“Novorossija Karpatoetatik Donbasseraino zabalduko da”

45eeb7_plotnickij1

Jatorriko bertsioa errusieraz: Svetlana Rudenko/Errusiar Federazioko Alderdi Komunista
Erdarazko bertsioa: Iñigo Agirre. larepublica.es
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbas Elkartasun Komitea

Luganskeko Herri Errepublikako lehendakari Igor Plotnitskiri Errusiar Federazioko Alderdi Komunistak egin dion elkarrizketa esklusiboa.

“Gure lurraldea osorik berreskuratuko dugu. Bide baketsutik berreskuratzen saiatuko gara, baina posible ez bada, indarrez berreskuratuko ditugu”. Svetlana Rudenko kazetaria Luganskeko Herri Errepublikako hiriburura bueltatu da, eta han hauteskundez aukeratutako LHEko buru Igor Plotnitski, gudaren oihartzunek estali duten bere hiriari buruzko inpresioak kprf.ru web-orriko irakurleekin elkarbanatu ditzan elkarrizketatu du.

Svetlana Rudenkok Luganskera egin zuen azken bisitatik pasa diren hiru hilabeteetan, LHEko hiriburua hilzorian, hondamendi humanitarioan zegoen hiria izatetik, bake-giroan egun berri bat pozarren hartzen duen hiria izatera pasa da.

-Lugansk, pixkanaka-pixkanaka bere bizimodu lasaira itzultzen ari da, normaltasuna berreskuratzen ari da. Janari, eraikuntza-material, altzairu dendak berriz irekitzen ari dira. Baita ere edertasun-zentruak: gertatuak gertatuta, Luganskeko emakumeak makilatu egiten dira, ondo orrazten dira. Honi so egiten badiogu, gudarik egon ez dela pentsa genezake. Baina kamuflai arropan fusila eskuan dabilen jendeak errealitatera itzultzen gaitu. Horietako asko daude hirian. Ibilgailu blindatuak eta kanoiak ere ikus daitezke. Hauteskundeen aurreko egunetan hiri osoa “Azaroaren 2an joan zaitez bozka ematera. Zureak han egongo dira” zioten kartelez josiak zeuden. Kartel horietan LHEko milizianoak, herritar zumeak, erretiratuak eta gazteak agertzen dira. Egia da gaur Lugansken gureak bakarrik geratzen direla. Arrazoi ulergaitzak medio Ukraina batuaren alde egiten zutenek Herri Errepublika utzi dute jada.

LHEko gobernuaren egoitzak (Luganskeko eskualdeko administrazio eraikina zena, ekainaren 2an bonbaketa jasan zuen), pixka bat 1917ko Smolniren antza du. Pasilloetan miliziano armatuekin opo egin zenezake. Plotniskiren harrera-bulegoan telefonoak hots eta hots egiten du. Idazkariak pazientzia handiz “Igor Benediktovitx lanpetuta dago, bilera batean dago” azaldu behar du behin eta berriz. Eraikina zenbait pertsona armatuk zaintzen dute. Plotnitskiren bulegoan fusilez armatutako militar bat dago. Ondoan berarekin edo ministroekin egon nahi duten herritarrek osatutako ilara bat eratzen da. Hain lanpetuta ego narren, errusiar hedabide bat ordezkatzen nuela entzun bezain pronto Igor Benediktovitxek elkarrizketatua izatea onartu zuen. Igor Plotnitskiren lehentasunei buruzko galderan, bapatean erantzuten du arlo guztietan herriaren espiritualitatea, eslaviar espiritualitatea izatea dela:

-Gazteriaren arimetan, adimenetan eta bihotzetan ereiten dugun hazia izango da urte batzuk beranduago jasoko duguna. Honen eredu garbi bat orain Ukraina jasotzen ari dena da, sakratua dena ere errespetatzen ez duten bandaloen belaunaldi bat hazi da. Errorik, oroimen historikorik, euren arbasoen belaunaldiekiko eta hauen lorpenekiko errespeturik gabeko jendea da. Justiziaren, herri-boterearen, fedearen, ausardiaren inguruko ideia desitxuratua bat duen belaunaldi bat, indartsuenaren arrazoia soilik ulertzen duen belaunaldi bat da. Jende hori orain sortu dituen Estatuaren oinarriak erasotzen dabil. Gida moralik gabe, federik gabe hazitako belaunaldi bat da.

