Svetlana Likht: “Ez ahaztu inoiz ez klase-etsaia zein den”

Greg Butterfieldek “Workers World”  hedabidearentzat eginiko elkarrizketa
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (www.slavyangrad.es)

ukraine_1013

Denis Levin eta Svetlana Likht

Estatu Batuek eta eskuin muturrak emandako Estatu-kolpearen ondoren Svetlana Likht sindikalista eta Borotba (Borroka) alderdi marxistako militante ezagunenetakoa Kharkovera joan zen lehenik, Anti-Maidan mugimenduaren protesta antifaxistetan parte hartzera. Maiatzean, heriotz-eskuadroi bat bere burkide Denis Levin sindikalista bahitzen saiatu zen. Orduan Donbassera, Likhten sorterri eta askatu berri zen Donetskeko Herri Errepublikako hiriburu Donetskera egin zuten ihes, uda osoan ukrainar armadak setiatua bizi zirelarik. Likht Simferopolera, Krimeara heldu berri da, non Workers Worldek elkarrizketatu duen.

Workers World: Nola izan zen zure gaztaroa Sobietar Batasunaren desagerpenaren ondoko Donetsken?

Svetlana Likht: Donetsken bizitza ez zen Sobietar batasun ohiko beste edozein eskualde industrialdu batean izan zitekeenarekiko ezberdina: pobrezia erabatekoa zen, langabezia handia zegoen eta ekoizpena kolapsatua zen. Hein batean Detroiten porrotaren antzekoa zen. Berezitasun bakarra dago mundu post-sobietarrean: gehienek, esaterako Donbassek populazioak gure industria, zientzia eta eskualde honen kultura nork sortu zituen gogoratzen duela. Sobietar gizarteak eratu zituen. Sobietar Batasunaren garaietan, lana eta babes soziala zeuden garaietan, bizitza nolakoa zen gogoratzen dute.

Industriak behera egin zuenean, kulturak eta hezkuntzak ere behera egin zuten. Historiako liburuak zenbait aldiz berridatzi dira jada. Urtero-urtero, ukrainar nazionalismoaren mito gehiago agertzen ziren eta sobietar garaiaren demonizazioa handiagoa zen. Doktrinamendu ideologiko handia zegoen programa sozialen hondarrak suntsitzeko eta horrela bizitzaren arlo guztietan merkatu-kapitalismorako trantsizioa sustatzeko asmoz. Nazionalismoa, bai errusiarra zein ukrainarra, bizitzaren komertzializazioaren defendatzaile da, baina batez ere, sozialismoaren eraikuntzaren esperientzia sobietarraren kontrakoa da.

Nola bizi zenuen Ukrainaren Ekialdearen eta Mendebaldearen arteko banaketa?

2005ean ukrainar hizkuntzako Donetskeko bigarren eskolan graduatu nintzen. Irakasleria ia osoa Ukrainako Mendebaldekoa zen. 2004an irakasle asko ukrainar nazionalismo moderatuaren zantzuak erakusten hasi ziren. Baina bazeuden inoren aurrean, ezta umeen aurrean ixiltzen ez ziren nazionalistak. Adibidez, 2004ko Iraultza Laranjan, nire historia irakasleak, kontsigna arrazista eta klasista anitzen artean Donbasseko biztanleak animaliak edo lunpenak baizik ez zirela esan zigun. Baina bazeuden euren agenda politikoa kurrikulumean sartzeari uko egiten ziotena. Beraz, Donetskeko ukrainar eskoletan graduaturiko nire belaunaldikoak nazionalismoarekiko edo “ohore-iraultzekiko” oso eszeptikoak gara.

Gudaren aurreko Ukrainan, gehienek herrialdearen eskualdeen ikuspuntu ezberdinak errespetatzen zituzten. Historia ezberdina, ekonomi-garapen ezberdina ditugu. Populazioak hau ulertzen zuen, propaganda lurraldearen edota kultura ezberdinaren arabera gu banatzen saiatu arren. Herrialdean zehar bidaiatu zezakeenak argi ikusten zuen langileak berdintsu bizi zirela, arazo berak zituztela, langile klasea batuz soilik konpon zitezkeenak.

Zein zen zure iharduera Kieven, otsaileko Estatu-kolpearen aurretik?

Trenbideen sindikatuan egiten nuen lan, Denis Levinekin batera. Gure kanpaina indartsuetako bat, ukrainar trenbide-zerbitzuaren pribatizazioaren aurka egindakoa izan zen; bidaiariak, langileak, erakunde zibilak ea sindikatuak batu zituena. 2012an gain honen inguruan ekitaldiak antolatzen eta sare sozialak erabiltzen hasi ginen. Beste sindikatu batzuekin bat Gobernuari garraia pribatizatzeari eta espoliatzeari utz diezaion eskatzen ari ginen. Eta Gobernua negoziatzen eta emakidak egiten hasi zen.

