Odessako egoera politikoa (Aleksei Albu, Borotba)

Jatorrizko bertsioa errusieraz: Borotba
Ingelerazko bertsioa. Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (slavyangrad.es)

Euskarazko bertsioa: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Agintariek ahalenak egiten dituzten gure burkideak espetxetan ustel daitezen

Odessako Eskualde Kontseiluaren hautatutako kide eta Borotbako militante Aleksei Albuk Odesako maiatzaren 2ko masakreari buruz idatzitako artikulua.

odessa-4-de-mayo

Odessa (2014/V/4)

Azken zazpi hilabetetan Odessako egoera zenbat aldatu den nabarmendu nahiko nuke. Maiatzaren 4an odessatarrek maiatzaren 2an atxilotuak izan ziren antifaxistak askatzeko polizia departamendua asaltatu zuten.

Eta garaipena lortu zuten! Odessa esnatu egin zen! Baina inolako antolaketarik edo ekintza-plan argirik gabe, protesta erabat inkontzientea izan zen. Ez zen inolako antolaketarik egon, bultzada inkontziente bat izan zen, bihotzetik atera zena.

Odessan protestak ez ziren maiatzaren 2an bukatu. Maiatzaren 4an bukatu ziren. Populazioa polizia-departamendura joan zenean denek zekiten eskuin muturrak Odessan ez zuela aparteko eraginik. Denek zekiten maiatzaren 2ko masakrea burutu zutenak ez zirela odessatarrak. Hor gutxiengoa izan ziren. Baina maiatzaren 4an, asaltoaren ostean, Odessako herritarrak hiriaren erdialdera joan zirenean, hiltzaileak itzuli egin ziren. Masa neonazi bat zegoen Kulikovorantz joaten. Animaliak ziren, animali erasokorrak, maiatzaren 2an egin bezala hiltzeko prest zeudenak.

Kulikovora joan ziren Odessako herritar baketsuen gehiengoak laster ulertu zuen hori. Orduan ulertu zuten Odessako herritarrek inork ez zituela babestuko.Defendatzaile gehienak hilda, erbestean edo kartzelan zeuden. Maiatzaren 2ko sarraskiaren ondoren, borrokatzeko adorea zuen oro kartzelaratua izan zen. Ehundik gora odessatar daude kartzelak; izuaren eta bortizkeriaren sistemaren kontra borrokatzera ausartu zirenak. Askok mezua zabaldu zuten, baina heroi askoren izenak ere ez ditugu ezagutzen. Dugun informazioa Odessaren Askapen Komiteak zabaltzen du (2May.org).

Injustiziaren alderik hipokritena, hauek inor eraso gabekoak direla da. Sindikatuen Etxean hil ez zirenak kartzelan suntsitu nahi dituzten. Agintariek ahalenak egiten dituzte gure burkide eta kideak espetxean ustel daitezen. Epaileak ere badakite neska-mutil hauek ez direla errudunak. Muntai honetaz ez dute ezer ere jakin nahi. Primorskiko gorteak bazterrera egin du, ez du fartsa honetan parte hartu nahi. Azken finean, epaileak Odessan bizi dira, eta herritarrei aurpegira begiratu behar diete. Kasua Odessako eskualdeko Helegite Gortera eraman zuten, baina honek Primorskira itzuli zuen.

Zer egin dezakegu? Akusatuak babestu behar ditugu eta Primorski gortera joan. Azken finean, Odessan ez daude apirilean edota maiatzean zegoen militante faxista kopurua. Hirietako asko “operazio antiterroristan” hil ziren Poroxenkoren edo Kolomoiskiren interesak defendatzen. Epaitegian egon behar dugu, preso politikoek gure laguntza daukatela jakin dezaten. Egin zutena alferrik izan ez zela jakin behar dute. Ez nabil epaitegia asaltatzeaz, zuzen egongo balitzateke ere, burkideei laguntza emateaz ari naiz.

Mundu guztiak badaki Ukrainan dagoen botereak ezin duela luzaroan iraun. Junta erori egingo da, eta hertsapena eta operazio antiterroristan lagundu zuen oro, gure senideak eraso zituen oro, gure lagunak espetxeratu zituen oro, epaitua izango da. Hori dela eta eraso faxistak gogortu egiten dira. Badakite bukaera etortzear dagoela, eta horrek burugogorrago egiten ditu. Baina historiaren pendulua bestaldera joaten hasi da, eta ez dago hori saihesterik.

Aktibista batzen atxiloketa

Jatorrikoa errusieraz: Borotba

Abenduaren 8an, Sindikatuaen Etxearen aurreko iganderoko kontzentrazioan, odessatar batek Gorka Deunaren Xingola zeraman. Ikusterakoan, poliziak kentzeko eskatu zion. “Odessa news”-eko kazetariak informatutakoaren arabera, herritarrak zentzuzko galdera egin zuen: “Zergatik?” eta poliziaren arrapostua “probokatzen ari zarelako” izan zen. Odessatarrak beste hau erantzun zion: “Erakuts iezadazu xingola hau eramatea debekatzen duen ukrainar legeen bat”.

Lekukoen arabera, Aleksei Vdovitxenko polizia koronela Gorka Deunaren Xingola kentzen saiatu zen, baina odessatarrak bere burua defendatu zuen. Horren ostean, poliziak aktibista atxilotu zuen polizia iraindu zuela eta. Kulikovo Zelaian zegoen poliziaren furgoneta batean eraman zuten, Bi orduz, aktibistek bere askapena eskatu zuten, Bere zortzi urteko semea beldurtuta eta negarrez zegoen. Lekukoen arabera aita-semeak futbol-zelaira joan ziren, semeak futbol partida bat jokatu zuen.

Azkenean aita aske utzi zuten, baina “polizia-agintearen kontrako erasoa” dela eta deklaratzera deitu dute.

Aleksei Alburen komentarioa

Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Borotba

Odessako Eskualde Kontseiluko diputatu Aleksei Albuk Gorka Deunaren Xingola eramatearren Kuikovo Zelaian aktibista baten atxilotzea komentatu du:

“Odessako eskualdean autonomia-erreferendum bat egiteko aukeraz galdetu nuenean atxilotzeko arriskuan nengoenaz jabetu nintzen. Eskualde administrazioaren asaltoaren, SBUren deien, nire etxearen miaketen eta mehatxuen ondoren nire seme-alaben aurrean atxilotua izateko beldurrez nengoen.

Ez nion atxilotua edota jipoitua izateari beldurrik, baina bai nire seme-alabek euren aita enmaskaratuek atxilotua daramatela ikusi beharrari. Azken finean, umeen adimena hauskorra da eta ez dute Ukrainan gertatzen ari denaren errurik.

Kulikovon aktibista hori bere semearen aurrea atxilotzea, ekintza doilorra izan zen, ezer ere defendatzen ez dutenek egiten dutena. Zortzi urteko ume hori negarrez ikustean, honek, ez niretzat ez mutiko horrentzat, itzulerarik ez duela ulertu dut”.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s