Zeintzuk dira gauk LHEk dituen erronka nagusiak?

-Gure helburu gisa, Errusiarekin integrazio ekonomiko eta politikoa lortzea ezarri dugu. Gure ekonomiaren %80 Errusiara biratuta dago. Lokomotreak, laminagailuak, ikatza eta bestelakoak ekoizten ditugu. Kiev luzaroan saiatu izan da eskualde dependiente bat garelakoan gu konbentzitzen, baina hori gezurra da. Ez gaude ezeren eskean, lana ondo, modu eraginkorrean egin dezakegula froga genezake. Modu brean LHEk gu laguntzen ari diren Errusiako zerga-ordaintzaileen karga murriztu dezake –LHEn jasotzen ari garen bosgarren laguntza-konboia dugu hau. Oso eskerturik gaude gu babesten gaituzten, gure alde otoitz egiten duten, gure garaipenena fedea duten Errusiar Federazioko biztanleei. LHEko biztanleak bospasei orduz egon ziren kalean, hotzak dardarka erreferendumean bozkatutakoa berresteko. Bidea zaila dela ulertzen dugu, arazo ekonomiko handiak ditugu, baina ondasun materialak ondo bananduz gero irabazi dezakegula uste dut.Ez dugu batzuk aberasteko soilik diren piramide-egiturarik eraiki nahi. Populazio osoan, premia handiena dutenak atso eta agureak dira. Horregatik lehenbizi eurak laguntzeko modua topatu dugu. Duela egun batzuk 1800 hrivnia jaso ahal izan zuten. Hiruzpalau urte barru gure erretiratuak Errusiakoen mailan bizi hala izango direla uste dut.

Igor Benediktovitx, gertatuak gertatuta, Ukrainak LHEren hurbilekoen bizilaguna izaten jarraituko du. Ukrainarekin elkarlanerako bidea topatuko al duzu?

Noski baietz, Ukrainarekin ekonomi kultur eta familia lotura estuak ditugu. Baina faxismoaren kontrako neurririk hartzen ez badugu, 40 milioi biztanleko Al-Kaeda bat izango dugu. Nabarmendu nahiko nuke ez garela Ukrainaren edo ukrainar herriaren kontra borrokatzen ari, baizik eta Ukrainan boterea hartu duten oligarka ero horien kontra, jendearen adimenetan sartu den ideologia horren kontra baizik. Gogora ezazu Goebbelsek esan zuena “Hedabideak eman iezazkidazue eta herri bat txerri-talde bat bihurtuko dut”. Zoritxarrez Ukraina 23 urtez ilunpean bizi izan da, eta nik Errusiako biztanleei duela 23 urte hartu genuen erabakigatik barkamena eskatu nahi nieke. Baina orain gure familiarengana itzultzen ari gara. Hala ere, Ukrainak gure auzokoa izaten jarraituko du eta ekonomi zein politika arloan herrialde horrekin lan egiteko prest egoten jarraituko dugu, baina soilik auzokide eta maila bereko bazkide moduan. Ez dugu elkarlanari uko egiteko arrazoirik ikusten: han gure neba-arrebak, gure arbasoak bizi bait dira. Baina guk ez dugu erregimen faxistarik nahi eta halako erregimen batekin ez gara elkarlanean arituko. Ukrainarrak jende ona dira, herri langilea dira. Pena bat da nazionalismoaren edo banderismoaren txertoa jarri izan zaila. Baina edozein gaixotasunek bezala, honi ere sendabidea topatu ahal zaio. Eslaviar anaitasunaren izpirituak gaina hartuko du, jendea lehenago edo geroago jaiki egingo da eta Ukraina eta Errusiaren artean ezberdintasunik egon ezin dela ulertuko du. Familia bat, herri bat gara, biok errusiar munduaren parte gara.

