Ukrainak Euriopa beldurtu du, Zaporizhzhiako Zentral Nuklearreko gertakaria ixilduz.

Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Novorossia Today
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

1417643754_1011375110-300x225

Ukrainar agintariak euren Mendebaldeko kideak urduri jartzen jarraitzen dute. Orain gutxi, Kievek Europa harritu arazi du, Ukrainak Zaporizhzhiako Zentral Nuklearrean, Europako zentraletan handienetako batean gertatutako istripua gutxiestea erabaki zuela argi geratu delarik. Gaur arte, hots, herrialde osoan ematen ari diren itzalketak direla eta gehiago ezkutatzerik ez zegoen arte, agintariek ez dute gertatutakoaren inguruko egia zuzenik eman. Berriek Mendebaldeko prentsan izua sorrarazi dute, Txernobil aipatzen zuten titularrak agertuz. Honek merkatuak ere kolpatzen ditu. Orain Kievek dio istripua larria ez dela izan eta isuri erradioaktiborik ez dela egon. Ukrainar agintariek, 3 zenbakidun planta generatzailean gertatutako istripua Energia Nuklearraren Agentzia Internazionalari istripuaren berri atoan eman behar zioten, baina ez zuten informaziorik eman. Tokiko telebistak honi buruz hitzik ez egiteko oharrak ere jaso zituzten. Soilik gaur izan dugu haustura honen berri, 10 eskualde elektrizitaterik gabe geratu zirenean. “Elektrizitate-horniketa arrunta berrezartzeko ahalegin guztiak egingo ditugu” esan du Arseni Jatseniuk lehen ministroak. Tokiko prentsak nahiago du isilik egon. Zaporizhzhiako Zentral Nuklearra Europako handienerakoa da. 1981ean, SESBen garaietan hasi zen eraikitzen. Ukrainako zentral nuklearrek ekoizten duten elektrizitate erdia ekoizten du. 6000Mvt-tako gaitasuna du. Konparatzeko, mundu osoan ondorioak izan zituen istripua izan zen Txernobilgoak 4 MVT-ko gaitasuna zuen. Zaporizhzhiako Zentraleko istripua dela eta, Kiev, Lviv, Txernihiv, Kharkov, Poltava eta beste eskualde batzuetan itzaltzeak eman dira. Odessako erreserba olinpikoko eskolako gimnasia-lekuan ere hotz geratu da: umeek klaseetan ez dute berokirik kentzen. Etxeetako berogailuak ere hotz dira, eta elektrizitatea generatzeko gaitasunik ez dago. Jendeak galdera bat egiten du: zergatik Ukrainak, elektrizitatea esportatzen duenak elektrizitatea kentzen die bere hiritarrei? Ukrainar politikariek ahobatez diote istripuak ez duela ondoriorik izango. Kaleetan gauetan argiak itzali egiten dira. Hiritarrei arazoaz ohartarazi ordez, gauez etxean egoteko esaten diete.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s