Ukrainak Europako armadarik boteretsuena izan nahi du

middle_5c6a372d8e81108bf08d4b0c469b4b17

Jatorriko ingeleraz: Rick Rozoff , iturria: Interfax
Euskarazko itzulpena. Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Turtxinovek Ukrainak “Europako armadarik boteretuena” izatea nahi du.

KIEV: Ukrainar armada eta armada-erreserba boteretsuak izan behar ditu, Segurtasun eta Defentsa Nazionalerako Kontseiluko idazkari Oleksandr Turtxinoven arabera.

“Ekonomi arazoen gainetik, Europako armadarik boteretsuena izan behar dugu. Ez dugu beste aukerarik” esan zuen Turtxinovek asteazkenean Kieven prentsaurreko batean.

“Ukrainak 100.000 soldaduko armada-erreserba behar du. Erreserbistak unitate militarrei erantsiko zaizkie eta guda denean, segituan guda-lerroekin bat egingo dute herrialdea babesteko” esan zuen, armada-erreserba osatzea Kontseiluaren lehentasuna zela gehituz.

“Mobilizazioak 100.000 soldadutako erreserba berritzen lagunduko digu” gehitu zuen Turtxinovek.

Ukrainan sua soilik hegoaldeko eta ekialdeko lurrak askatu ostean soilik itzaliko dela esan du. “Gure guda Ukrainaren lurralde osoa, Krimeako Errepublika Autonomoa barne, askatutakoan soilik bukatuko da” zioen Turtxinovek.
==============================================================
Interfax-Ukraine
2014ko abenduak 17

Ukrainak segurtasun nazionalerako estrategia eta dotrina militar berriak behar ditu.

Segurtasun eta Defentsa Nazionalerako Kontseiluko idazkari Oleksandr Turtxinovek herrialdeak segurtasun nazionaletako estrategia eta dotrina militar berriak behar dituela esan du.

“Gure baliabideetan, batez ere finantzatan aurreztu badugu ere, Indar Armatuetan, Goardia Nazionalean eta defentsan ezin dugu aurreztu” esan zuen Kieven asteazkenean prentsaurreko batean, Segurtasun Kontseiluko aurrekontua larunbateko bilkura batean eztabaidatuko dela gehituz.

Turtxinovek Ukrainak segurtasun estrategia eta dotrina militar berriak, etsai nagusia zein den zehaztuko dutenak behar dituela esan du.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s