Hauteskundeak Donbassen: “Hauteskundeen baldintza guztiak bete ziren”.

Erdarazko bertsioa jatorriko bideoarekin: Nahia Sanzo slavyangrad.es

112 ukrainar kateko Roma Hnatiuk korrespontsalak, 2014ko azaroaren 2an Donbassen egindako hauteskundeen gainean bertatik informatzen du; ukrainar kateek espero ez zutena esaten du: hauteskundeok, hauteskunde demokratikoren gutxieneko baldintzak bete zituztela.

 Ukrainar korrespontsalak estereotipoak hausten ditu

Video slavyangrad.es

Bideoaren transkripzioa:

Aurkezlea: Gaurko gaia, oraindik ematen ari diren Donetskeko Herri Errepublika eta Luganskeko Herri Errepublika autoizendatuetan eman diren sasihauteskundeak ditugu. Gure berriemaile berezia, Roman Hnatiuk, oraintxe bertan Donetsken dago. Arratsaldeon, Roman.
Roman Hnatiuk: Gabon.

Aurkezlea: Gabon! Zer moduz zaude? Zeintzuk dira azkeneko berriak?

RH: Donetskeko Herri Errepublika autoizendatuaren Hauteskundeen Komite Zentralaren egoitzan nago Kanpoko begiraleentzako eta prentsarentzako antolatutako bisita gidatu batetik nator. Bost bisita egon dira. Gure bisitan 16 kazetari eta begirale asko egon dira: Ingalaterrakoak, Frantziakoak, AEBtakoak, Poloniakoak, Abkhaziakoak eta Errusiakoak. Sedovo, Novoazovsk, Telmanovo, eta Novi Svet bisitatu ditugu eta gero Donetskera itzuli gara.

Aurkezlea: Roman, hautesleria erosteari buruzko informaziorik badago?

RH: Ez dago eroskeriari buruzko informaziorik. Badaude kupoiei buruzko zurrumurruak…

Aurkezlea: Kupoi sozialak?

RH: …banatu omen dituztela eta, baina ez da egiaztatu. Badira ordeam bozka-emaileak erakartzeko egin izan diren gauzak: kontzertuak, musika zuzenean edo grabatutakoa jarri, vaina batez ere musika zuzenean. Janari merkeko merkatuak ere egon dira. 1-3 hrivniaren truke patatak, azenarioak edota oilaskoa lor zitekeen. Halako merkatu asko zeuden.

Aurkezlea: Eskerrik asko. Beste gauza bat argitu ahal duzu? Kazetariak aipatu dituzu. Nongoak dira, eta zein agentzia edo hedabide ordezkatzen zuten bertaratu diren kazetariek? Hauteskunde hauen gainean zein herrialdetako eta zer nolako jendea izango den jakitun jakitearren galdetzen dut.

RH: Begira, akreditatutako kazetarien artean, The Guardian, France Presse agentzia, TBS Japonia, austriar telebista, errusiar prentsa asko noski, eta ni geunden.

Aurkezlea: Roman, berez bozka-prozesuari dagokionez: Prentsa egon den bozka-zentruetan kabina itxiak egon al dira? Bozka sekretua izan zedila bermatua izan da?

RH: Bai, erabat. Toki guztietan bozka-ontzi itxiak egon dira, bisitatu ditugun zentru guztietan postu itxiak egon dira, behar den moduko hauteskunde prozesu baten baldintzak bete dira. Nirekin hitz egin duten begirale guztiek ziurtatu dute hau. Geroago Telmanovon grabatu dudan bideo bat bidaliko dizuet, zuen begiez ikusi dezazuen.

Aurkezlea: Beno, Roman, eskerrik asko informazioarengatik. Zure partetik transmisio berriak eta informazio gehiago izango ditugulakoan gaude. Telefonoz, Roman Hnatiuk.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s