Eskuin muturra Ukrainako legebiltzarrean

Jatorrikoa ingeleraz: Solidarity with the Antifascist Resistance in Ukraine.
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo en slavyangrad
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

lyashko-mosiychuk

Liaxko eta Mositxuk

Uriraren 26ko hauteskundeetan eskuin muturreko alderdi eta norbanakoek, bai alderdien bitarteko zerrenden bitartez zein izen bakarreko barrutien bidez jarleku kopuru potoloa eskuratu dute. Euretako batzuk Gobernuaren aldeko gehiengoaren kide dira, eta besteak legebiltzar komisio ezberdinen parte dira.

Aurreko legealdian eskuin muturreko alderdi nagusia izandako Svobodak kolpe latza sufritu izan du, 37 jarleku eta 2,1 milioi bozka izatetik 740.000 bozka eta hautagai bakarreko barrutietan lortutako sei ordezkari soilik lortuz.

Svobodak zaplasteko gogorra jaso badu ere, panorama politikoak eskuinera egin du, alderdi nagusiak, Poroxenkoren Blokea edota Fronte Nazionala (Jatseniuk) adibide direlarik, biek erretolika atzerakoia eta nazionalista latz erabili izan bait dute, eskuin muturreko hautagaiak eta euren zerrendetan sartu edota hautagai bakarreko barrutietan babestu bait dituzte.

Eskuin mutur nazionalistako erretolikaren erabilpen horren adibide dugu Poroxenkok urriaren 14a Ukrainaren Defentsa Egun izendatzea, II mundo gudan Alemania Naziarekin kolaboratu zuen eta poloniar jatorriko populazioaren kontrako krimen aski ezagunak egin zituen Ukrainamo Armada Matxinoaren (UPA) sorreraren omenez. Horrezgain, Poroxenkok UPAko kideak heroitzat hartuak izan behar ziren pertsona eredugarriak zirela esan zuen.

Svobodaren jaitsieraren onuradun nagusia eskuin mutur populistako Alderdi Erradikala da; honen buru Oleh Liaxkok “operazio antiterroristaren” lehen fasea paramilitarren uniforme beltzez jantzia herrialdearen Ekialdean “terroristak” ehizatzen, mehatxatzen eta torturatzen eman zuen. Asanblada Sozial Nazionalista neonaziarekin aliantza egiteak Liaxkoren zerrendako kide batzuk Kievko Udalerako hautatuak izatea ekarri du.

1,17 milioi baino bozka gehiago eta 22 diputatu lortu dituen Liaxkoren Alderdi Erradikalaren eskuin muturreko defini dezakegu, eta bereziki desatseginak diren pertsonai neonazi batzuk barnebiltzen ditu, esaterako hainbat erakunde neonaziren kide, UNA-UNSO barne, izandako Igor Mositxuk.

igor-mosiychuk
Ihor Mositxuk

Ukrainar Asanblada Nazionala-Ukrainar Autodefentsa Nazionala, gaur egungo eskuin muturreko erakundeetako kide askoren lehen militantzia izandako erakunde faxista da. 1998ean UNA-UNSOtik joan ostean, Mositxuk Ukrainako Alderdi Sozial Nazionalista (SNPU) neonazian sartu zen, 2004an alderdi horrek izenez aldatu eta diskurtsua pixka bat moderatuko zuen Svoboda bihurtzeko. Mositxuk ez zegoen SNPUren biraketa “moderatuarekin” ados, eta beste kide batzuekin are muturragokoa izango zen Asanblada Sozial Nazionalista (SNA) sortuko zuen. 2011an SNAko exekutiban sartuko zen prentsa arduradun gisa. Mositxuk Vasilkiv kasua (1) dela eta terrorismoa egotzita zigortua izango zen, eta Euromaidan ostean kartzelatik aterako zen.

