Mariupol asaltoz hartua izango da.

2014ko urriaren 24

Azken orduetan Mariupolgo egoera larritu egin da. DHEren artilleriak ukrainar zigor-batailoien posizioak bonbatu ditu.

article968

“Bi posizioetatik Mariupolerako norabidean bonbaketa intentsu bat hasi zuten”, dio “Andra Maria” Batailoiko (batailoi honek Xakhtiorsk inguruko bere posizioetatik desertatu egin zuen eta Azov Batailoiarekin bat egin zuen) komandante Dmitri Linkok bere Facebook orrialdean. “Aldi berean, Pavlopol (han urtegia dago) eta Kominternovo inguruak bonbatzen dituzte, aktiboki zein zehaztasun handia. Oraindik ez dugu hildako eta zaurituei buruzko informaziorik. Duela denbora asko ez dagoela halako aktibitatea. Urtegiaren zonaldetik sartu nahi dute, handik tankeak sar ditzazketelako”.

Urriaren 23aren gauean zehar, Mariupoldik Ipar-Ekialdera, “Andra Maria” Batailoi Bereziaren talde bat suntsitu dute herri-miliziak, militar ukrainar batzuk hilda suertatu ziren. Txosten batzuen arabera, hildakoen artean Dmitro Kortxinski nazionalista ezaguna dago.

Pixka bat lehenago, Pixevik herrian (Mariupoldik Iparraldera, Kalmius ibaitik gertu), inteligentzia zerbitzuko agenteek zigor-batailoien BTR (garraio-ibilgailu armatua) bat leherrarazi zuten. Okupatzaileek euren militarren heriotza bat egon zela aitortu zuten, baina benetan baja esanguratsuak izan dituzte.

Oraintxe, Mriupolen garagardo fabrikaren inguruan borrokaldiak izaten ari dira, suzko armek eta granadek probokatutako leherketak entzuten ari dira. Antza denez, han partisanoak edo herri-milizien inteligentzia eta sabotaia taldeak ari dira.

Hirian beldurra handitzen ari da. Kolaborazionisten artean, biztanlerian barna okupatzaileez mozorrotutako herri-ekintzaile armatuak dauden zurrumurrua zabaltzen ari da. Diotenez, bertako (errusofobo) “kontzienteen” etxeetan sartzen dira, Vittoria Batailoiko soldadu gisa aurkezten dira eta Juntaren aldekoak bahitzen dituzte. Inork ez ditu berriz ikusten. Zaila da egia de ala ez jakitea. Baina argi dago herri-milizien inteligentzia zerbitzuaren taldeak hirian oso aktiboak direla. Ematen duenez, asaltoaren prestaketa abian da, hurrengo orduetan has daiteke eta.

Iturria. Novorossia News Agency

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s