Errusiar Alderdi Komunistako Idazkari Nagusi Gennadi Ziuganoven adierazpenak politikari buruz.

Jatorrizko bertsioa errusieraz: Errusiar Federazioko Alderdi Komunista (KPRF) http://kprf.ru/party-live/cknews/137465.html
Erdarazko bertsioa: Iñigo Agirre
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

G Ziuganov KPRFko Komite Zentralaren lehendakariak “Rossija 24” katean zuzenean egindako agerraldiaren laburpena.

Komunisten buruak herrialdean eta munduan gertatzen ari diren prozesuen inguruko bere ikuspegia zehatz azaldu du, eta baita ere alderdiaren lana eta etorkizunerako asmoak.

Bere agerraldiaren hasiera, Gennadi Andreievitx Estatuaren kontrako mehatxuak handitzen ari diren une honetan hartu beharrekoak diren neurrietan zentratu zen. “Larrialdiko egoera honetan, auzirik premiazkoenak soilik Errusiako Segurtasun kontseiluaren barnean eztabaidatu behar dira. Honek alderdi nagusien, hauen liderren, ekonomialarien, zientzialari nagusien eta Zientzia Akademiako ordezkarien proposamenak entzun behar ditu. Gure herrialdearen gain etortzen ari diren arazoei heltzerakoan atzeratuta gabiltza”.

G. Ziuganovek gaur egun arte, AEBtako eredu liberalaren hausketarekin eta bere arauak indarrez ezartzeko AEBren saiakerekin lotutako erronka berrien eta egungo momentuaren errealitatearen inguruko kontzientziarik ez dagoela adierazi du. Komunisten buruak nazioarteko harremanetan lehentasuna Asiaren Hego eta Hego-Ekialderantz mugitzen ari dela ere adierazi du. “Halako mugimendu tektonikoak 200-300 urtean behin soilik gertatzen dira”. Errusiarren erronken artean Gennadi Andreievitxek Jugoslavian hasi zen eta Ukrainan jarraitzen duen eslaviar herrien genozidioa aipatu du, eta arlo sozioekonomikoan neurririk hartu ezean, Errusiari ere eragingo diola dio.

Herrialdearen ekonomiaren krisia, nazio-txanponaren erorketa barne komentatuz, KPRFren Komite Zentralaren buruak Gobernuaren ildo liberalak herrialdea hondamendira daramala esan du. “Derrigorrezkoa dugu, hainbat eta lehen, gure barne politika berregitea”.

Gennadi Andreievitxek 1998ko egoerarekin paralelismo historikoak egin ditu, garai hartan ahalegin amankomunari esker ordainketa-suspentsioa gainditu zela gogoratuz. Gaur egun beldurrerako arrazoirik ez dagoela dio, herrialdeak garapenerako potentziala duelako, Baina aldi berean, komunisten buruak zera zioen: “Gaur egun Gobernuan, ekonomi eta finantza arloan dauden koadroak krisi egoera batean lan egiteko ezgai dira. Gobernuaren arazo nagusienetako bat zuzendaritza normal baten falta da”.

Screenshot_51-620x330

Krisiaren eta zigorren inposaketaren aurkako borrokari buruzko esperientzia nazionalaz eta internazionalaz aritzerakoan, finantza-sektorea merkatu bideek arautu ezin dutela ondorioztatu zuen. Inflazioaren aurka borrokatzeko ondasunen ekoizpena, teknologia berriei bideratua, garatu behar zela zioen.

Lider komunistak interes-tasak igotzearen Banketxe Zentralaren erabakia komentatu zuen. “Azken industria ere hil nahi baduzue, enpresa txiki eta ertaina ito nahi baduzue, hala jarraitu”. Gennadi Andreievitxek errubloaren erorketan zehar abesteko beta izan duten horiek ikertzera deitu zuen. “Nazio-txanponaren egonkortasuna bermatzeko baliabideak baditugu” esan zuen, gaur egungo arau-sistema anti-herrikoia zela gaineratuz, kanpo faktoreekiko menpekotasuna ezabatzen ez duela eta. Ziuganovek neurri-sorta bat onartzearen beharraz hitz egin zuen; horien artean arautze sistema argi bat ezartzea eta edozein lan bete ahalko zuen ikusmolde berdina zuten pertsonez osatutako talde bat sortzea zeudelarik.

Ziuganovek nazioarteko harreman sistema berrikustea eta lehentasuna Asian ezartzeko erabakia onetsi zuen. Aldi berean, Europarekin harremanak ez apurtzeko eta kontinente horretako indar aurrerakoiengan babesa bilatzeko deia egin zuen. Beste alde batetik Donbass babesteko beharrizana aipatu zuen, hau erortzeak Krimean guda saihestezin egingo zuelako, ondorio askoz okerragoak ekarriz.