Penagarria da ukrainarren adimenean halako itxuraldaketak gertatzea. Euren herriarengan eragina duten hedabideen lana da hau. Jendeak ez du egiazko informazioa lortzerik. Ukrainar lurraldean errusiar kateak deskonektatu dituzte. Ukrainar zein mendebaldar kateek jendeari euren etsaia Errusia dela sinestarazten die. Beraz, informazio arloan guda hau irabazi beharra dago, blokeo hau hautsi beharra dago. Ukrainar aldeko jendearekin, lagun zein senideekin, lotura sendoak ditugu. Gaur egun, euretako gehiengo baten akats izugarri izan dela aitortzen dute. Ukrainarrak LHErekin, Errusiarekin harremana berrikusteko prest daude. Baina beldur dira. Atxiloketen beldur dira. Han ez dabiltza bigunkeriekin, disidentzia gogor jazartzen dute, errepresioa bortitza da. Hala ere, ukrainar propagandak LHEn fusilen eta tankeen mehatxupean bozkatzen dela dio.

Nahi ala ez, faxismoaren aurkako lehen lerroan gaude, bere bidea oztopatzen ari gara. Basoan sutea gertatutakoaren antzera gertatzen ari da: garaiz heltzen ez bazaio, norabide guztietan hedatzen da, ez soilik Ekialdera faxismoa laster Txekian, Hungarian, Alemanian, Frantzian edo Britania Handian agertuko da; eta AEBtara ere iritsiko da, mugarrik ezagutzen ez duen gaixotasun bat delako. Koalizio antihitleriarra berregiteko deialdia egiten dugu, printzipio eta kide berri batzuekin, beste mundu guda bat ekidin dezagun eta faxismoaren hazi hori suntsi dezagun. Ekonomi arazoak posibilitateen eta herriaren nahien kontu daude. Gure herriaren posibilitateak amaiezinak dira, SESB garaiko eraikuntzek adierazten zuten bezala: gure herriari, egin duen lan gogorragatik eta bere interesak defendatzeko aukeratu nauelako oso esker oneko natzaio.

Luganskeko eskualdea zatituta dago. Stxastien, zein hor gertu dagoen Stanitsa Luganskaian ukrainar zigor-batailoiak gotortu dira. LHEk bere lurraldea askatuko al du?

Sekula ere ez dugu gure jendea bakarrik utziko. Luganskeko eskualde ohiko lurraldea, Maiatzaren 11tik aurrera, Luganskeko Herri Errepublika da. Gure lurraldea bai ala bai askatuko dugu. Bide baketsutik lortzen saiatuko gara, baina hala lortzerik ez badugu, indarrez askatuko ditugu. Okupaturiko lurraldeetan geratu den jendeari zuzendu nahi natzaio, pazientzia izan dezaten eskatuz. Zuek ahal bezain laster laguntzeko gureak eta bi egingo dugu, Gogora ezazue idazki sakratuetan agertzen dena, itxaroten dakienari denetarik iritsiko zaio. LHE batua egongo den eguna iritsiko da.

Beste lurralde batzuek Lugansk eta Donetskeko eskualde ohiekin Novorossijan bat egingo dutela uste al duzu?

Novorossija ez da anti-Ukraina bat. Gure Estatu ohi barnean altxatuko diren indar demokratiko, antifaxista guztien batasuna da. Indar horiek eskualde denetan daude presente, baina gaur egun zanpatuta daude, kartzelan egongo balira bezala. Baina jendearen askatasun egarria, bakean lan egiteko gogoa itoko duen zigorrik ez dago. Nahi duzun hizkuntzan mintzatzea, nahi dituzun liburuak irakurtzea. Zure benetako historia ezagutzea, ez asmatutakoa, gezurretakoa den bat. Indar horiek badaude. Zoritxarrez, Ukrainako gobernuak ez du ulertzen herria jaikiko den eguna gertu dagoela. Orduan, Novorossija Karpatoetatik Donbassera zabalduko da.

Faxismoa akabatu artean, mehatxu hori mundu osoarentzat, eta ez soilik Errusiarentzat, arrisku bat izanen da. Mendebaldeak ukrainar faxismoa mespretxatzen du. Orain Ukrainan gertatzen ari diren zenbait gauzez ez dute ezer jakin nahi. Laster eurak izango dira faxismoaren kontra armak hartu beharko dituztenak. Adibidez, Poloniak II Mundu Gudan asko sufritu behar izan zuen nazionalismoa eta “banderismoa” zirela eta.

