«Errusiarrok lagundu ezean, ez die inork lagunduko miliziei»

Novorrosiako «anai-arreben» ondoan, zortzi eta hamar mila artean dira gerran ari diren boluntario errusiarrak: «Ez gara soldaduak».

p021_f01

Ez da ezkutukoa errusiar boluntario ugari dabilela Donbassen borrokan. Ukrainako Gobernuak Errusiaren inbasiotzat jo du boluntario horien presentzia. Altxevskeko (Luhanskeko Herri Errepublika) Prizrak brigadako errusiar komandantearen iritzia jaso du BERRIAk.
Zein da hainbeste errusiar borrokan aritzearen arrazoia?Ez dakit zehazki zenbat errusiar gauden hemen, Donbassen alde borrokan; zortzi edo hamar mila inguru. Boluntarioak gara denak, milizietan geure erabakiz sartu garenak.

Zertarako, zer helbururekin etorri zarete Donbassera?

Gure jendeak, gure anai-arrebek laguntza behar dutelako etorri gara. Ez dute jende nahikorik Ukrainako Gobernuari aurre egiteko. Guk, errusiarrok, lagundu ezean, ez die inork lagunduko. Argi gera dadila: ez gara soldaduak, boluntarioak gara, asko kosakoak, gure anai-arreben lurraldea defendatu nahi dugunak.

Gatazka hau Ukraina eta Errusiaren arteko gatazka dela esaten da; errusiarra izanik, zer daukazu horren inguruan esateko?

Mendebaldeak sortutako gatazka bat izan da, NATOk sortutakoa, Errusiaren aurka doana zuzenean, Ukraina eta Errusiako anai-arrebok bereizteko. Bi herriotako jendea senideak baikara: hizkuntza bera daukagu, kultura bera.

Novorrosiak garaipena lortzekotan, zer nahiko zenukete estatu hori izatea?

Afera hauek Novorrosian bizi den jendearen ardura dira soilik; hemengo jendearen erabakia da. Gu lurraldea askatzen laguntzera etorri gara.

Zer iruditzen zaizu Europako Batasunak gatazka honetan duen jarrera?

Europako Batasunak Errusiari zigor ekonomikoa ezartzea erabaki du. Zigor horiek ez dute ondoriorik ekarriko Errusiarentzat; Europako Batasuneko estatuak aterako dira galtzen.

Uste duzu gerra hau Errusiaren aurkako eraso bat dela, beste gerra hotz baterako pausua?

Ez nintzateke hori esatera ausartuko. Ez dakit NATOk zer nahi duen zehazki, baina argi dago errusiar jendearen aurkako eraso zuzen bat dela. Gure ekonomiaren aurkako zigorrek NATO eta Errusiaren arteko gatazka handitu baino ez dute egiten. Ildo horretatik ez dute lortuko Errusia isolatzea; BRICS [Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrika] bigarren potentzia ekonomikoa da jada munduan. Herrialde hauen arteko harremanak sendotzea baino ez du ekarriko Europako Batasunaren eta AEBen jarrerak, eta munduko lehen potentzia bihurtuko gara aurki.

Nola uste duzu dagoela Ukraina ekialdeko gatazka?

Ukrainako Gobernuaren presidente Poroxenkok ez du gerra amaitzeko interesik. Donbasseko lurraldeko jendea akabatu nahi du, bere agintepean ezartzeko. Orain entzuten ari zarena kontatu besterik ez duzu zure herrialdean [etengabeko bonba hotsak]. Hau da benetako egoera, eta honegatik behar dute gure laguntza Donbassen.

Nola uste duzu amaituko dela gerra hau?

Ezin dut iragarri gerra honen bukaera; hasi besterik ez da egin. Novorrosia aske denean soilik amaituko da gatazka, Ukrainarekiko guztiz aske eta independente denean.

Helburu hori gudu zelaian edo parlamentuetan lortuko dela uste duzu?

Guk ez dugu gerrarik nahi; gatazka hau politikoki konpontzen bada, militarki konpontzea baino hobea da: hildako gutxiago eragingo genituzke.

Badaukazu konfiantzarik azaroaren 2an Donetsken eta Luhansken aukeratuak izan ziren agintariengan?

Hauteskunde horiek hemen bizi den jendearentzat izan ziren. Haien aukera izan zen nor aukeratu herri errepublikak politikoki gidatzeko. Guri herria defendatzea dagokigu, agintean dagoena dagoela ere.

 

LogoBerria

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s