Nolakoa izango da Novorossijaren aurkako Juntaren hurrengo erasoa? (Sakerren analisia)

2014ko urriaren 26, igandea

Jatorrizko bertsioa ingeleraz: http://vineyardsaker.blogspot.ca/2014/10/what-could-next-junta-offensive-against.html

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Lagun maiteok:

Aurtengo uztailaren batean, eraso urko baten atarian, post labor bat idatzi nuen (http://vineyardsaker.blogspot.com.es/2014/07/novorussia-hope-for-best-prepare-for.html), bertan nire irakurleak Ukrainar eraso masibo batek izan zitzazkeen ondorioez jabetu zitezen saiatu nintzen.

This man is your friend

Разбор полетов – “gertakarien ondoko txostena”

Atzera begiratuz, gertatu zena, ez zela izan gerta zitekeen hoberena, ez okerrena esango nuke “erdibideko” zerbait gertatu zela: hasieran, ukroek Donetsk eta Lugansk arteko bidea ia etetera iritsi ziren, baina sekula ez zuten izan hiri horietan sartzeko eta hiri-barneko operazioak egiteko adina gaitasun. Juntaren indarrak novorrosijar lurraldean barrena sartu ziren, baina laster “eltze” famatuetan inguratuak izan ziren. Novorossijarrentzat gaitzik larriena Slaviansk eta Kramatorsk galtzea izan zen; Strelkovek, errusiar interbentzio militar bat gertatuko zenaren itxaropenaz, hiri horiei ahalik eta luzeen eusteko erabakia hartu zuen, nahiz eta berak ere jakin Slaviansk defendaezina zela. Errusiarrak etorriko ez zirela argi geratu zenean, Strelkovek erabaki zuzena hartu zuen eta bere indarrak Slaviansketik Donetskera erretiratu zituen.

Oro har, Novorossijar Indar Armatuak (NAI), Juntaren Errepresio Indarrak (JEI) baino hobetu aritu izan dira. Azken hauek arazo hauek izan dituzte:

Bai Kieveko eta bai operazio-koarteletako komandante-buruen inkonpetentzia kriminala.

  • Logistika negargarria
  • Moral eskasa
  • Prestakuntza eskasa
  • Koordinazio eskasa
  • Bertako populazioaren etsaitasuna

JEIren indarguneak hauek izan dira.

  • Su-armen abantaila handia
  • Ibilgailu armatuetan abantaila handia
  • Abantaila koalitatibo handia
  • Arma-astunetan monopolioa
  • Airezko espazioaren erabateko kontrola
  • Armadaren erregularreko, eta batez ere unitate berezietako soldaduen kuraia eta erresilentzia indibiduala.

Novorossijarren abantaila hauek neutralizatu egin dituzte jaurtigailuekiko jomuga ageririk ez utziz, mobilitate handia erakutsiz eta airezko-defentsa egin arrakastatsuei esker.

NIAren ahulguneak hauek dira.

  • Suzko armen gabezia larria
  • Ibilgailuen gabezia larria
  • Soldaduen gabezia larria (batez ere espezialistena)
  • Arma astunen erabateko gabezia
  • Benetako aginte zentral baten gabezia

NIAren indarguneak hauek dira:

  • Gizon zein emakume borrokalarien moral ezin altuagoa
  • Gaitasun handiko komandanteak eta esperientziadun ofizialak
  • Trebetasun taktiko handia
  • Borroka-eremuaren ezagutza handia, eta ezagutza hone erabilera
  • Inteligentzia bikaina (zalantzarik gabe, errusiar GRUren laguntzaz)
  • Aire-defentsa ezin eraginkorragoak (ukroei hegaldiri-gabeko zonaldea praktikoki inposatzeraino)
  • Bertako populazioaren babes handia
  • Ukroek utzitako material zahar eta kaltetua konpontzeko eta are berreiraikitzeko gai diren teknikari ezin trebeagoen sare bat.

