Hil-kanpaiak Ukrainarengatik?

Jatorrizko bertsioa: Mir i mi (Mundua eta gu) errusiar webgunea
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo. Slavyangrad.es
Euskararako itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

odessa

Odesa

Nor naiz? Odessatar bat naiz. Nire zainetan Kievko Rusen seme-alaben odola dut, odol errusiar zein ukrainarra, biak berdin. Bik hizkuntzetan mintzatzen naiz, biak oso antzekoak bait dira. Ukrainaren erdiko zonaldea Errusiaren ama da. Beste hitz batzuetan “Kiev errusiar hirien ama da”. Eta 1991an jaiotako bi herrialdeen arteko harremanak,etxetik kanpo bizitzera doan alabaren eta bere amaren arteko harremanen antzekoak izan beharko lukete.

Eta hala izan zen hasiera batean, baina hori ez zuten atsegin mundua zuzentzen zutenek. Ukrainarentzat okerra izan zen erabaki bat hartu zuten: Ukraina NATOrantz erakartzea, zutabe anti-errusiar bat bihurtzea. Errusiaren eta Ukrainaren arteko bizikidetzak, bi herriok zuten izena zutela ere, mila urte daramatza. Ez zen 1917an, ez 1654an hasi; baizik eta beranduen, 862an, Nestor Kronistaren arabera Oleg printzearen Estatu eslaviarra sortu zenean. Beraz, errusiarren eta ukrainarren artean ez dago ezberdintasun handirik. Euren hizkuntzek alemanieraren aldaera batzuek, eta zer esanik ez txineraren, euren artean dutena baino antzekotasun handiagoa dute, nahiz eta azken hauek hizkuntza bakar bat bezala hartu. Askotan gure artean bakoitzak bere hizkuntzan hitz egiten duelarik mintzatzen gara, eta zailtasun handirik gabe ulertzen dugu elkar.

Ez dago munduan beste herrialderik non telebista programetan bi hizkuntzak era berean erabiltzen diren, aurkezleak eta kolaboratzaileak euren hizkuntzaz aldatu behar ez dutenik. Hau ez da akats bat, bertute bat baizik. Ukrainarrek errusiar kulturari ekarpen handiak egin dizkiote, eta alderantziz ere bai. Kultur, famili zein ekonomi loturek lotzen gaituzte.

Orain gutxi arte, nik ere ukrainar hizkuntza zoragarria maite nuen. Beharrezkoa izaten hasi zen arte, izan ere, maitasuna ezin bait da derrigorrezkoa izan. Orain, maiatzaren 2aren ostean, Odessako kaleetan ukrainera entzuten dudan bakoitzean dar-dar egiten dut: gure balnearioetan dauden okupatzaileak al dira? Baina ez da hala. Adi entzunez gero, gure herritarren tokiko hizkeraz mintzatzen ari direla jabetuko zarete. Ez naiz ukrainofoboa, ukrainarra naiz. Nire ustez, agian uste subjektibo batean, ukrainarrak munduko lurrik emankorrenean bizi diren jende indartsu, eder eta langilea dira (aberastasunaz gain aberatsak zergatik ez garen azaltzea, beste kontu bat litzateke).

Ukraina amildegiaren ertzean dago.

Ekonomia. “Patriota” askok atsegin ez duten arren, Ukraina sekula ez da AEBtako 51 Estatua izango, eta ezin du Errusiaren auzoko izateari utzi. Hidrokarburoak Errusiatik datoz, milioika ukrainar doaz hara lan bila. Ukrainaren industriaren erdiak, gutxi gora behera, Errusiarekin loturak ditu, eta gure esportazioen herena Errusiara doaz. Lotura guztiak puska ditzazkegu eta industriarik gabe, gasik gabe, milioika langabeturekin eta goseak eragindako matxinada sozialekin bizi. Errusiak protestatu gabe errusiar-hiztunen diskriminazioa baimenduko duela, zigorren mehatxupean Ukraina NATOren parte izatea utziko duela eta aldi berea gasa europar prezioa baino merkeago salduko diola eta Mendebaldeak nahi ez dituen industri eta nekazal ekoizkinak erosiko dizkiola pentsatzea ilusio hutsa da. Mendebaldearen laguntza laster bukatuko da eta orduan inork ere ez dio Ukrainari jaten emango ezta ere bere auzoko boteretsuaren kontrako konfrontazio egoera iraunkor batean dagoen ekonomia batean inbertituko. Norbaitk uste al du Mendebaldeak Ukraina bere dirua ez diren beste zerbaitengatik maite duela? Kanadako edo AEBtako ukrainarrek ez dute Ukrainara itzultzeko edo han inbertitzeko batere presarik. Erraza da “Ukrainaren etorkizun distiratsua” ozeanoaz bestaldetik ikustea. Hala ere, Errusiaren laguntzarik gabe, “sabotaia” posible batez hitzik ez egitearren, litekeena, hurrengo urteetan Ukrainak pott egitea da.

