honek langabezia handituko du, urtearen bukaeran %10,2ra iritsiz. Hau soilik datu ofizialen arabera, lanorduen murrizketa edota behartutako oporrak kontutan hartu gabe.

Ukrainako Energia Departamenduak kontsumitzaile guztiei gar naturalaren kontsumoa murriztu die, honeta Udal eta industria sektoreetan, kontsumoa %30 murrizteko helburua lortzeko. “Kievenergo” konpainiak hiriburuan neguan behar izango den berogailu-gas kopuruaren erdia baino gutxiago erabiltzeko asmoa iragarri du.
Kontsumitzaileek, euren etxeetan hotza pasaraziko dien Gobernuaren asmoei, ur eta berogailu eskaria hamar aldiz handituz erantzun dute. Honek ez du eraginik izango, ez bada sare elektrikoa saturatzea eta itzal-aldiak ematera, eta horrela ur emaria moztera. Elektrizitatea produzitzeko, errusiar gara Donetskeko ikatza bezain beharrezkoa da. Biek Ukrainaren emari elektrikoaren %41,2 suposatzen dute, berogailu-plantei zerbitzua emanez. Planta nuklearretan elektrizitate ekoizpena handitzea ere ez da errealista, Junta gogor saiatzen baldin bada ere errusiar erregaiak Westinghouse Companyk ekoitzirako erregai estatubatuarraz (erreaktoreekin bateragarria ere ez denaz) ordezten.

Gasaren fluxua Europatik atzera ekartzeko ahaleginak gora-behera, Jatseniukek jada onartu du Ukrainak ezin duela errusiar gasik gabe aurrera egin, eta Gobernuak 31.000 milioi dolar 5 bilioi metro kubiko errusiar gas erosteko gorde dituela esan du. Baina honek duen arazoa da 2014ko abuztuaren 1ean Naftogaz Ukrajini konpainiak Gazpromi 5296 milioi dolar zor zizkiola, eta Ukrainak zor hori kitatu arte negoziazioak geldi egongo direla da.
Eta nazioarteko adituek Ukraina kalte ekonomikorik handienak pairatuko dituen herrialdea izango dela iragartzen duten artean, Eurasiar Aduana Batasuneko herriek dinamika positiboa erakusten dute, Estatu Batuen eta Europar Batasunaren zigorren gainetik.

Estatu Independenteen Komunitatearen, Estatu-arteko Estatistika Komitearen datuen arabera, 2014ko lehen seihilabetekoan Bielorrusiaren BPG %1,2 handitu da; Errusiakoa, %0,l9; eta Kazakhstangoa %3,8. Bielorrusiar ekonomiaren hazkunde erritmoa, bigarren hiruhilabetekoan handitu egin da, merkatal fakturazioa dela eta, nahiz eta ekoizpen industriala jaitsi. Kazakhstanek joeragorakorra adierazten du alor guztietan: kapitan inbertsioa %5,2 igo da, logistikoa %4,1 eta merkatal fakturazioa %11,8.

Eta Errusiarekin elkarkidetza industriala haustea ukrainar ekoizleei batere onik ekarri ez dienean, errusiar industria-manufakturaren bolumena %1,5 handitu da; batez ere lehen Ukrainatik ekartzen ziren goi-mailako teknologia eta berrikuntza produktuak ordeztu egin behar direlako. Ukrainar produktu militarrak inportatzearen debekuen eragin positiboak handitu egingo dira epe luzera. Adibidez, indar nuklearren garapen programan jada ez dago manufaktura ukrainarrik. Modu berean, Errusiak airetik-airerako misilen ekoizpen nazionala ezarriko du. Helikopteroentzako motorren eraikuntza San Petersburgoko Klimov fabrikara eramango da, 2015 urtetik aurrera 450 motor baino gehiago ekoitziko ditu, beraz Zaporizhiako “Motor Sitx” fabrikatik datozen inportazioak guztiz ordeztuko ditu.

Europar eta iparramerikar nekazal produktuen kontrako errusiar zigorrek, ez soilik industrian, baizik eta nekazaritzan ere hazkundea emango dela aditzera ematen dute.

Errusiar per capita errentak gora eta gora jarraitzen du. 2014ko bataz besteko soldata 32.725 errublotakoa (877 dolarretakoa) zen, iazko ekainekoa baino %9,4 altuagoa. Ukrainarrek halako hazkunde tasak ametsetan soilik ikusi ahal dituzte.

Errusiari kalte egiteko Ukrainaren saiakerek, benetan Ukrainari egiten diote kalte. “Oraintxe bertan, inolako neurririk hartu gabe, Aduana Batasunarekin dugun gure fakturazioa %30 jaitsi da”, esan zuen Poroxenkok abuztuaren 26an Minskeko bileran, “eta ezin dugu utzi merkatal harreman hau gehiago okertzerik”: baina Kieven ekintzek, hitzez haratago, Errusiarekin eta Aduana Batasuneko beste herrialdeekin edozein harremani uko egiten diote. Dirudienez Kievek guda ekonomikoaren erronka bota du, ez soilik Errusiaren aurka, baizik eta batez ere Ukrainaren aurka eta ukrainar populazioaren aurka.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s