Non dago Ukrainaren urrea? Ukrainak “Banketxe Zentraleko Gordailuetan urrerik ez dagoela” onartzen du

Jatorrikoa ingeleraz: http://www.zerohedge.com/news/2014-11-18/ukraine-admits-its-gold-gone
“Tyler Durden” goitizena erabiltzen duen blogaria
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

 Martxoan, NDFk, Otsail bukaeran, Estatu departamenduak babestutako Viktor Janukovitx lehendakari ohiaren aurkako Estatu-kolpea gertatzen ari zela, Ukrainaren urre-kopuru ofiziala 42.3 tona, edo gordailuen %8a zirela informatu zuen…


eta lehendakari “gorrotatuaren” agintepean, Ukrainaren urre erreserbek gora egin zutela, kolpearen aurretik errekorra hautsi arte…

…eta orduan, Ukrainako Estatu-kolpearen ondoren gertatutako pasadizu bitxi batez informatu genuen, behintzat iturri batek baino gehiagok esan duen bezala “gauaren ilunean egindako operazio misteriotsu baten ostean, Ukrainako urre erreserbak matrikularik gabeko hegazkin batean kargatu, eta urrea AEBtara eraman zen”.

Gaur gauean, goizeko ordubietan, erregistratu gabeko hegazkin bat Borispileko aireportutik atera zen. Borispileko pertsonalaren arabera, hegazkina agertu aurretik, lau kamioi eta bi minibus agertu ziren, denak matrikularik gabe. Uniforme beltzak, maskarak eta gorputz-babesgarriak zeramatzaten hamabost pertsona agertu ziren, batzuk ametrailadorez armatuak. Pertsona hauek hegazkinean 40 kutxa astun baino gehiago sartu zituzten.

Honen ostean, beste gizon misteriotsu batzuk etorri ziren eta hegazkinean sartu ziren. Zamaketa presaka egin zuten. Matrikularik gabeko kotxeak bezamatu ostean, lasterka atera ziren, eta hegazkina emergentzia argiak piztuta aireratu zen.

“Operazio berezi” misteriotsu hau ikusi zuten aireportuko langileek, aireportuko administrazioa ohartarazi zuten, baina honek gogorki esan zien “besteen gauzetan muturrik ez sartzeko”.

Geroago, editoreak Sarreren eta Tasen Ministeritza ohiko teknikari goren batek deitu zituen, zeinek bart Ukrainako “lider berrietako” baten aginduz, Ukrainaren urre-gordailu guztiak AEBtara eraman zituztela jakinarazi zien.

Ez dago esan beharrik ez dagoela honen konfirmazio ofizialik, eta gure txostena, “Ukrainaren askapenaren prezioa” Alemaniak New Yorkeko Agentzia Federalean dagoen bere urre fisikoa aberriratzen duen bitartean Ukrainaren urea Agentzia Federalera eramatea bazen galtzen zuena, hedabideetan txantxen objektu izan zen.

Orain arte.

Ukrainako telebistan eman zuten elkarrizketa batean Ukrainako banketxe Zentraleko buruak berak esan zuen “banketxe zentraleko kutxetan urrerik ez” zegoela. “Urre kopuru txiki bat dago, baina erreserben %1 soilik ez da”. Harrigarria.

Ukrainako telebistak baieztapen harrigarri honen ostean, Ukrainak bere urea kanpora eramateaz gain, azkenengo zenbaki ofiziala, zeinaren arabera Ukrainaren urre-kopurua lehengoa baino 8 aldiz txikiagoa dena, manipulatua zela ere esan zuen; benetako zenbakia %90 baxuagoa delarik.

NBUren estatistika ofizialen arabera, kutxetan dagoen urre kopurua benetan dagena baino zortzi aldiz handiagoa litzateke. Hilabete honen hasieran, urrearen boluena mila milioi dolarretakoa zen, urre-erreserba gutxien %8ª. Gaur %1ekoa da.

Noski, banketxe Zentralaren erreserben gaineko datu ofizialak manipulatuak izan direla kontutan harturik, gaurko urrearen “drenaketa” zenbatekoa izan den galdetzeke dago.


Beste zenbait informazio ere badugu:

Datu ofizialen arabera, Ukrainaren urrea 988.7 milioitakoa izan beharko litzateke. Urre-kopuru horren urre erreserbekiko ehunekoa %8a da. Gontarevari sinesten badiozu, urre soberakinak 123.6 milioi dolarretakoak direla ondorioztatu beharko duzu.

Zifra hau sinestezina da, Otsalean (agintari berriak boterera iristeerakoan) urre kopurua 1.800 milioi dolarretakoa edo gordailuen %12koa zela kontuan hartuz.

Beste hitz batzuetan, urte hasieratik, urre-gordailuetan dagoen kopurua 16 aldiz murriztu da. Otsaileko urre-soberakinak 21 tona ziren, behin 2010 eta 2012 artean NBUko buru izan zen Sergei Arbuzoven arabera. Beraz zer gertatu da 20.8 urre-tonekin?

Murrizketa horiek azaltzeko soilik hrivniaren balio-galtzea ateratzea ez da sinesgarria. Izan ere Banketxe Nazionalaren gordailuen %92 kanpoko txanponetan dago, hrivniaren prezioa mantentzeko egokiagoak direnak. Gainera, Martxotik ona, urrearen prezioa erabat jaitsi egin da. Urrea halako inguruabarretan saltzea krimena izango litzateke. Egia esan, komenigarriagoa izango litzateke urre gordailuak handitzea, txanpona metal baliagarri horretan bihurtuz.

Baina ematen duenez ez da halakorik egin norbaiten negligentzia dela eta. Urre erreserbak herrialdetik kanpora eraman dituzte, Ukrainaren perspektiba politiko eta ekonomiko ahurrak erakutsiz. SESBren urre-erreserbei antzeko zerbait gertatu zitzaien: Gorbatxoven elitea perestroikak Estatua hondamendira zeramala konturatu zenean, urrea desagertu egin zen.

Artikuluaren ondorioa:

Historia erakusten duen moduan, gaur egungoa bezalako krisi testuinguruetan, Estatuaren urre gordailuak murrizteak, Estatua pott egitetik gertu uzten du.

Eta arraroa bada ere Victoria Nuland (“Fuck the EU”) Janukovitx uzkailtzea pentsatzen ari zela ez zen urrearen murrizketarik eman, baizik eta kontrakoa, goian azaltzen den moduan. Eta are arraroagoa da Mendebaldeko potentziek Ukraina “babesten” duten aroan milaka milioika balio duen urre fisikoa –herriaren urrea– “desagertzea”.

Edonola, Ukrainaren urrearen desagerpenaren berria baieztatu delarik, again “baieztatu gabeko” aireportuaren istorioa gogora arazi beharko litzateke.

Hau idazten ari garen bitartean Agentzia Federalak ez du erantzun Martxoan eginiko galdera: ez Ukrainatik etorritako urre kopuruak euren egoitzan hartu ote dituzten.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s