15 hintxa talde antifaxistek hitza eman dute laguntza jasoko dutela Donbassentzat

This slideshow requires JavaScript.

Espainiar Estatuko 15 hintxa talde antifaxistek (horietako 4 Euskal Herrikoak) dokumentu bat sinatu dute Kiev-eko gobernu faxista salatuz eta Donbass babestuz. Era berean neguko arropa eta botiken bilketa kanpaina bat iragarri dute “Europe With Donbass” ekimen humanitarioaren baitan laguntza emateko.

 

Donbasseko Herriarekin Elkartasuna

Iragan den Maiatzean, Ukrainako zilegitasun gabeko lehendakari Petro Poroxenkok, AEBk eta Europar Batasunak finantzatu eta militarki babesturik, “antiterrorismoa” aitzaki hartuta, neurri handiko guda-ofentsiba bat hasi zuen bere herrialdeko Hego-ekialdeko populazioaren kontra; eraso honen helburu bakarra Donbasseko populazio langile eta errusiar-hiztuna akabatzea delarik.

Sei hilabeteren ostean eta Kievko artilleria faxistak milaka zibil hildako, torturatu, zauritu, lekualdatu eta errefuxiatu eta gero, herrialde eslaviar hau negu gorri baten atarian dago. Lugansk edo Donetsk bezalako hiri handiak, guztiz setiatuta eta guk gure zergen bitartez ordainduriko batailoi neonazien zigor-operazioek erasoturik daudenez, hornidura gabe aurkitzen dira erabat; argirik, urik, medizinarik eta bestelako oinarrizko beharren premia handiarekin. Europan, halako emergentzia eta hondamendia humanitarioko egoera bat ez da II Mundu Gudatik ezagutzen.

Hondamendi honen aurrean, Ukrainako Hego-Ekialdeko oinarrizko beharrak asetzeko eta aldi berean haiekin elkartasun politikoa adierazteko Estatuko hainbat hintxa-taldek arropa eta medizinak jasotzeko kanpaina bat bultzatuko dugu. Horregatik, gure taldeetako zaletuei, eta baita gizarte zibil eta politikoari, kanpaina hau babesteko eta Donbasseko Herriari ahalik eta laguntza politiko eta humanitario handiena ematera dei egiten diegu.

Kanpaina hau Azaroan zehar burutuko da futbol-zelai eta pabiloi guztietan. Bildutako laguntza “Europe With Donbass” elkarte humanitarioaren bidez bidaliko da.

Donbasseko Herriarekin Elkartasun Antifaxista

EZ DIRA PASAKO!

Alkorhooligans – Brigadas Amarillas – Bukaneros – City Boys – Desperdicis – Frente Azul – Frente Rojiblanco – Herri Norte –
Impresentables – Indar Baskonia – Iraultza 1921 – Kolectivo Sur – Mujika Taldea – Rudes Lleida – SRC Ceares

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s