2013an, Kieveko garraio langileentzat sindikatu independenteak eratzeko kanpaina bat abiarazi genuen. Maidan mugimendua hasi zenerako garaipen txiki batzuk lortu genituen jada. Baina Kieveko Borotbaren egoitza suntsitu zutenean, hiria utzi behar izan genuen.

Estatu-kolpearen ondoren, Ukrainako bigarren hirira, Kharkovera egin zenuen alde. Nolako lana egin zenuen Anti-Maidan mugimenduan? Zergatik utzi behar zina zenuen Kharkov?

Batez ere propaganda iharduerak egiten genituen. Langile batzuek eskuorriak inprimatzen zituzten. Komiteak antolatu genituen eta hirian zehar mezua hedatuko zuten kanpainak egiteko jendea antolatzen genuen. Kharkoveko ekimen zibilen bidez, apiril hasieran gudaren kontrako ekintzak egiten genituen eta antifaxista asko erakarri genituen. Baina apiril bukaeran polizia Kharkoveko Borotbaren egoitza ilegalki miatzen saiatu zen. Lehendik ere eman zen eskualde-administrazioa asaltatzean parte hartu zuten pertsonen kontrako sarekada bat. 100 pertsona baino gehiago atxilotu zituzten. Errepresioaren erruz, iharduerak murriztu egin ziren.

Gero maiatzaren 2ko Odessako sarraskia etorri zen. Kalera jende gutxiago ateratzen hasi zen. Maiatzaren 8an, Garaipenaren Egunaren bezperan, SBUk (Ukrainar zerbitzu sekretuek) gure egoitza hartu zuten eta gure egunkari, eskuorri, bandera, bozgorailu guztiak eta generadorea konfiskatu zituzten. Garaipen Eguneko ekitaldia ekidin nahi zuten. Baina halere, milaka pertsona erakarri zituen protestan parte hartu genuen.

Ekitaldien erritmoak behera egin arren, eskuorriak banatzen jarraitzen genuen. Kharkoven asko jada aktibistak ziren, preso politikoak laguntzeko edo gudaren kontrako ekitaldiak egiteko antolatzen hasiak ziren. Maiatz bukaerarako bazen Leninen estatuaren azpian biltzen ziren 150-300 bat pertsonek osatutako talde iraunkor bat.

Maiatz bukaeran, enparantzan, SBU Denis Levin bahitzen saiatu zuten, bere kontrako kargurik izan ez arren, eta horrenbestez hiria utzi genuen. Udan zehar, gudaren kontra protestatzeko, pertsona talde txiki bat Leninen estatuara joaten jarraitzen zuen.

Nola zen biiztza Donetskek “operazio antiterrorista” delakoan zehar? Nola erantzun zuen populazioak?

Milaka pertsonek Donetsk utzi zuten. Enpresa batzuetako langileak soilik geratu ziren. Azpiegituretako eta udal zerbitzuetako langileek gogor borrokatu zuten ur eta elektrizitate horniketa mantentzeko. Lan hau heroien parekoa zen egunero erasoak zirela kontutan hartuta. Egunero dozenaka pertsona hiltzen ziren

Hirian geratu zirenen benetako ausardia erakutsi zuten. Jendea Juntarekin haserre zegoen, baina iparra ez galtzen saiatu ziren.

Ia gauero ni bizi nintzen zonaldea ilunpetan zegoen. Jendeak ez zuen ez argirik ez kandelarik piztu nahi, ezta berriak ikusi nahi ere. Egunero ikusten eta entzuten zuten hirian zer gertatzen ari zen. Eta prentsa burgesaren gezurrek ez zuten euren haserrea eta mina handitu besterik egiten.

Egunik gogoangarrienetako bat, gure etxetik ez hain urrun leherketan entzun genitueneko hura izan zen. Auzokide bat jo ta negarrez zegoen “erietxea bonbatu dute!” oihuka berrietan ikusi genuen gure etxetik 500 metrora zegoen erietxea izan zela. Arratsalde horretan gizon batek sobieta musika ozen jarri zuen eta balkoira atera zen erretzera. Auzo guztia hurbildu zen zer egiten ari zen galdezka eta berak “beldur izan gaitezen eta bizitzaz gozatu ez dezagun nahi dute. Hau da nire erantzuna” esan zuen.

Nola ikusten duzu Donetskeko eta Luganskeko herri Errepubliken eta Kieveko Juntaren arteko guda zibila?

Nire ustez herri errepublika horiek faxisten, oligarken eta nazionalisten gezurrei, bortizkeriari eta propagandari emandako erantzuna dira.

Zein etorkizun ikusten diozu Donbasseko eta Ukrainako langile klaseari?

Uste dut, ikuspuntu historiko batetatik, garaipena langile klasearena eta sozialismoaren izango dela. Krisiak txarrera egingo du Ukrainan guda zibila dagoen artean. Baina propaganda nazionalistan sinetsi izan zutenek bestelako mundu bat posible dela ikusiko dute.

Zein mezu bidaliko zenieke Estatu Batuetako langile klaseari eta gazteriari?

Toki guztietan, betirako batu daitezela. Ez dezatela inoiz ere ahaztu euren klase-etsaia zein den.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s