Oro har, novorossijarrek lan handia egin dute ukroen abantaila guztiak neutralizatzen eta euren abantailak optimizatzen. Gorabeherak izan dira, baina esango nuke Uztaila eta iraila arteko ofentsiba, laburbilduz, ukroentzat porrot umiliagarri bat izan zela eta novorossijarrentzat garaipen bikaina izan zela.

Eta Juntak berriz erasotzen badu?

Gaur, igande goizean, ia erabateko adostasuna dago Juntak beste eraso bat joko duen ustearen gainean. Hau egitzat jotzen badugu -eta nire ustez oso posible da-, zer da ikusiko duguna? Are gehiago, kausa berberek ondorio berberak ekartzeko joera badute, galdera honakoa da: zer ikasi dute ukroek udako porrotetik eta zer aldatu dezakete oraingoan?

Baina nik ez dut Juntak eraso berrirako prestatzen ari denari buruzko lehen-eskuko informaziorik. Hau da errusiar eta ukrainar hedabideetan topatu dudana.

Juntako kontrolatutako fabrika militarrak egun eta gau ari izan dira lanean tanke, garraioko ibilgailu armatua, oinezko-ugudarostearen borroka ibilgailuak eta artilleria pieza andana egiten. Ukrainarrek euren Su-25 eta Mi-24 hegazkinen pilotuak entrenatu dituzte. Bolondres unitate berriak eratu dituzte eta armada erregularraren unitatean berrantolatu dituzte. Ukroek guda-oineko sektore garrantzitsuetan zehar lerro defentsiboak eraiki dituzte (gaur egun, halako prestakuntza “defentsiboak” ezinbestekoak dira edozein asmo ofentsibo burutzeko, ondo prestatutako sektore defentsibo bat, koantitatiboki askoz ere gizon gutxiagoz gorde bait daiteke, horrela beste aldearen kontraerasoak zapuztuz). Onartu behar dugu gizon gehiago mobilizatu eta entrenatu dituztela, beraz ukroen hurrengo asaltoan ere, ukrainar indar oso handi bat eta novorossijar indar askoz ere txikiago bat izango ditugu aurrez-aurre. Baina nahikoa izango al da ukroek gaina hartzeko?

Ez dut uste.

Ukroak zer prestatzen ari diren nahiko argia da. Erasorako zenbati ardatz aukeratuko dituzte eta hor artilleriazko eraso masiboak egingo dituzte. Suzko aurre-eraso hauek ukrainar ibilgailu-unitateen aurrerakako bultzakada bat prestatzeko izanen dira (kasu honetan ukrainar opinezko-unitateek tankeak egoki defendatuko dituztela espero dugu). Ukrainarrak ez dira Donetsken edo Lugansken sartuko, baina berriz, pintza-eraso baten bitartez, Donetsk setiatzen eta bakatzen saiatuko dira, eta gero novorossijarren ia-errendizio bat negoziatzen. Ez dut espero Lugansken inguruan akzio handirik egongo denik, Donetsk ageriago baitago.

Baina, adizue, ni zuzen banago eta hau gertatzen bada, mesedez uler eta gogora ezazue hau: plan honen aurkako novorossijarren erantzun zuzena atzera-egiten hastea da. Ez du zentzurik novorossijarrek ukrainar artilleriak gogorki jo ditzazkeen posizioei eustea eta bertatik borrokatzea. Ukrainar lehenengo erasoaldia gertatu zenean harrituta geratu nintzen zenbat jendek ez zuen ulertzen gudan atzera-egiteek duten garrantzia. “Abertzale-zaratatsuek” batez ere, behin eta berriz errepikatzen duten novorossijar aurreneko atzera-egitea “Putinek Novorossija saldu izanaren” zantzu argia zela (NIAk kontra-eraso luze eta bikaina jo zuenean, “abertzale-zaratamendi” hauek denboralditxo batez isildu egin ziren, Moskuk NIA Mariupol hartzear zegoenean geratu zuen arte, orduan euren betiko leloarekin bueltatu ziren). Egia esan, kontrako indarrak gehiago direnean, atzera-egitea oso logikoa dela, batez ere, bi edo agian hiru mailatako.defentsa antolatzeko denbora baldin baduzu. Ez dakidana da, novorossijarrek egitea espero nuena, egin, egin badute: sueten-aldian defentsa gogor eta sendo bat prestatzea.

