Komunistak Prizrak Brigadan

Jatorrizko bertsioa erdaraz: Nahia Sanzo slavyangrad.es
Euskarazkoitzulpena: Euskal Herria Donbass Elkartasun Komitea

Aunitz hitz egiten da bi aldeek darabilten diskurtsu nazionalistaz. Mendebaldeko prentsak jo ta aipatzen du errusiar nazionalismoa edo nazionalismoa besterik Gabe Herri Errepublikak eta hauen buruak edota hauek Kieveko Gobernuaz ematen duten itxura kritikatzeko. Aspektu nazionalista milizian egon badago, beste joera ideologiko batzuk dauden bezalaxe. Sobietar ikurriña, eta ez soilik askotan ikusten den sobietar ikurriña ikusgarri dago, Sobietar Batasunaren ideiak eurenak egiten dituzten borrokalari eta komandanteak bezalaxe. (http://slavyangrad.es/2014/08/24/no-fuimos-a-la-guerra-la-guerra-vino-a-nosotros/ eta https://euskalherria-donbas.org/2014/08/25/entrevista-a-un-miliciano-comunista-no-quisimos-la-guerra-pero-la-guerra-vino-a-nosotros/)

Ezaguna denez gero, bai Donetskeko Herri Errepublikaren zein Luganskeko Herri Errepublikaren milizian soilik komunistek osatutako batailoiak daude. Lugansken, Aleksei Mozgovoik zuzendutako Prizrak Brigadaren barneko 404 Eskuadroi Gorria (http://slavyangrad.es/2014/11/26/oportunidad-historica-de-construir-un-estado-socialista-en-europa/) dugu, bolondres espainiar batzuk, serbiar eta frantziar nazionalistek (http://slavyangrad.es/2014/11/30/voluntarios-franceses-queremos-volver-a-donbass-y-empezar-una-ofensiva/) zuzendutako brigada kontinentaletan (http://www.argia.eus/albistea/gudaren-eguneroko-bizitza-prizrak-brigadarekin) egon ondoren, unitate honetako kide egin direlarik.

Prizrak Brigadaren basea Altxevsken dago, fronteko gune berotik kilometro bakan batzuetara. Donetskeko aireportuarengatiko borrokak atentzio mediatiko guztia bereganatu badu ere, zonalde hau oso garrantzitsua da, Debaltsevo batez ere, hortik ukrainar armadak bi Herri Errepublikak elkarrengandik bana ditzakeelako. Hortik, taldeko kide batzuek babesa eskertzen dute eta euren inpresio batzuk kontatzen dizkigute.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s