AEB-NATO Errusiaren kontrako guda prestatzen ari al da?

Michel Chussodovsky

Abenduaren 20

 aeb-nato

AEB-NATO Errusiaren kontrako guda prestatzen ari al da? Iraileko Galeseko NATOren goi-bilkurak markoa ezarri du.

Azken hilabeteetan Errusiar Federazioaren kontrako zenbait ekimen gauzatu dira, Eki Europan egindako maniobrak, entrenamendu militarra eta Ukrainan indar bereziak hedatzea barne.

Ekimen militar hauek hedabideen propagandarekin eta “terrorismo ekonomikoarekin” bilbatzen dira, azken hau zigor ekonomikoak ezartzea, diru eta merkatu hartu-emanak izoztea eta petrolio eta diruaren prezioa iruzurkeriaz manipulatzea delarik. Hedabideen kanpaina guda ekintza humanitario gisa aurkeztean datza.

Helburua Errusiar Federazioa ahultzea, bere erakundeak higatzea eta bere populazioa pobretzea da.

Bitartean, AEBtako Kongresuak legislazio berri bat onartu du zeinek Obama Errusiaren kontrako guda deklaratzera ahalbideratzen duen.

Txosten batzuen arabera, Washington Kremlinen gobernu aldekoago bat jartzeko Errusiar Federazioan erregimen aldaketa baten pentsatzen ari da. Vladimir Putin lehendakariaren arabera:

“Koloreetako iraultzak deituak izan diren horien ondorio tragikoak, esperimentu axolagabe hauek eta batzutan eskusartze argiagoen gainetik biziraun duten herriak sufritu dituzte.

Hau guretzat ikasgaia eta ohartarazpena da, eta Errusian halakorik gertatzea saihesteko edozer gauza egingo dugu”. (Sputnik, 2014ko azaroaren 20)

Mehatxu militarren eta “guda ekonomikoaren” bilbaketa Errusiar Federazioan ezegonkortasuna sortzera zuzendua da. Ziberguda ere etsai bate komunikazio sistemaren kontrako eskusartzea da.

Azken hilabeteotan AEB-NATOk Eki Europan eta Baltiar Herrialdeetan zehazki Errusiaren kontra zuzendutako ariketa militarrak egin ditu. Moskuren arabera, hauek “operazio prestutasuna handitzeko” eta “NATOren azpiegitura militarrak errusiar mugetara hurbiltzeko” helburua izan dute.

Abendu erdi aldera, James Stavridis jeneralak, Europarako NATOren komandante ohiak, Aliantza Atlantikoak “Ukrainara, Moskutik babestutako separatisten kontra borrokatzeko armak eta aholklari militarrak” bidal zitzan eskatu zuen.

“Nire ustez Ukrainari laguntza militar nabarmena eman beharko genioke. Ez dut uste laguntza ez-letalera mugatu beharko ginatekenik. Munizioa, erregaia, logistika bidali behar dugu. Ziberlaguntza nabarmena eta laguntza handikoa izango zatekeela uste dut, eta aholkuak eta aholkulariak ere bai.

Ez dut uste NATOren tropa asko egon behar direnik bertan. Ukrainar armada gertatzen ari dena jasan dezake, baina laguntza behar dute”. (The Guardian, 2014ko abenduak 14)

Eta abenduaren 18an, Barack Obama lehendakariak Ukrainaren Askatasuna Babesteko Legea sinatu zuen, Ukrainari Donbasseko kanpaina burutzeko 350 milioi dolarretako laguntza militarra ematen diona.

Laguntza militarra emateaz gain, AEBtako armada Ukrainako Defentsa Ministeritzarekin koordinazio planetan murgilduta dago.

“Defentsa elkarlaguntza” deitzen diote honi.

AEBtako gobernua, ofizialki, entrenamendura mugatzen bada ere, indar berezien, mertzenarien eta segurtasun pribatuaren bidalketa eta Ukrainako Goardia Nazionala babestea, eta Pentagonoa eta NATO Ukrainar Armadaren eta Goardia Nazionalaren lerroetan ere inplikatu dira Donbassen, Eki Ukrainan.

AEBtako aholkulari militarrak lanean.

Azaro bukaera aldera, AEBtako Estatu-Departamenduak “Ukrainara segurtasun asistentzia ematen duten talde bereziak bidaltzen jarraituko duela” baieztatu zuen.