Nire itxaropena, JEIk eraso eta berehala, NIAk berriz atzera egitea, JEI barrura erakartzea, eta orduan indar erasotzailea pixkanaka desgastatzea da. Batez ere, badut itxaropena errusiarrek, voentorg (salerosketa militarra) bitartez, beharrezkoak diren tankeen aurkako arma gidatuak bidali izana.

Bigarrenik, Novorossijaren batasun politiko falta arazo militarra baino, arazo politikoa da. Novorossijar komandante askok erakutsi dute oso trebeak eta agina Strelkov bezain gai direla. Bezler, Kononov, Zakhartxenko, Mozgovoi, Khodakovski, Motorola, Givi eta beste askok ez dute behar inor euren erantzukizun-eremuan zer egin behar duten esaka aritzerik. Unitate kosakorik ahulenak, ematen duenez, errusiar-novorossijar mugara lekualdatu dituztela eta ukroen aurkako borrokan soilik frogatutako unitateak jarri dituzte.

Ez dut uste airezko indar ukroa oso baliagarria izango denik, batez ere, litekeena, novorossijar aire-defentsa hobetu izana delako.. Beldur handigoa diet euren distantzia handiko artilleria eta zenbaki hutsei. Baian eskenatokirik okerrenean (ukroen erasoa Donetskerako bide guztiak moztuz) jarriz gero ere, ez dut uste JEIk gaina hartuko duenik. Ez dut batere zalantzarik Novorossija edozein moduz arriskuan badago, Errusiak esku hartuko duenaz. Informatzen ari nauten iturri guztien arabera, voentorg erabat funtzionatzen ari da eta armen isuria, sofistikatuena ere, handia izaten ari da. Nire ustez, Putinen asmoa naziak Novorossijatik kanpo mantentzea da soilik voentorg erabiliz.Baina hori nahikoa ez bada, Errusiak argiago esku-hartuko duenaren konfidantza dut. Argi dago Errusiak ezin duela onartu Novorossija nazien eskuetan erortzerik.

Berri onak ere badaude: ukroek ezin izango dute denbora luzez halako ahaleginik egin. Bultzakada oso indartsu batetara dena jokatuko dute. Bulkada horrek huts egiten badu, AEB-EB-OSCEren “diplomazia” osoa ikusiko dugu ukroak salbatzeko prestu, eta negoziazio mahaira itzultzeko deiak eginez. Horrela, gatazka berriz “izoztu” egingo da (ukroen aldetik literalki) eta fokua erregimena mantentzean edo bestelako batez ordeztean jarriko dute. Horren ondoren, hurrengo erasoa soilik 2015ko udaberrian etor daiteke.

Azkenik, amaiera baikorrago batentzako aukera ere badago: ukroen erasori buruzko zalaparta honen atzean agian errusiarren “badakigu zertan ari zarete eta gu prest gaude” esateko modu bat dago. Teorian, horren eraso ukroan gelditu beharko luke. Baina gogorarazi beharren gaude a) Kieven benetako botererik ez dagoela –erabaki guztiak AEBk hartzen dituzte-; eta b) hurrengo erasoaren helburua ez dela irabaztea, baizik eta Errusia esku-hartze zabal batetara probokatzea. Nik uste dut benetako asmoa hauxe dela, eta hilabeteetan esaten ibili naiz: anglosionisten benetako asmoa Novorossijan Errusiaren esku-hartze militar bat probokatzea da, eta Kremlinen benetako asmoa, ez sartzea eta bai voentorg erabiliz eta bai Banderastanen kaosa sortuz Novorossija bizirik mantentzea da. Momentuz Kremlin nagusi. Ikusiko dugu eta estrategia horrek berriz funtzionatzen duen.

The Saker

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s