Norbere herriaren aurkako genozidioa

t4_article939Historialarien arabera, Bigarren Mundu Gudan ukrainar naziek populazio baketsuarekiko izan zuten trataera krudela soilik kroaziar ustashek serbiarrekiko izan zutenarekin alderatu daiteke.

Gaur egun, ukrainar nazien ondorengo modernoak Jugoslavia ohiaren desagerpenetik hona serbiarren kontrako genozidio modernoa antolatzen dutenekin “sari” hau jasotzeko lehiatzen ari dira.

Egunero, otsailean boterea erdietsi zuen Juntak eginiko krimen berriak ikusten ditugu.

Odessako Sindikatuen Etxean erreak izan zirenak, Mariupolen Garaipen Egunean tirokatuak izan zirenak eta Slaviansk eta Lugansken bonbatuak izan diren biktimak, europar atentzio publikoarentzat bazterrean utzi izan baziren, hau “euren putakumeek” Ukraina errusiar eraginetik askatzeko zuten arrakastagatik euforiaz blai zegoelarik; gaur egun, alajaina, errusiar zein novorrusiar guda-kazetarien ausardiari esker egia Mendebaldean barna hedatzen hasi da, hau euren Frankenstein munstroaren ekintzez beldurtzen hasi delarik.

Ukrainar faxistek Donbassen egin duten azken krimenak, azalik lodieneko europar giza eskubideen ustezko defendatzailea ere kitzikatu du.

Irailaren 23an, Kommunarskaiako 22 meatzean, miliziek hildako zibilez betetako fosa bat aurkitu zuten, euretatik gehienak emakumezkoak ziren, euretako bat haurdun zegoen.

Ezkutatutako hilobien kopurua oraindik ezezaguna da, DNRko kriminalistak hori ikertzen ari dira. Hain zuzen,eskualde hau izan zen suetenaren aurretik Ukrainar Armadak hartu zuena, eta hain zuzen hona ekarri zituzten miliziako kideak eta uren aldekoak.

Donetsketik 30 kilometrotara dagoen eta Ukrainar Armadak igandean utzi duen Kommunarskaiako meatzetan egindako aurkikuntza beldurgarri honi buruzkoak herritarrek jakinarazi diote miliziari.

Lehenengo hilobiak aurreko egunean aurkitu ziren. Tirokatutako bost milizianoren gorpuan ziren, zulo batetara bota zituzten eta hautsez sikera ere ez zituzten estali. Biana hauek aurkikuntza higuingarri hauen hasiera bakarrik izan ziren.

Jaurtigailu batek eginiko krater batean lau gorpu aurkitu ziren, euren arropak ikusita zibilak ematen zituztenak. Hildakoen artean hiru emakumezkoak ziren, bat haurduna.

Miliziak kazetariei bertatik ez urrun Behe Krinka herrian beste hilobi bat dagoela erakutsi die. Hilobi honetan bost pertsonaren gorpuak daude.

DNRren kriminalistak eta soldaduak lurraldea ikertzen hasi dira. Euren ustez agian zibilen gorpu gehiago aurkituko dira; izan ere, meatz hau Ukrainar Armadarentzat puntu estrategiko bat zen. Kommunarskaia herrixkakoen arabera, atxilo hartutako milizianoak eta euren aldeko herritarrak bertara eraman zituzten.

Uste denez, meatzearen esparruan kontzentrazio eremu bat eta fusilatzeetarako toki bat zegoen. Bertan, bereziki zulatutako zanga bat zegoen eta baita hustutako kartutxo pila. Hildako guztiek, pistolaz egindako hainbat zauriren artean, buruko zauri bat dute. Adituen arabera, hau graziazko tiroaren ondorio da.

Sarri gertatu izan den bezala, ukrainar armada, erretiratzerakoan, dena garbitu edo azpiegiturari ahalik eta min gehien egin nahi izan du. Meatzaren sarrera betea zegoen. Atzera egiterakoan, ezer ez uztea erabaki zuten. Meatzaren ondoko herrian, ibilgailu zibil denak (autobusak, kamioiak) puskatuak zeuden.

Giza eskubideetarako Errusiar Kanpo Ministeritzaren Komisariatu Konstantin Dolgovek jada esan du zibilen hilketa basati honek, Ukrainan gertatu gizateriaren aurkako krimenen nazioarteko kontrolpeko ikerketa are premiazkoagoa egiten duela eta nazioarteko komunitateak krimen hauen erantzuleak zigortzeko beharrean ekin behar duela dio.

Mikhail Fedotov Gizarte Zibilaren Garapenerako Errusiar Federazioko Lehendakariaren Batzorde buruak, Donetskeko fosa honen inguruko nazioarteko ikerketa independente bat eskatu du baita.

“Beharrezkoa da nazioarteko ikerketa independente bat eman dadin, gertakizunen tokira giza eskubideetan adituak eta kazetariak azal daitezen erabateko ahalegina egitea” zioen Fedotovek, “ezkutuko fosen inguruko informazioa jasotzean disgustatuta eta hunkitua sentitu” zela gaineratuz.