Maidango protesten zehar, Asanblada Sozial Nazionalista Eskuin Sektorearen (Pravii Sektor) parte izango zen. Euromanidanek garaipena lortu ostean, SNAk Azov Batailoi entzutetsua osatu zuen Donbasseko matxinadaren aurka egiteko. Geroago Barne Ministeritzaren Indarren parte izatera pasa ziren, nahiz eta kide guztiak SNAko kide izan. Orduan Mositxuk SNAko subkomandante eta prentsarekiko harremanen arduradun izatera pasa zen. Hilabete hauetan Mositxuk zein SNA Oleh Liaxkorengana hurbildu dira. SNAko kide batzuk Kievko Udalerako hauteskundeetan Alderdi Erradikalaren zerrendetan aurkeztu ziten. Mositxuk zinegotzi aukeratua izan zen. Abuztu hasieran Mositxukek Azov Batailoiko postutik dimisioa eman zuen, Batailoiaren eta Liaxkoren loturak nabarmenak izan ez zitezen.

Liaxkoren zerrendetan Bratstvo (Anaitasuna) eskuin muturreko alderdi ortodoxoaren kide Dmitro Linko ere agertzen da. Bratstvoko burua Dmitro Kortxinski da, UNA-UNSOko buru izandakoa. Azov eta Xakhtiorsk (hau Barne Ministeritzak desegin zuen lapurretak egotzita) batailoietatik pasatu zen Linko orain Andra Maria Batailoiko kide da. Bratstvoko beste kide garrantzitsu bat, Oksana Kortxinska da, Kortxinskiren emaztea, Liaxkoren zerrendetan hautatua izan dena. Alderdi Erradikaleko pertsonaien zerrenda luzea da oso, eta bertan Juri Xukhevitx dugu, UPAko komandante goren izandako Roman Xukhevitxen biloba. 90 hamarkada hasieran, jada zaharra zen Jurik UNA-UNSO birsortu nahi izan zuen. Maidango protesten zehar Eskuin Sektorea babesteko deia egin zuen.

Alderdi Erradikala gobernu-koalizioko bost kideetako bat da, horrek esan nahi du Mositxuk eta bera bezalakoak gobernu-koalizioko kide direla.

dmitry-yarosh-and-borislav-bereza
Dmitro Jarox eta Borislav Bereza

Eskuin muturrekoa ere baden Eskuin Sektoreko kide bi, Dmitro Jarox burua eta bere ondoko Borislav Bereza hautagai bakarreko barrutietan izan dira aukeratuak. Jarox Dnipropetrovskeko 39 barrutian izan zen aukeratua, bozken %30ekin. Jaroxen garaipena Jatseniukek erraztu zuen, barruti horretarako Fronte Nazionaleko hautagaia erretiratu bait zuen. Jaroxen ideologia aski ezaguna da 90tan Stepan Banderaren Hiruhortza (Trizub) taldearekin bat egin zuenetik, 2005etik Trizubeko buru da.

Eskuin Sektoreko beste kide ezagun bat Andrii Denisenko da, Dnipropetrovskeko 26 barrutitik Poroxenkoren Blokeko kide gisa diputatu izatea lortu duena.

Denisenko, Dnipropetrovsken Eskuin Sektorearen buruaren ondoko dena, ezaguna egin zen maiatzaren 11an, independentzia erreferendumaren egunean, Krasnoarmeisk herrian armarik gabeko populazioaren kontrako hiltzaile paramilitarren eraso bat zuzendu zuenean. Erasoa horretan bi lagun hil ziren, Paris Matchek informatutakoaren arabera.

