Donetskeko Herri Errepublikaren Herri Batzarraren adierazpen ofiziala

Donetskeko Herri Errepublikaren Herri Batzarraren adierazpen ofiziala

dnrstrelkovUkrainar buruzagitzak -Petro Poroxenkok eta Arseni Jatseniukek- azken gertakarien bidez Ukrainar Estatua betirako Donbaseko herriaren aurka jarri dute. Donetskeko zein Luganskeko Herri Errepublikak blokeatuta geratu dira.

Aurretik onartutako dokumentu legalen arabera, Donetskeko Herri Errepublikako lurraldean dauden aurrekontu eta diruari buruzko erakunde denak ukrainar aldeak kontrolatutako lurrera lekualdatu behar dira. Sektore publikoko langileei egin beharreko ordainketa guztiak kantzelatu egin dira. Soldatak eta pentsioak soilik Donetskeko zein Luganskeko Herri Errepubliketatik kanpora joan ziren eta erregistratu egin diren horiek ordainduko zaizkie.

Egia esan, hau gure beteranoen, pentsiodunen, ezgaituen eta amen pentsio, onura eta prestazio legalak konfiskatzea da. Donbasseko herriari bere ondare mediko, publiko, hezkuntzazko, kultur eta soziala kentzea da. Donbassen bizitza zibilizatua hausteko saiakera bat da.

Gure iritziz, DHEn eta LHEn erregistratuta dauden pertsonei aurrekontu publikoetan aurreikusitako dirua ez ordaintzeko arrazoirik ez dago. Gure zonaldeko hiritarrek hauek Ukrainako beste hiritarren adinako eskubideak dituzte. Ukrainako Estatuak, erretirorako aurreztutako dirua jende horrek lanezko bizitza osoan aurreztutako dirua eta Estatuari hau mantentzeko eta hazteko emandako dirua dela ahazten du. Diru hau euren urteak eta urteak lan fisiko eta intelektual eta osasuna Ukraina independentearen onerako eman dituen jendearena da. Kasu honetan Ukrainar Estatua ez da funts horien jabea, kudeatzailea baizik; eta ez du diru hori bidegabeki kudeatzeko eskubiderik.

Ukrainak ez ditu soilik bere legeak urratu, baizik eta baita ere funtsezko nazioarteko dekretu eta itunak, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsala eta Estatu Independenteetako Eskubide eta Berme Sozialen gaineko Karta barne. Dokumentu horiek nazioarteko mailan, edozein arraza, etnizitate, sexu, hizkuntza, bizitoki edo lanbideren gainetik denentzako berme sozialerako giza eskubidea bermatzen zuten. Baina Petro Poroxenkok bere azken dekretuaren klausula baten bidez, Donbassen Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasun-Eskubideak Babesteko Konbentzioa urratu duela onartu du.

Ukrainar buruzagitzaren ekintzak onartezinak direla deritzogu. Ez da soilik populazioaren sektorerik ahulenei euren biziraupenerako baliabide legalak jasotzea inmoralki ekiditea, baizik eta aurreiritzirik gabeko edozein epaitegik genozidatzat hartuko zukeen ekintza bat. Ukrainar gobernuak guda deklaratu die ez soilik gizon armatuei, baizik eta zibilei, agure-atsoak eta umeak barne.

Nazioarteko komunitateari eta Errusiar Federazioari Ukrainar gobernuaren ekintzek dakartzaten hondamendi humanitarioa eta genozidioa gelditzeko deialdia egiten diegu. NBEren Segurtasun Batzordeak Ohizkanpoko bilkura bat egin dezan eskatzen dugu, Errusiar Federazioko ordezkariek parte hartzen duten bakea bermatzeko misioari, aurretik lortutako itunen aplikazioari eta egoera sozial eta humanitarioari buruzko azterketa bat egin ezan.

voicesebastopol
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s