Ukraina: pott egitea aitortzea

Jatorrizko bertsioa errusieraz: Novaia Rus
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo slavyangrad.es
Euskarazko itzulpena:: EUskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

1011460881
“Oraindik ez da hil Ukraina?” Ukrainar ereserkiaren izenburuari erreferentzia.

Zer dela eta mintzatu zen alemaniar finantza-ministroa bere errusiar baliokidearekin?

Ukrainaren egoera ekonomikoa hain da larria ezen Wolfgang Schäuble alemaniar finantza-ministroak errusiar finantza-ministro Anton Siluanovi deitu behar izan zion Errusiak Kievi maileguan eman zizkion 3.000 milioi dolarren zorra kobratzea atzera zezala mesedez eskatzeko. Bitxia bada ere, duela gutxi Schäuble zigorren ondorioez pozarren zegoen: “Gertakariak ezin dira saihestu. Errubloak balioa galtzen du, errusiar aurrekontu-defizita gora doa eta garapen ekonomikoa eskasa da”:

Zigorren menpe dagoen Estatu batek beste bat laguntzeak zaila ematen du, nahikotxo arazo baditu eta Estatu horrek. Britainiar kanpo arazoetarako ministro George Osbornek ere, Financial Timesen arabera, harrituta zirudien EBk Errusiari Ukraina dela eta jarritako zigorren pare laguntza eskatzearekin.

Egia esan, Europak, bere aldetik, Errusiak parte hartu gabe Ukrainaren arazoak konpondu ezin dituela aitortu du. Ukraina ekonomikoko pott eginda dagoela esatea ez da arrandikeria. Aivaas Abromavicius Ekonomi Garapen eta Merkataritza ministroak ere aitortu zuen: “Funtsean, Estatua pott eginda dago, beraz, asmo-iragarpen batetatik haratago doan sustapen planik itxarotea ez da errealista” esan zuen ekonomi politikaren komitearen bilera batean. Apiriletik hona Ukrainak NDF eta nazioarteko beste hartzekodunengandik 8.200 milioi dolar jaso ditu. Nora joan da diru hori?

Donbasseko gudak ez du dena azaltzen: Ukrainak gudan bere BPGaren %1 gastatzen du. “Ukrainar Armada batez ere zibilen ahaleginek sustatzen dute, frontera soldaduentzako elikagaiak eta uniformeak bidaltzen dituzten herritarrengan eta armak, arma astunak barne, bidaltzen dituzten enpresariengan” idazten du Washington Times egunkarian Richard W. Rahn Cato Instituteko kideak eta Hazkunde Ekonomiko Globalerako Institutuko lehendakariak. AEBk gastu militarretara bere BPGaren %3,5 eta Errusiak beretik %4,1 bideratzen dutela gaineratzen du. Aditu honen arabera, ukrainar aurrekontuaren parte bat hauteskunde iruzurretara bideratu da. Agian horregatik oraintsu Kievera joandako NDFren misioa erreskate-plana bermatu gabe egin zuen alde. Batean edo bestean, Ukraina ordainketak bertan behera uztearen ertzean da.

NDFko espezialistek Kievek hurrengo urterako onartua den 17.000 milioi dolarretako kredituaz gain, hurrengo hilabete eta are asteetan, premiaz beste 15.000 milioi behar izango ditu. BPGa aurreikusitakoa baino gehiago erortzeak eta Errusiarako esportazioak gutxitzeak programaren mugak agerian utzi dituzte. Azken entrega kapitalaren ihesean eta Banketxe Zentralaren gordailuen urritzean bukatu zen. NDFren arauek jasotzekodun Estatuak finantza betebeharrak betetzeko konfidantzarik ez badago erreskate plana jarraitzea debekatzeak egoera gehiago zailtzen du. Beraz, hurrengo laguntza fasearen ezarpena atzeratu egin da.

Asteartean, Europar Batasuneko finantza ministroak bildu ziren, Kievi hirugarren kreditu-lerro batez mintzatzeko, aurretik onartutako 1.600 milioi dolarretakoaz gain. Gainera, Berlinek, AEBrekin batera finantzatu beharreko 4.000 milioi dolarretako laguntza-plan bateratu bat ere proposatu zuen. “Guzti honetarako beranduegi izan daiteke” dio Rahnek. “Joan den udaberrian, nazioarteko aditu batzuek, tartean Georgiaren mirari ekonomikoaren arkitekto Kakha Bendukidze zenak, Ukrainarentzako berreskurapen plan bat garatu zuten; plan hori bazter utzi delarik.

Ukrainan zer egin behar den dakiten ekonomilari on askoa dago, baina zailagoa da politikariek egin behar dutena egitea, batez ere beharrezko erreforma horiek euren epe laburreko interesekin bateraezin ikusten badituzte”. Aditu honek ez du ukrainar ekonomi berreskurapenean itxaropenik, kanpoko laguntza edo kreditu oro orain boterean daudenek zakuratu ahal dutelako. Pott egitea saihestezina da. “Egoerak bere hortan jarraitzen badu eta Putinek Ukrainan kontrola hartzea uzten badugu, beste herrialdeekiko bere jarrera agresiboa izan dadin bultzatzen arituko ginateke” dio Rahnek. Arrunta da Mendebaldeko adituek datu zuzenetan oinarritutako ondorio okerrak ateratzea. Putinen erasoa kreditu zoragarri bat izan da: iaz soilik 33.000 milioi dolar laguntzatan. Bai Ukrainak zein Mendebaldeak, ukrainar Estatua laguntzea Errusiaren betebeharra dela uste dute eta ez dute esker onik emango. Schäublek erraztasun osoz hots egin diezaioke Ulikaievi Errusiak Ukraina mantentzea eskatzeko. Eskaera hau ez da harrigarria. Gure mendebaldar kideen logika bitxia baino ez da.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s