Errusiar federazioko Estatu Dumako Kanpo Arazoetarako Komitearen buru Aleksei Puxkovek, Errusiak, Donetsk ondoan topatutako fosei buruzko nazioarteko ikerketa bat nazioarteko erakunde guztietan eskatuko duela esan du, Europako Kontseilua, ESLA eta Europako Kontseiluaren Legebiltzar-Asanblada aipatu dituelarik.

“Errusiak, Kieven orain boterea dutenak guda-krimenen eta gizateriaren aurkako krimenen erantzule diren pertsonak izatearen aferaren gainean, nazioarteko erakundeetan –ESLAn eta Europako Kontseiluan- itaunketa bat planteatu behardu eta halaxe egingo du” esan du.

Bere arabera, “Kiev ezgai bada ikerketa bat aurrera eramateko, erakunde hauen barnean afera serio bezala hartu behar zatekeen hau”.

Hori dela eta, Puxkov, Europako Kontseiluko Idazkari orokor Thorbjorn Jaglandi gertakizun hauei buruzko inkerketa-komisio bat zuzentzeko proposatzear dago.

Aurreko egunean Behe Krinkan aurkitutako hilobia ez da bakarra izan, DNRko legebiltzarreko bozeramaile Boris Litvinovek informatzen duen arabera. Honek dioenez, Telmanov eskualdean 30 gorpu biltzen dituen fosa bat dago.

ESLAren Ukrainari buruzko ikuskaritza misioaren irailaren 23ko eguneroko txostenean, fosa batean, plaka bat aurkitu zela zioten; plakan, errusieraz, hildakoen izenak eta “Putinen gezurrengatik hilak” jartzen zuen.

Bitartean, krimen ikaragarri honen ñabardura gehiago ezagutzen ari gara. Exekutatutako emakumeak, dirudienez, bortxatuak izan dira. “Lehen gorpuen lur-azaleratzeek, batez ere emakume gazteenek, emakume hauek bortxatuak, torturatuak, lotuak eta gero tirokatuak izan direla erakusten du” dio Estatu-Dumako legebiltzarkide Viatxeslav Nikonovek.

Asteazken arratsaldean, DNRko lehen ministro Aleksandr Zakhartxenkok biktimen gorpuen ikerketen lehen emaitzei buruzko informazioa eman du. Euretako batzuei barneko organoak falta zitzaizkien. Behe Krinka ondoko Kommunarskaiako 22 meatzearen inguruetan aurkitutako emakumeen gorpuetan halakoa gertatzea ohikoa izan da. Oraindik ezin da zehaztu organo horiek nola erautsi izan diren gorputzetik, baia aukera bik soilik ematen dute posible: edo organo horiek zauriak zirela eta larriki kaltetuak izan dira, edo nahita kendu izan dira, egian, tortura-saioen zehar.

“Halako hilobi bi nire begiekin ikusi ditut. Baten lepoa erabat zabaldua zegoen, eta beste baten abdomena itzulia. Hau zirujau-ebakuntza baten edo zauri baten ondorioz gerta zitekeen. Baina badakigu Goardia Nazionalak atxiloen gorpuak eta are euren zaurituenak zatikatzen dituztela organoak lortzeko” zioen Zakhartxenkok.

Kontseilu Publikoko kide Vladislav Griben arabera, Novorossijako zibilen kontrako genozidio-ekintzak nazioarteko komisio batek ikertu behar ditu. Honela, zibil baketsuen kontrako masa-genozidioaren gertakizunak hala frogatuko dira, eta ez jaurtiketen biktima “kasual” gisa. “Hemen ez gara gudako alboko biktima kasualei buruz mintzo; baizik eta agian Kieveko aginteek baimendu duten norbere herriaren kontrako genozidio batez ari gara” argitu du.

Hemendik aurrera, Kieveko Juntak ezin izango du jendearen erailketa jaurtigailuei leporatu, eta ESLAk eta Europako Kontseiluak zailago izango dute Kieven talde armatuen krimenen aurrean beste alde batera begiratzea. Zigor-operazioaren informazio babesle Timtxukek Donbassen aurkitutako zibil tirokatuen fosen gaineko erantzukizuna… errusiar hedabideena dela badio ere, egitate hau ez bakarrik ESLAren begiraleek, baizik eta Ukrainako Segurtasun Nazionalerako eta Defentsarako Batzordeko ordezkari Andrri Lisenkok baieztatu dute.

Historialariek eta politologoek Donbasseko populazio baketsuaren exekuzioak Aberri Guda Handian naziek egindako gida-krimenekin alderatu zituzten. Nazioarteko zuzenbidearen arauen araberra, populazio zibilaren aurka armak erabili zituen militarra Nazioarteko Epaitegi baten aurrean agertu behar da. Eta Jainkoaren zereginak astiro badoaz ere, gauzatu egiten dira. Beraz, gure itxaropena da krimen hauek egin dituzten ukrainar nazien buruak eta eskuak epaitegi baten aurrean aurkitzea.

Iturria. Novorossia News Agency

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s