DHEn ikatz eta petrolio baliabideak herriarengana itzultzen dira

coal

DHEko lehendakari Aleksandr Zakhartxenkok fuelaren, energiaren, petrolio eta gasaren eta ikatzaren industri-adarren gaineko gobernuaren kudeaketa ezartzen duen Agindua sinatu du. Agindu hau, Ukrainaren Estatuarenak izan ziren meatzetatik eta ikatz eta energia konpainietatik jabetza edota dokumentazioa erretiratu ez dadin eta ikatz-meatzetako, energia, fuela, petrolioa zein gara produzitzen duten enpresen gaineko kontrola indartu dadin ezarri da. Agindua sinatu den momentutik sartzen da indarrean. Energiaren behin-behineko Ministro Jevgeni Fainitski Agindua indarrean sartzea kontrolatzeko baimendua dago. Aurretik, Kievko agintariek herrialdean ikatzaren egoera negargarriaz berri eman zuten. Energia eta Ikatzaren Ministro-orde Juri Ziukovek esan zuenaren arabera, Azaroaren 19an, Ukrainaren hamar zentral termikoetatik bitan bazegoen egun batzuetarako ikatz nahikoa. Arazo honek hiru irtenbide posible dituela esan zuen: ikatza ukrainar enpresa estataletan erostea, herrialde honen merkatu askean erostea edo Errusian erostea.

Donetskeko herritarrek erabaki hau gogoonez hartu dute: “Azkenean, herriarena beharko zuen eta Sobietar Batasunaren erorketaren ostean oligarkek lapurtu zuten jabetza herriarena da berriz”. Bizkarroi hauek gure oparotasuna lapurtu digute. Eta orain gure meatzariek produzitutakoaren gainbalio guztia erietxetan, eskoltan eta programa sozialetan gastatuko da. Noski, lehen gunetan ez da erraza izango. Enpresa hauek guk geuk kudeatzen ikasi behar dugu. Hala ere, oligarkak ere ez ziren inongo Unibertsitatetan graduatu. Beraz, guk ere ikasiko dugu”.

 

novologo
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s