Zertan gehiago lagundu dezake Errusiak LHE?

Errusiak ematen duen laguntza eta jokatzen duen papera demasa dira guretzat, baina gaur egun asko dira suntsitutako eraikinak, zerbitzu sozialak, kulturguneak, hautzaindegiak, eskolak edo zaharretxeak. Momentuz ez dugu hauek berreraikitzeko modurik, konpondu baino berreraikuntza oso bat behar dute eta. Aireportuaz berdina esan daiteke, lurreratze-zelaia kenduta, beste guztia hondakinetan bait dago. Zentzu honetan BAM (Baikal-Amur trenbidea) eraiki genueneko tradizio onak gogoratzen ditut: SESBeko errepublika bakoitza geltoki bakoitzaz arduratzen zen. Errusian halako mugimendu bat berreskuratuko balitz miragarria litzateke, hiri handiak, errepublikak halako deialdi bat egingo balute beharrizanak ikusi eta berreraikuntzan lan egiteko Orduan, Errusia osoko haurtzaindegi, eskolak eta abar beste batzuekin elkar anaituko ziratekeen, berreraikuntzan elkar lagundu izan baitute.

Igor Benediktovitx, mintza zaitez pixka bat zure buruaren gainean.

Txernovitski eskualdeko herrixka batean jaio nintzen. Nire gurasoak jende apala ziren,nire amak eraikuntzan egiten zuen lan, eta nire aitak nekazal makinariarekin ordea. Umea nintzelarik jada militarra izatearekin egiten nuen amets. Eskola marrazketa teknikoak oso ondo aterata bukatu nuen, eta Penzara joate erabaki nuen, hango Akademia Militarrean sartzeko asmoz. Lehen aldiz, ez nuen lortu. Orduan toki bakoitzerako 12-15 hautagai zeuden. Etxera itzuli nintzen. Formakuntza Profesionalean sartu nintzen, eta denean bikain atera nuen, eta praktiketan burkideekin bagoiak bezamatzera joaten ginen. Penzako Akademian sartzeko bigarrenean, lortu nuen bai. Han pasatutako urtean maitasun handiz gogoratzen ditut. Akademiako burkide askorekin kontaktua izaten jarraitzen dut.

Nola bukatu zenuen Lugansken?

Armadan lizentzia hartu ostean izan zen hori, 1991an, Sobietar Batasuna erori zenean. Lauk lizentzia eskatu genuen, ez bait genuen herrialde berrietako bati ere ez zerbitzatu nahi, ezta Ukrainari ere. Orduan ez zitzaidan asko axola nola joatea. Hemen nire emaztearen gurasoak bizi ziren. Horregatik erabaki genuen Luganskera etortzea. Lehen hilabeteetan bizitza zibilera moldatzea kostatu egin zitzaidan; ez nuen ulertzen nola zitekeen pertsona batekin zerbait adostu eta ordubete edo bi atzeratzea… eta orain ere ez dut ulertzen. Merkataritza sektorean sartu nintzen, enpresa batetako merkatal zuzendaria izan nintzen. Denbora baten ostean Estatu-egituran sartu nintzen, 8 urtez egon nintzen inspektore gisa lanean, kontsumitzailearen eskubideak defendatuz. Espezialista nagusi gisa hasi nintzen, eta sekzioa zuzentzera iritsi nintzen.

Igor Benediktovitx, nola irudikatzen duzu Lugansk guda bukatuta?

Bakean irudikatzen dut, noski, bihotz-oneko, barkatzeko prest. Elkar ulertzera, errespetatzera, maitatzera iritsi behar gara. Gorrotoarentzat edo arrangurarentzat ez dugu tokirik utzi behar, eta hala izango da, ziur nago. Orain gertatzen ari dena, herria ontzeko balioko du. Kanpoko arrangura geruza hori desagertu egingo da. Etorkizunean, dena bukatutakoan, barkatzeko gaitasun hori agertuko da. Hori dela eta gara garen herri handi hau. Historian zehar, errusiar izpiritu handia barkatzeko gaitasunean agertu da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s