Ziuganovek Garaipenaren 70 urteurrenean eta Urriko Iraultzaren mendeurrena hurbiltzen ari direla gogoratu zuen. Zentzu honetan, gure herrialdeko historiako 75 urteko sobietar aroari buruzko erakusketa bat antolatzera hots egin zuen. Gennadi Andreievitxen arabera, gure iraganaren onena hartuz eta kanpo zein bar politika irmo batekin bilbatuz, garapen azkar eta eraginkor bat lor daiteke.

Lider komunistak pozarren hartu zuen azkenean komunistek proposatutako industri-politikaren legea onartua izana. Hala ere, Gobernuak, Lehendakariaren erabakiak ere trabatuz, ildo zaharra jarraitzen duelarik, buruzko iritzia adierazi zuen. Adibide gisa hezkuntza-sistema jarri zuen, non selektibitate-azterketaren sistemak indarrean jarraitzen duen, justifikaziorik erakutsi ez arren.

Gennadi Andreievitx Krimeak Errusiarekin bat egiteaz ere aritu zen. “Krimea ez da soilik borondatearen paperaren erakustaldi bat, egoera arras zailean ere arazoak konpondu daitezkeenaren froga bat ere bada”, esan zuen, eskualde hori garatzeko programa integralak premiaz indarrean jartzeko beharra ere oroituz.

G. Ziuganovek egungoak bezalako une zailetan ere programa sozialak burutu daitezkeela esan zuen. Balizko finantzaketa-iturri batzuk aipatu zituen: Egonkortze Funtsaren baliabideak, zergekiko zein alkoholaren gaineko Estatu-monopolioaren inguruan eskala progresibo bat ezartzea. Era berean, lider komunistak ustiaketa agroindustrialen garapenerako Errusiako zein Bielorrusiako enpresa herrikoietatik ikastea eta basoen ustiaketaren sektorea erabat garatzea gomendatu zuen. Ziuganoven arabera, inolako zigorrek ezin dute gure ekonomia indartzeko nazioarteko loturak garatzea ekiditerik izango.

Ziuganovek aurreko Defentsa Ministro Serdiukoven kasuaren ikerketa berriz zabaltzeko KPRRFren legebiltzar-ekimena komentatu zuen. Gure Estatuaren oinarri nagusietakoa den Armadari min handia egin dion pertsona bat dela esan zuen, eta horregatik merezitako zigorra izan behar duela. “Ikerketa bukatu dadin eta epaiketa zuzen bat egon dadin espero dugu, hala denok ordaintzen ari garen tragedia hau behingoz bukatzeko”. Gennadi Andreivitxek gaur egungo Gobernuan ere, beren jarduerarekin herrialdeari min egiten dion jendea dagoela esan zuen. Politikari horien artean Zientzia eta Kultur Ministro Livanov aipatu zuen.

Elkarrizketatzaileak KPRFrentzat urtea nolakoa izan zen galdetzerakoan, Ziuganovek, bai Alderdiarentzat, zein herrialdearentzat zein mundu osoarentzat urte erabakigarria izan dela erantzun zuen. Gennadi Andreievitxen 24 sektoretako antikrisi programa bat garatzea lortu izan dela, Alderdia indartu egin dela eta plangintza estrategikoaren, industri-politika legearen, arlo sozialaren eta Armadaren inguruan bere proposamenek Estatuaren zuzendaritzan babesa aurkitu dutela azpimarratu zuen. Eskualde-garapenerako programa bat ere onartua izan da.

Komunisten liderrak Novorossija babesten jarraitu behar dela esan zuen, Alderdi Komunistak luzaro egin izan duelarik. Zehazki KPRFk Podmoskovien (Moskuko lurraldean) Donbasseko ehundaka umerentzako negurako oporren egonaldia antolatzen ari denaz informatu du.

Aldi berean, Ziuganovek Alderdiaren lehentasuna langile giroan lan egitea eta langile jatorriko 70-80 mila kide berri lortzea dela esan zuen. Gazteriaren arteko lana ere modu aktiboan garatzen da. “oro har, Alderdiaren lana arrakastaz ari da garatzen” esan zuen Ziuganovek, koadroak berritzea beharrezkoa zela erantsiz. KPRFk mila kidez osatutako koadro-erreserba berri bat prestatzeko asmoa zuela esan zuen, eta Alderdiaren Eskola, hots, Gazteria Komunista helburu horrekin lanean ari zela, eskualde bakoitzean tokiko mintegiak egiten jarraitzeaz gain.

“Errusiaren historian, ezkerreranzko biraketa jada egin dela uste dut. Orain garrantzizkoena honetan sakontzea eta antisobietartasunean ez erortzea da”. Bukatzeko, “gaur, politikak, iraganeko onenaz elikatu, eta hori oinarri hartuta aurrera egin behar du. Zuzentasunik eta sobietar garaiko esperientziarik Gabe ez dugu ezer re lortuko” esan zuen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s