Novorossijan oso interesgarria den zerbait gertatu da (The Saker)

Jatorrizko bertsioa: vineyardsaker
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Komitearen aitzin-oharra: Hemen, The Saker (“Mirotza”) blogari eta analista ezagunaren analisi bat itzultzen ari gara. Hemengo iritziak bereak dira, eta EH-Donbass Elkartasun Komiteak berez interesgarritzat jotzen dituenez hemen euskaratzen baditu ere, ez du esan nahi halabeharrez partekatzen dituenik.

Zoragarriki interesgarria den zerbait gertatu da Novorossijan: novorossijar komandante garrantzitsu bi, Igor Bezler eta Aleksei Mozgovoi, bete aldean borrokatzen ari diren ukrainarrekin komunikatzen saiatu dira.

Gertakarien data zehatza ezagutzen ez badut ere (dudan dena YouTubera bideoak igo izandako data da), ematen duenean, guzti hau Igor Bezlerrek aldi berean hiru telebista talderentzat (bata errusiarra, beste bat novorossijarra eta hirugarrena ukrainarra) elkarrizketatua izatea onartu zuenean hasi zen. Honen inguruko berri nagusia ukrainar kazetari bati ukrainar indarrek inguratutako Gorlovka hirian sartzen utzi izana, bertako jendea, borrokalariak baita, elkarrizketatu ahal izana eta Bezler berari ere elkarrizketa egin ahal izana da. Kazetari denek bete aldeari “egia filtratzea” leporatzen diotenez, alde guztiek grabaketa osoa, editatu gabe, YouTuben argitaratuko zela adostu zuten. Orain gogora ezazue mesedez Banderastanen errusiar kazetari guztiak zerrenda beltz batean daudela, errusiar telebista debekatuta dagoela, eta Juntak kontrolatutako Ukrainan jendeari beste aldekoak terroristak eta errusiar soldaduak direla esaten zaiola. A, eta ukrainar media imajina dezakezuen desatseginena, salduena, zerbitzuzkoena eta propagandistikoena dela. Eta orain, berehala, ukrainar telebistako talde batek novorossijar komandante beldurgarrienetako baten aurpegia erakustea eta horri ahotsa ematea onartu du.

Baina hurrengo gertakaria are harigarriagoa izan zen. Aleksei Mozgovoik bideokonferentzia bat onartu du ez soilik ukrainar kazetariekin, baizik eta ukrainar armadako guda-oineko komandanteekin. Mozgovoi eta ukrainarrak buruz-buru ikustea erabat harrigarria izan zen.Eta hemen barkamena eskatu behar dut. Ez diet gure itzultzaileei bideo soak itzultzeko eta azpititulatzeko eskatuko. Lehenik, ez zen bideokonferentzia bakarra, bi baizik. Beraz, hiru bideo luzez ari gara, ikus ezazue zuek:

Bezlerren elkarizketa: 2014ko urriaren 21ean argitaratua
 (2 ordu, 17 minutu)

Mozgovoiren lehen bideokonferentzia: 2014ko urriaren 22an argitaratua
 (ordu bat, 20 minutu)

Mozgovoiren bigarren bideokonferentzia: 2014ko urriaren 28an argitaratua

(ordu bat, 51 minutu)

Inork itzuliko dituenaren esperantza dut, baina hau zama handiegia da norbaiti eskatzeko.

Gainera, bideo hauek oso konplexuak dira. Eztabaidak ematen dira, baina momentu batzuetan oihuka eta elkar moztuz ari dira, hizketa gurutzatua ematen da, eta bi abesti ere badaude. Hau oso gauza konplexu eta emozionala da, itzultzeko zaila. Nork du denbora horretarako?

Nik proposatzen dizuedana ni harritu nauten elementuak elkarbanatzea da.

