Viktor Xapinov (Borotba): Dei iezadazue separatista mesedez (Herrien autodeterminazioaren alde)

Borotba alderdiko Viktor Xapinovek duela hilabete batzuk argitaratu zuen artikulu hau, gudaren fase gogorragoa baino lehenago. Hala ere, Ukrainako guda ulertzeko eta bai printzipio politiko gisa, hausnarketa oso garrantzitsua dugu.

 

mapaApokalipsia gertu omen da lurralde-osotasunaren printzipioa urratuz gero. Zerua buru gainera eroriko zaigu eta arrainak oinez ibiltzen hasiko dira. Ukrainan, bai prentsak zein klase politikoak halako komentarioak egiten dituzten Donetsk eta Luganskeko Herri Errepublika separatistak direla eta. Lurralde-osotasuna nazioarteko zuzenbidean oinarrizko printzipioa da, edo hori sinestarazi nahi gaituzte. Printzipio hori urratzen duten separatistak betirako infernuan erreko omen dira.

Baina imajina dezagun nolakoa zatekeen mundua “oinarrizko printzipio” hori sekula hautsiko ez balitz. Kiev, Gengis Khanen Inperioaren zentru administratiboa, alemaniar Hirugarren Reicharen probintzia bate edota anti-Sobietar Batasun kapitalista baten probintzia batetako hiriburua izango zatekeen. Inperio Britainiarraren lurralde-osotasunaren urraketaren ondorio diren AEB, India, Pakistan, Kanada edo Australiaren ordez mundu osoan zehar zatiezinezko Inperio baten jabetzak egongo zitzazkeen. Norvegia, Korea, Indonesia, Vietnam, Filipinak, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria, Errumania, Serbia, Albania, Finlandia edo herrialde afrikarrak ez lirateke egongo.

Eta zer gertatzen da nazioarteko zuzenbidearekin?

Argi mintzatuz gero, lurralde-osotasunaren printzipioa urratuko ez balitz, inperio feudal eta kapitalisten aurrean aurrerapausu galanta izan ziren Estatu-nazio modernoak sortuko ez ziratekeela garbi ikusiko genuke. XX mendean, inperialismoaren eta kolonialismoaren aurkako askapen nazionaleko mugimenduen ondorioz sortu ziren Estatu independenteak ere ez ziratekeen existituko. Kievek lurralde-osotasunaren printzipioaz edo separatismoaz egiten duen irakurketaren faltsukeriaz ohartzeko mapa begiratzea besterik ez dago.

Lurralde-osotasunaren printzipioa NBEk Bigarren Mundu Gudaren ostean onartu zuen, ez nazio handi edo txikiak kanpoko potentzien zapalketapean mantentzeko, anexio politiken kontra bizik. Faxismoa garaitu zutenek iragarri zuten bezala, Estatu konkretu batek urratzen dituen herriaren eskubideak lurralde-osotasunaren aurretik daude.
Hau, Ukrainak sinatu zuen Nazio Batuen Nazioarteko Zuzenbidearen Adierazpenak ere badakar:

“Herri guztiek dute, kanpo esku-hartzerik gabe, bere izate politikoa determinatzeko eta bere garapen ekonomiko, sozial, eta kulturala eskubidea; eta Estatu orok eskubide hau errespetatu beharra dauka.

Herri batek Estatu burujabe eta independente bat eratzea, Estatu independente batean sartzea edo harekin elkartzea edo bestelako status politiko bat aske aukeratzea herri horren determinazio askearen eskubidearen formak dira”.

Hau da, Donetskeko zein Luganskeko Herri Errepubliken independentziek nazioarteko zuzenbidea urratzeari buruzko politikarien eta kazetarien baieztapen hori gezurretan oinarriturik dago. Zergatik Ukrainak edota Errusiak Sobietar Batasunaren lurralde-osotasuna urra zezaketen independentzia aldarrikatzeko baina Donbassek ezin du haiek egindakorik egin? Gaur egungo diskurtso neoliberalaren arabera Sobietar Batasuna inperio totalitario bat zelako baina gaur egungo Ukraina demokrazia bat delako soilik?

Zer gertatzen da Donetsk eta Luganskeko herriak oposizio politikoa erail edota bizirik erretzen den, disidenteak Kharkoven gertatu legez atxilotuak diren, eta batasun nazionala bermatzeko tankeak erabiltzen dituen demokrazia horretan bizi nahi ez badute?

Nazioarteko zuzenbidea ez da gutizia bat. Zer gertatzen da edota lurralde-osotasunaren urraketen kontra borrokatzearen aitzakiaz nazioarteko zuzenbidearen edota giza eskubideen kontrako bidegabekeriekin? Herriaren eskubideak dira, baina antza, zein herriren araberakoak.

Konponbide demokratiko bat

Halako kontraesanak konpontzeko bide demokratiko bakarra autodeterminazio eskubidea da. Eta konponbide demokratiko bakarra printzipio hori bai Errusian zein Ukrainan ezartze litzateke. Baina demokrata hitza monopolizatu duen klase politiko ukrainarrak ez du horrelakorik onartu nahi.

Nazio batek ezin du aske izan beste nazio bat zanpatzen badu. Hau, ezaguna da eta gia ere bada. Ukrainako hizkuntza-arazoari konponbide demokratikorik ez emateak, halako kontraesanak artifizialki handizkatzen dituen ukrainar klase politikoari ukrainar herria kontrolatzea ahalbideratzen dio. Orain atzegoardian esertzen dira, ukrainar gazteak euren herkideak hiltzera bidaliz eta arpilatzearekin jarraitzeko gudaren histeria baliatzen dute.

Jakina autodeterminazio eskubidea gaizki erabil daitekeela, beste edozein eskubideren moduan. Gutxiengo bat beste botere baten txotxongilo bilaka daiteke. Mugimendu nazional jakin bat autodeterminazio eskubidea erautsi nahi dion estatua baino atzerakoiagoa den indarrek zuzendua izan daiteke, Tibeten kasu. Separazio kasu oro ez dira positiboak.

Hala ere, hizkuntza ezberdina duten herriak Estatu handi bakar baten –normalki Estatu txiki batek baino onura handiagoak dituenak- mantentzeko bide bakarra, osotasun mailan hizkuntza askatasun osoa eta inongo hizkuntza zein naziorentzat pribilegiorik ez izaten da. Suitzan, populazioaren %19ak frantsesa eta %8ak italiera hitz egiten duen arren, %1ek baino gutxiagok darabilen erromantzea ere ofizial gisa aintzatetsia da, Suitza hizkuntza-berdintasunean oinarritzen den nazio batasunaren eredu bihurtuz.

Turkia kontrako eredua dugu, populazioa kurduaren zanpaketak guda zibil batetara ezezik, lehenengo argiki militarista zen talde batek eta gero AEBrn aliatua zen estalpeko diktadura militar batek boterea usurpatzera ere eraman duelarik. Jakina da Ukrainan askok turkiar eredua ezarri nahi dutela. Baina populazioaren gehingoak sutzar eredua nahiago du, zalantzarik gabe.

Herrialde bakar bat izateko modu bakarra, oligarkarik eta nazionalistarik gabeko Ukraina aske, federal eta demokratikoa da. Ukrainak halako politikarik ezarri ezean, dei iezadazue separatista, mesedez. Akatsak akats, Donetsk eta Luganskeko Herri Errepubliken biltzarrak Kieven ereduaren faxismoan ondoratzea baino hobe dira eta.

Jatorrizko bertsioa ingeleraz: http://newcoldwar.org/please-consider-separatist-right-peoples-self-determination/
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo SLAVYANGRAD.es
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s