STOP TORTURA. KIEV BERE UNIFORMEDUNEI TORTURA ERABILTZEKO AGINDUAK EMATEN ARI DA

Ria Novosti
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

163249966Donbassen, Armada Ukrainarraren eta Guardia Nazionalaren aldetik gertatzen ari diren torturak, Kieveko gobernuak onarturikoak dira, Errusiako Estatu Dumako (behe Ganbera) Sergei Zhelezniak presidenteordeak astelehenean deklaratu zuenez.

“Intentzioz eginiko politika da honakoa, Kieveko erregimenak babestua” esan zuen Zhelezniak-ek, “Ukrainar uniformedunek buruturiko gerra-krimenak: Tortura eta gizalegerik gabeko tratua hego-ekialdeko zibilei” izeneko txostenaren aurkezpenean.

“Txostenak tropa Ukrainarren aldetik burutzen ari diren gizateriaren aurkako krimenen zati txiki bat baino ez du agerian uzten”, deklaratu zuen parlamentari eta bertako presidenteordeak.

Tortura, egunerokotasunean praktikatzen den ekintza bat dela gaineratu zuen, bai boluntarioen batailoien bidez, eta baita Ukrainar Segurtasun Kontseiluaren eta Armadaren bidez.

“Honek, estrategia hau goi-karguen aginduz pentsatua eta agindua izan dela adierazten digu”.

Zhelziniak-en arabera, “gertatu diren delituak ez dira behar bezala aztertzen, eta gainera, Kiev-eko gobernuaren jarrera, errudunak zigortzeko ikerketa ororen gaineko oztopatzearena izan da orain arte”.

Parlamentariak, Ukrainako biztanleriaren zati batean dagoen ikuspuntua salatu zuen, non “Novorrosiyako biztanleak gizon-emakume mailarik ere ez baituten, eta Kieven ekintza guztiak justifikagarriak iruditzen zaizkien, kontestu honetan”.

Txostena Ukrainar militarrek aldatutako ehunka pertsonen testigantzen bilketa oinarri duela egituratu da.

Ikerketa abuztuaren bukaera eta azaroaren hasiera artean burutu da.

Txostenaren egilea, Maxim Grigoriev, Demokraziaren arazoen Ikerkuntzarako Funtsaren zuzendaria dena, Ukrainar tropak sistematikoki eta intentzio osoz torturatzen ari direla konbentziturik dago.

Grigorievek, torturatuen gehiengoa Ukraina ekialdeko borrokekin inondik inora loturik ez duten zibilak direla gogorarazi nahi izan du.

Grigorievek, txosten hau zabaltzera eta beste hizkuntza batzuetara itzultzera dei egiten du, “Krimen beldurgarri hauek ixilduak izan ez daitezen, eta nazioarteko bileretan eztabaidatuak izan daitezen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s