Baina lehenik gauza bat argitu beharrean nago: hasierako ideia borrokalariek borrokalariekin hitz egitea bazen, ukrainar aldetik komandante batzuk eta aktibista batzuk agertu ziren. Novorossijar aldea gudariz osatua zegoen. Ematen duenez, ukrainar aldeari ez zitzaion eroso egin guda-oineko bere soldaduei hitza ematea.

Lehenik eta behin, harrigarria izan zen bi aldeek zenbateraino zeuden ados ikustea. Bi aldeak ados zeuden guda hau alferrikakoa zela eta Ukrainaren etsaiei on egiteko soilik balio zuela esaterakoan. Bi aldeek adierazi zuten zenbat desatsegin edota are gorroto zituzten gaur egun Banderastanen boterean dauden politikari eta oligarkak. Bi aldeak ere ados zeuden Janukovitx zaborra zela esaterakoan eta Maidaneko protestak berez zilegiak baina Ukrainaren etsaiek manipulatuak zirela esaterakoan. Bi aldeak ados zeuden baita ere guda hau gelditu beharra zegoela esaterakoan. Orain, gogora ezazue mesedez, ukrainar naziak gonbidatuak izan ez zirela. Hauek ukrainar militarrekin hitz egiten ari ziren novorossijar militarrak eta Mozgovoirekin hitz egiten ari ziren ukrainar aktibistak ziren. Desadostasunak ere eman ziren.

Ukrainar posizioa honakoa izan zen (ez da aipu zehatza): “Maidan zilegizkoa eta zuzena izan zen, baina zuok, novorossijarrok, armak hartu zenituzten eta krisia sortu zenuten, zilegitasunik gabeko juntak gure helburu politikoak lor ditzagun saihesteko erabili zutelarik. Guk ez dugu gure herrialdea zatitzerik eta hori egiten ari zarete zuek. Badakigu baita ere “berdez jantzitako gizon armatu atsegin” errusiarrak zuen alde ari direla borrokatzen, eta zuetako asko ez daudela ukrainar interesen alde egiten, errusiar interesen alde baizik. Utzi borrokatzeari eta egin ezazue bat prozesu politikoarekin denon artean gure lurraldea ero horiez libratu dezagun”.

Eta Mozgovoik horrela erantzuten du (ez da aipu zehatza): “Guk ez genuen borrokatzearen aldeko hauturik egin, zuen gure lurrera etorri zineten eta gure jendea hiltzen ari zarete. Benetan Kiev naziez garbi utzi nahi baduzue, ez zaitezte gure eta Kieven artean jarri eta utziguzue pasatzen, gu arduratuko gara heiez. Nazien eta oligarkak ordenak jarraitzen ari zarete eta ez duzue ezer egiten eurak gure herria hil ez dezaten. Guk gure armak uzten baditugu, denak masakratuak izanen gara”.

Gauza interesgarri bat gertatu zen ukrainarrek novorossijarrei Errusiarren jokoa jokatzea aurpegiratzerakoan, Mozgovoik erantzun zuen ukrainarrak CIAren morroiak direla eta harrigarria bada ere, ukrainarrak ados zeuden CIA hariak mugitzen ari zela. Mozgovoiri dagokionez, berak ez zuen ukatu Errusia laguntzen zegoenik.

Bi aldeek frustrazioa erakutsi zuten euren indarrak batu eta oligarkak eta naziak bota ezin zituztelako.

Bezlerri egindako elkarrizketan zehar, momentu harrigarri bat egon zen ukrainar taldeak Bezlerri ea ukraineraz mintzatzen bazen galdetu ziotenean, eta Bezlerrek baietz erantzun zuenean. Guztiz konbentzitu gabe, ukrainar taldeak ea Taras Xevtxenko poeta ospetsuaren poema bat irakurtzeko gai te zen galdetu zion. Denen harridurarako, Bezlerrek Xevtxenkoren “Poloniarrei” poema irakurri zuen, poema honek kosakoak zein zoriontsuak ziren kontatzen du…

