Labur-labur (oso garrantzitsua)

Colonel Cassad, 2014ko urriaren 21

article1255

  1. Lekukoen eta inteligentzia txostenen arabera, etsaia bere tropak, armadun ibilgailuak eta muniziodun kamioi zutabeak Avdeevka eta Debaltsevo inguruan kontzentratzen. Antza denez, indar konbinatuen ofentsiba bat eramateko gizonen gehigarri-pilaketa ematen ari da. Beste zonalde batzuetan, batez ere Volnovkha-Mariupol eta Debaltsevo-Svetlodarsk-Slavianoserbsk guda-oinetan, etsaia defentsa eraikitzen ari da, lubakien eta hesien sistema zaharretik, elkarrengandik 1,2-1,5 kilometrotara dauden erreferentzia-puntuen sistema erregimentalera pasatuz. Ukrainar armadaren borroka unitateen kopurua pixkanaka bana etenik gabe handitzen doa, baita ere, logistikaz, plangintzaz eta inteligentziaz hornitzen duten kanpoko aholkularien laguntza isilpeko baina eraginkorra dela eta. Fronterako ibilgailu armadunen hornitzailerik handiena (Eki Europako zabor-horniketa alde batera utzita), Kharkovko Malixev planta da, non txandaka lan eginez, erreserba tankeak egiteko berreraiki duten. Planta honetatik fronterako isuria nahiko handia da. 4 edo 6 astetan, Junta udako borrokaldietan pairatutako armadun ibilgailuen galera handia konpentsatzeko gai izango da; nahiz eta Bulat tankeen galera konpentsatzea oso zaila den, behintzat kopuruari dagokionez, konpentsatzen saiatuko dira.
  1. Atzoko Juntaren aireportuaren kontrako asaltua gaizki atera zen. Tankeak eta ibilgailu armatuak, eta artilleria masiboa erabili bazuten ere, Juntak ezin izan zuen aireportuan aurrerapen handirik lortu. Arrazoiak oso prosaikoak dira: aurrera egiten zuen oinezkoen-oldearen egonkortasun txikia zela eta, airepotura zihoazen tankeek ezin izan zuten lortutako lurralde-puskari eutsi, eta aireportuaren kontra, Suziri Anitz Botatzeko Sistemen eraginkortasuna nahiko txikia da. DHEren artilleriaren jomuga zelarik, etsaiak gizon eta materialari dagokionez galera jasangarriak izan zituen, eta atzera egin zuen. Giviren eta Motorolaren unitateak euren borroka-egitekoak ondo betertzean ari dira. Honi dagokionez, aireportuaren zonaldean aurrera egin ezin izan zuenez, Junta azpikeriaz jardun da defentsarik gabeko hiriaren kontra suziriak eta jaurtigailuak botatzen. Bajen kopuru zehatza oraindik ez dakigu, txostenen arabera hildako eta zaurituen artean dozenaka daude. Suntsiketa-maila esanguratsua da oso, estimazio batzuen arabera, Donetsken kontrako bonbaketarik gogorrena izan da.

 

novologo

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s