Segurtasun laguntza programa honen parte gisa, John Hort brigada-jenerala, AEBtako Europarako operazion burua Kievera bidali dute, “bere pertsonalarekin eta KIeveko AEBtako enbaxadan dagoen AEBtako Defentsa-Elkarlaguntzarako Bulegoaren kideekin batera” eta

Ukrainarako Segurtasun Globalaren Kontingentzia Funts batean parte hartu zuen Ukrainar Goardia Nazionaleko ofizialekin batera, hemen bertan, 2014ko abenduaren 8-9an.

Bilkura horren eskaerak Ukrainako Goardia Nazionaleko Unitateak identifikatzea, prestutasuna entrenatzea eta gero unitatearen baldintzak ebaluatzea zen. AEBtako Armada Europa, Ukrainako defentsa ofizialek ikasitako lezioak elkarbanatzen dituzte.

John Hort (arbelean) bere pertsonalarekin eta AEBtako Defentsa Elkarlaguntzarako Bulegoko kideekin AEBtako enbaxadako Entrenamendu Saio batean, Ukrainako Armadako eta Goardia Nazionaleko kideekin. Iturria: AEBtako Armada

Defentsa Elkarlaguntzarako Bulegoa (ODC): Pentagonoaren eta Kieveko AEBren enbaxadaren menpekoa.

Defentsa Elkarlaguntzarako Bulegoa, Kieveko AEBko Enbaxadan operatzen duena, “Ukrainako Defentsa Ministerioarekin ari da lanean Ukrainako armadaren modernizazioa sustatzeko eta honi material militarra emateko”. http://ukraine.usembassy.gov/odc.html

AEBtako enbaxadore George Pyattek, Estatu-Idazkariaren Ondoko Victoria Nulandekin batera Ukrainako ODCn paper handi bat jokatzen du. AEBko Enbaxadako defentsa ofizialak Pentagnoarekin lotura dituzte. ODCren iharduerak, labor-labur honako hauek dira:

  1. Ukrainan AEBtako pertsonal militarra hedatzea
  2. Entrenamendu eta aholkularitza lanak
  3. AEBtako armak saldu eta lortzea
  4. Ukrainako Goardia Nazionala Kaliforniako Goardia Nazionalarekin egindako protokolo-itun baten bitartez babestea.
  1. AEBtako pertsonal militarra Ukrainan hedatzea Programarako Harreman Talde Bateratua-Ukraina (JCTP) delakoak ezartzen du. JCTPren lana “AEBko talde militarrak Ukraina hedatzea da, Ukrainako Armada zenbait arlotan mendebaldeko armaden eredura hurbiltzeko”
  1. Entrenamendu militarren programa International Military Education and Training (IMET) taldeak garatzen du. Programa honen barne, Ukrainar pertsonal militarra AEBtara bidaltzen dute entrenamendua jasotzera.
  1. Armen salmenta eta lorpena Foreign Military Sales/Foreign Military Financing (FMF) taldeak burutzen du. FMF programak Ukrainar armada defentsa-erreforma aurrera eramaten laguntzen du, Ukrainari AEBtako ekipamendu militarrak eta zerbitzuak erosteko dorua emanez. (http://ukraine.usembassy.gov/odc.html)
  1. Ukrainako Goardia Nazionalari babesa Kalifornia-Ukraina Estatu-Kidetza Programaren (SPP) bitartez ematen zaio. SPPren mandatua “demokrazia merkatu askeko ekonomia eta erreforma militarra sustatzea” bada ere, praktikan SPP babesa eta indar bereziak zein aholkulari militarrak Donbassen dauden Ukrainar Goardia Nazionaleko batailoientzat (neonaziak) bideratzea da.
https://i1.wp.com/www.globalresearch.ca/wp-content/uploads/2014/09/ukraine-nazi-emblems1.jpg

Eki Ukrainan ari den Goardia Nazionaleko Azov Batailoia neonaziz osatua dago

SPPren Misioa, Ukrainako AEBren Enbaxadorearekin eta Stuttgarten, Alemanian dagoen AEBren Europar Komandantziaren (EUROCOM) komandante Philip Breedlove jeneralak koordinatzen dute.

OBAMA ADMINISTRAZIOA SEGURTASUN GLOBALARENTZAT ARRISKU BAT DA

ESAN EZETZ AEB-K ERRUSIAREN KONTRA ZUZENDU NAHI DUEN ETA MUNDUA III MUNDU GURADA ERAMAN DEZAKEEN GUDARI.

Partekatu artikulu hau. Gudaren aldeko kontsentsu politikoa apurtu behar dugu.

grlogo

Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Global Research

Euskarazko bertsioa: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s