Kristoren izenean,
ксьондзи (apaiz katolikoak) etorri eta gure paradisu
lasaiari su eman zioten arte. Eta malkozko
eta odolezko itsaso handi bat isuri zuten.
Eta umezurtzak hil eta gurutzean jarri zituzten.
Kristoren izenean
kosakoen buruak moztuak izan ziren,
belar zapaldua izango bailitzan,
Ukrainak negar eta intziri egin zuen!
Eta burua buruaren ondotik
lurzorura erori ziren. Eta haserre biziz
apaiz baten suzko mihiak
hots egin zuen: “Te Deum! Aleluia!”
Eta hala izan zen, lagun eta anai poloniarra,
apaiz maltzurek eta gizon aberatsek
elkarrengandik banatu gintuztenekoa,
gu biok, elkarrekin bakean bizi ginatekeenean

[The Sakerren oharra: Hau nire itzulpena da. Poema hau ingeleraz ez dut inon ere aurkitu. Errusiar ororen bezala ukrainera ulertzen badut ere, hitzen batek edo esapideren batek tronpatu nezake. Beraz, ez fidatu guztiz itzulpen honetaz]

Harrigarria izan zen Bezlerrek ukraineraz zein ondo mintzatzen zen ikustea eta bere ukrainar antagonistei, euren heroi nazionala erabiliz, nola iraganean ere Errusia eta Ortodoxia gorroto duten mendebaldrarrek erabiliak eta manipulatuak izan ziren gogorarazten ikustea!

Beste momentu bitxi batean, novorossijar soldadu batek gitarra bat atera zuen eta gudari buruzko abesti bat abesten hasi zen. Ukrainarrak erabat hunkituta zeuden, baina abestiak “errusiarrak errusiarren kontra borrokatzen” zeudela hitz egiteak minduta ere bai. Afera hau geroko elkarrizketan berri agertu zen. Novorossijar ikuspuntutik ukrainarrak ere “errusiar kultur eremuaren” (ez Estatuaren edota nazionalitatearen) parte dira, nahiz eta ezaugarri eta historia propioa duten. Ukrainarrek behin eta berri zioten eurak beste nazionalitate bat zirela, nahiz eta “errusiar kultur eremuarekin” lotura indartsuak zituzten.

Bai Bezlerri zein Mozgovoiri eginiko elkarrizketetan, presoen auziaz ere hitz egin zen. Bi aldeek esan zuten euren borrokalariak tratu txarren objektu eta are torturatuak izan direla. Interesgarria izan zen Bezlerri eginiko elkarrizketan bi ofizial ukrainar, giza eskubideen aktibista bat eta Guda_presoen gaian Ukrainako Defentsa Ministerioa ordezkatzen zuen pertsona bat zeudela. Onartu egin zuten Bezlerrek ukrainar presoak ez zituela preso bezala tratatu, baizik eta gonbidatu bezala: hortik ibiltzeko aske ziren, Bezlerren borrokalariekin batera jaten eta lo egiten zuten, modu txeratsuan tratatuak izan ziren. Behin kabiar gorria ere eman zieten! Baina Bezler berak ere onartu zuen “heriotza-eskuadroi nazietatik presorik hartzen ez dugula”, nik hainbat aldiz esandakoa baieztatuz: ukrainar guda-presoekiko errusiar tera eta abegikortasuna soilik armada erregularreko soldaduetara mugatzen da, heriotza-eskuadroietako atxilotutako kideak atoan fusilatzen dituzte.

Ehunka momentu txiki eman ziren nik hemen zuei azaldu nahiko nituzkeenak, baina honek denbora eta espazio larregi eramango luke. Baina azpimarratu dut harrigarria izan zela etsaiak elkarri oso modu adiskidetsuan hitz egiten ikustea. Harritu egin ninduen baita ere ukrainarrak Ukraina naziez eta oligarkez askatu behar zela esatearekin ados egoteak. Zenbait aldiz bi aldeetakoak “batera egin dezagun!” esaten zuten. Beste batzuek eszeptikoagoak ziren. Egia esan, elkarrizketa hauetan parte hartu duten ukrainar askoren kuraiak eta dezentziak hagitz inpresionatu ninduen, zeintzuek nahiz eta Ukrainaren lurralde-osotasunari eusten bazioten ere, naziak eta oligarkak zenbat gorroto zituzten modu argian esaten zuten. Ziur nago Jainkoak gizon hauek euren kuraiagatik babestuko dituztela.