Kanpo politika. Bai Mendebaldeko ugazabek esan dietelako edota euren errusofobiak haa inspiratu dielako, ukrainar agintariek, lehendakari berri barne, hiru puntu hauetan ez diote ez Ukrainako Hego-Ekialdeko populazioari ez Errusiari batere emakidarik egingo:

  1. Federalismoa. Errusiari honako hau interesatzen zaio, honek kanpo politika eskualde guztien oniritzirik gabe aldatu ezin dela bait badakar.
  2. Elebitasuna. Ez dago munduak herrialderik zeinetan populazio erdiaren hizkuntza ofiziala ez denik.
  3. Estatus ez-lerrokatua.

Naturala denez gero, Kremlinek Kieveko eurointegratzaileen kontrako neurriak hartzen ditu. Lehenik Krimearen inguruko lehia iraunkorrari dagokionez (Krimearen anexio miragarria, ia odolik isuri gabe, nahiz eta tatariar komunitatean bosgarren zutabe indartsu bat egon eta 30.000 soldadu aurrean izan, ikerketarako gaia da). Analogia bat: lurralde lehiek Georgia NATOn sartzea ekidin egin dute.

Bigarren pausua ukrainar agintarien ekintzen araberakoa izango da. Donbassen, operazio antiterrorista delako horren ondorioz zibilen hilketa masiboek jarraitzen badute, zuzeneko esku-hartzea gerta daiteke. Behe intentsitateko operazio antiterrorista batek, “separatistei” mota guztietako laguntza luzatzea ekar dezake: borrokaldiak, Kieveko Junta garaitu arteko gerrilla-guda. Gerrila hauen onduan, euskal edota irlandar erradikalak eta euren behe-intentsitateko ekintza selektiboak txiki geratuko ziratekeen. Errusiaren eta Europaren arteko mugan odol-isuri iraunkor etengabeko hau egoteak AEBri on egiten dio, baina gainontzeko Ukrainak eta Europak jasan al dezakete? Eta Errusiak? Izan ere errusiarrak eta errusieraz mintzatzen den populazioa da hiltzen ari dena, horrela “bere jendea traizionatu” duelako jendearengan ezinegona handitu daiteke (Krimeako populazioa salbatu egin zen, baina zer gertatuko da jende honekin? Ez al dira errusiarrak baita?). Honek Errusiak Novorossija aintzatetsiko duen eskenatoki bat posible egiten du.

Barne politika. Hau aspekturik gaitzena da. Ukrainan, lotura anitzez elkarlotutako bizikidetza baketsua mendeetan eman ostean, bizikidetza hau bukatzear dago. Zenbat eta odol gehiago isuri, zenbat eta gehiago urrunduko dira ukrainarrak eta errusiarrak, ukraineraz mintzatzen den populazioa eta errusieraz mintzatzen dena, Galitizakoa eta Odessakoa, Kievekoa eta Donbassekoa, “balore europarren” aldekoa eta “errusiar munduaren” aldekoa, populazio katolikoa eta ortodoxoa…

Odessan isuritako odola ahantzi al daiteke? Mendeku egarriak, elkarrenganako gorrotoak eta intolerantziak Estatu bakar batean bizitzea ezinezko egingo dute. Zer dela eta hartuko du parte Hego-Ekialdeko jendeak, “gaizki” bozkatzen dutenei zuzentzen dieten Maidango muturreko jendeak kontrolatutako hauteskunde batzuetan, gure diputatuek hitz egin edo bozkatzerik ez dutenean eta jazarriak direnean? Hiru arrazoi hauetako edozein (ekonomia, barne politika edo kanpo politika) nahikoa izan daitezke Estatua zartarazteko. Eta hirurak batuko balira? Mirariren bat emango al da? Ba al dago mirarietan sineste al duen inor?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s