Ukrainako Futbol Federazioak UEFAri SSko ikurrak erabiltzeko baimena eskatu dio.

ac3c3f34-725a-44b1-b591-2a507f3f09cd

Ukrainako Futbol Federazioak UEFAri SSko ikurrak erabiltzeko baimena eskatu dio.

Jatorrikoa errusieraz: rusvesna
Ingelerazko bertsioa: Ukraina.ru webgunea
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Azaroaren 26.

Ukrainako futbol selekzio nazionalaren prentsa arduradun den Oleksandr Hlivinskik UEFAri SS-Halitxinaren sinboloak erabiltzeko baimena eskatu dio. Hlivinskik halakoak “Futbolaren dimentsio patriotikoa: jarraitzaileen kultura” izenburua zuen mahai-inguru batean esan zituen.

Hlivinskik, nazioarteko zenbait erakundek, tartean FAREk (Europan Futbola Arrazakeriaren Aurka), Ukrainako futbol-zelaietan ikur naziak erabiltzeari buruz egin duten salaketa, ukatu egin du.

Prentsa arduradunaren aburuz “Ukraina nazio askapeneko borrokan dagoela”, “Aintza Ukrainari!”, “Aintza heroiei!”, “Ukraina denaren gainetik!” eta “Aintza nazioari!” bezalako leloek beste esanahi bat hartzen dute. “Oraindik gure ikurrak eta hauek altxatzeko eskubidea erdietsi behar dugu. Hauek hiruhortza eta bandera hori-urdina dira, eta baita Roman Xukhevitx eta Stepan Bandera; oraindik ere faxistak ez zirela argudiatu behar baitugu” esan zuen.

Hlivinski beraz, UEFAk Lviveko estadioa txapelketatik at uzteko erabakiak oinarri gutxi duenaz konbentzituta dago.

“SS-Halitxina (1) Dibisioari buruz ari bagara, hauek Sitx Fusilariak (2) ziren, ez alemaniar SStakoak. Gure herrialdearen historia da, ez faxismoaren historia” esan zuen.

(1) SSren XIV Dibisioa edo Halitxina Dibisioa, ukrainar soldaduez, batez ere Halitxina (Galitzia) eskualdekoez osatua zegoen; baina alemaniar ofizialez zuzendua. Batez ere ukrainar muturreko nazionalistak, OUN eta UPA zaleak sartu ziren bertan. 1944ko uztailan Armada Gorriaren kontrako Brodiko batailan ia suntsitua geratu zen, eta erreformatu ostean Jugoslavian eta Eslovakian aritu zen operazio antigerrilarietan. Ukrainar oposizio antisobietarreko zenbait pertsonalitate garrantzitsuk babestu zuten. 1945ean “Ukrainar Armada Nazionala” bezala berrizendatu zuen bere burua, itxura zuritzeko eta 1945ko maiatzaren 10ean Mendebaldeko aliatuen aurrean errenditu zen.
(2) Sitx Fusilariak (ukraineraz “Січові Cтрільці” edo “Sitxovi Striltsi”); 1914ean Lehen Mundu Gudan Austria-Hungariaren alde eta Errusiaren aurka borrokatzeko ukrainar boluntarioez osatutako indar bat ziren. Errusiako Guda Zibilean sortutako fakzio nazionalista ukrainarren indar militarrek ere izen hori zuten. “Sitx” berez, kosakoen garaiko formazio mota bat izendatzeko erabiltzen hitza zen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s