Eta badugu baita ere Andrii Biletskiren, Azov Batailoiko komandante neonaziren kasua, Kievko 217 barrutian, bai Poroxenkok zein Jatseniukek bere kontrako hautagaiak aurkezteari uko egin ostean bozken %33arekin aukeratutakoa. Biletskik ukrainar erakunde faxistetan historial luzea du. 2002tik Kharkoven Stepan Banderaren Hiruhortzaren tokiko erakundea zuzendu zuen. Geroago, Ukrainako Alderdi Sozial Nazionalistarekin bat egin zuen eta honen beso paramilitar “Ukrainako Patriota” sortu zuen. Alderdia Svoboda bihurtu zenean, biraketa “moderatuari” uko egin eta Ukrainako Patriota erakunde bereizi gisa honen buru izan zen, erakunde hau praktikan Biletski kide ere bazen Asanblada Sozial Nazionalistaren beso paramilitar bihurtu zen arte. Euromaidanaren garaipenaren ondoren kartzelatik atera zen eta Donbasseko matxinadaren kontra borrokatzeko Azov Batailoia sortu zuen, Waffen-SSren antzeko ikur naziak erabiliz. Biletski, Jatseniukek, Turtxinovek, Avakovek eta besteek sortutako Fronte Nazionala alderdiaren Kontseilu Militarraren kide ere bada. Kontseilu militar horrek boluntarioz osatutako batailoien komandante asko biltzen ditu.

andrey-bilestky

Andrii Biletski

Ondoriorik garbiena erakunde faxista eta neonazietako buru asko teorian Barne Ministro Avakoven menpe dauden boluntarioen batailoietako kide direla da. Eta orain Estatu-aparailuko posizioak dituzte, eta gobernuko koalizioko kide nagusietako bat den Fronte Nazionalarekin konektatuta ere badaude.

Beste zerrendetan ere eskuin muturreko elementuak daude. Donbass Batailoiko komandante Semen Sementxenko, gobernu-koalizioaren kide ere baden Samopomitx (Autokonfidantza) alderdiaren zerrendako bigarrena da.

Joan den hamarkadan UNA-UNSOren kide garrantzitsu izandako beste bat –mugimendua desegin arte- Tetiana Txornovol da, Maidananren garaipenaren ostean tarte txiki batean ministrari izandakoa eta orain Fronte Nazionaleko diputatua dena, SNPU faxistaren sortzaileetako bat izan zen Andrii Parubii bezalaxe.

Aidar Batailoiak, Amnesty Internationalek guda krimenak, bahiketak, lapurretak, mehatxuak edota exekuzioak leporatu dizkionak, Radan ere diputatuak ditu. Batailoia desegin egin zen, baina bere komandante Serhii Melnitxuk Alderdi Erradikalaren kide gisa aukeratua izan zen (Liaxkoren alderdiaren zerrendetan hirugarrena izan zen), et beste komandante bat, Ihor Lapin, bere barruti batean Fronte Nazionalaren hautagai gisa aukeratua izan da.

Hauteskundeak eta gutxira, Avakovek Ukrainako Patriotako kide ezagun eta Azov Batailoiko komandante-orde Vadim Troian Kieveko barrutiko poliziburu izendatu zuen. Legebiltzar komisioetako kide berriak aukeratzeko prozesuan diputatu faxisten izenak ere agertu dira. Ihor Mositxuk neonazi eta kriminal frogatua segurtasunerako legebiltzar komisioko lehendakariordea da. Sergei Paxinski, Maidango protestetan fusil bat eskuan zuela argazkia atera zioten gizona, nazio segurtasun eta defentsarako komisioko kide da. Komisio horren burua Semen Sementxenko da. Komisio horren kide dira baita Aidar Batailoiko Serhii Melnitxuk, Eskuin Sektoreko Dmitro Jarox eta Ukrainako Patriotako Andrii Biletski.

Vasilkiv kasua: Masitxukek ta SNAko beste kide bik, Borispil herrian Leninen estatua lehergailuz zartarazi nahi izan zuten 2011an. Polizian plan hori eragotzi zuen eta hiru SNA-kideak atzemanak izan ziren. Euren etxeen miaketan, lehergailu eta arma pila atzeman zizkieten eta baita eskuin muturreko talde armatu bat sortzeko nahia.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s