Ukrainaren Estatu-ikurrak Mariupolgo kaleetatik desagertzen dira: Hirian eztanda soziala gertatzear da.

Iturria: NovorossiaNews

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Los símbolos estatales de Ucrania desaparecen de las calles de Mariupol: La ciudad está al borde de un estallido social

Kale nagusietan eta eraikin ofizialetan zeuden Ukrainaren banderak desagertu egin dira. Gelditzen diren apurrak zikin eta zahar ageri dira.

Adibidez, hiriaren etorbiderik handienetan, Lenin Etorbidean eta Metalurgov Etorbidean, mastilak bakarrik daude. Teatralnaia Enparantzako banderak ageri dira, baina oso egoera txarrean daude.

Udalaren prensa-zerbitzuak informatzen duenez, Udalbatzaren asteko ohiko bilkuran Juri Khotlubev alkateak Estatu-ikurren gaineko kontrola indartzea agindu zuen.

Mariupolgo biztanle batek honako hau esan zion gure agentziari:

“Ez dakizu zein nazka eginda gauden eurez eta Goardia Nazionaleko mozkorrez. Armaturik dabiltza eta lapurtu eta jendea bortxatu eta jo egiten dute. Orian dibertitzeko modu berri bat aurkitu dute: jendea dona—donan aukeratu, “separatistak” deitu eta jo. Kievetik hauei eusteko bidali duten polizia koldarki ezkutatzen da. Mariupolen tentsioa handia da. Tzxinparta bat nahikoa izango da hiriak eztanda egiteko. Altxamendurik egoteko ez dugu Herri Milizien presentziarik behar, guk geuk egingo diegu aurre ukrainarrei”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s