Biak, Bezler zein Mozgovoi, oso, oso ondo egon ziren. Batez ere bigarrenak eman zidan ezustea bere helburua Kieven erregimena aldatzea zela, eta ez aldi batera konponbide bezala defentsa-modu gisa ikusten duen Novorossijaren separazio soila zela esatean. Biak, bai Bezler zein Mozgovoi batez ere antinaziak dira, eta bik ikusten dute ez dagoela “novorossijar konponbiderik”. Mozgovoik argi dio bi aldeak batera bizi daitezkeela ukrainarrak naziak eta oligarkak botatzen baldin badituzte.

Nik beti esan dudan arren krisiarentzako konponbide egonkor bakarra Ukrainaren desnazifikazioa eta Banderastan Ukraina “zentzudun” bat bihurtzean zetzala, ez naiz xaloa eta badakit honek hamarkada batetarako edo gehiagorako emango duela. Hala ere, Mozgovoi eta bere antagonistak desnazifikazioa eta desoligarkizazioaren (hitz hau existitzen al da?) premiaren inguruan ados jarri zirela ikusirik, itxaropenarentzako lekua badagoela ikusten dut, funtsezkoena hau bait da: bi aldeek askoz gehiago dute amankomunean ezberdintzen dituztenetik baino!

Berriz, hauek ukrainar armada erregularreko soldaduak ziren, ez heriotza-eskuadroi nazietako kide eroak, hori ulertzen dut nik. Eta bi aldeak funtsezko desberdintasunak badituzte. Hori ere ikusten dut. Baina badago gutxieneko bat amankomunean, negoziaziorako oinarri izan daitekeena. Honek ez du zertan esterminio-guda bat izan behar.
Guk ezagutu genuen Ukraina hilda dago. Krimea eta Novorossija betirako joan dira, eta nik “Banderastan” deitzen ditudan Ukraina murriztu bat dugu, azken hau CIAk eta oligarka eta nazi ukroek dominatzen dutelarik. Nire itxaropena, ukrainar guda zibila Novorossijaren autodeterminaziorako eta askapenerako guda bilatu den bezala, Banderastan AEBz, naziez edo oligarkez askatzeko guda bat bihur dadila da. Hori gertatzen bada, eta Ukraina berri bat agertzen bada, ez dut batere zalantzarik Ukrainako jendeak eskualde bakoitzak kultur eskubideetatik independentzia osorako eskubidera doan autodeterminazio eskubidea izatearekin bat egingo duela. Orduan jakingo dugu zein eskualdek bertan egon nahi duten eta zeintzuk joan nahi duten.

Bide batez, novorossijar guda-oineko komandanteek erabat inpresionatu naute. Bezlerrek eta Mozgovoik noski, baina baita ere Givik, Motorolak, Zakhartxenkok, Kononovek eta besteek, bai borrokatzeko zein hitz egiteko trebeak bait dira. Hala ere, Strelkov, politikoki gutxi gora-behera “tarteko eremuan” dago, eta erabat jabetzen naiz Inperioak Putinen kreditua murrizteko erabiltzen dituen “abertzale zalaartatsuentzat” eta “Putini egurra eman zaleentzat” bide bihurtu den El-Murid blogariarekin duen hurbiltasunaz. Hala ere, novorossijarr liderren barneko borrokak jarraitu egiten du, eta ez dago lider argirik. Ea hurrengo hauteskundeek afera hau konpontzen laguntzen duten.

The Saker

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s