Donbass eta Oluja Operazioa

Jatorriko bertsioa erdaraz: slavyangrad.es
Euskararako itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

devrske-escuela1

“Geratzen ari diren pertsona bakarrak hilak eta hiltzen ari direnak dira”

Joan den irailaren 19an, Jamestown.org webguneak Aleksandr Stepantxenkok Eurasia Daily Monitorren atera zuen artikulu bat argitaratu zuen. (Croatia’s Retaking of Serbska Krajina During Yugoslav War: An Example for Liberating Ukrainian Donbas?). Artikuluak Donbasseko gatazkari Krajinaren erako konponbidearekin amaiera emateko aukerak aztertzen zituen, Juri Lutsenkoren hausnarketa batzuetatik abiatuta.

Hasiera berri bat izenburupean, Petro Poroxenkoren aholkulari honek, irailaren 7an,bere Facebook orrialdean Donbass berreskuratzeko programa estrategiko baten moduan defini daitekeena aurkeztu zuen. Ukrainak orain bere Indar Armatuak modernizatu behar dituela esan ondoren, hala mintzatu zen serbiar Krajinaz:

Baliteke zurrunbilo patriotiko batek Donetsk eta Lugansk hiriak hartzea ahalbideratzea. Baina kaleetako borrokak gure arteko onenen milaka bizitza eramango zituen. Eta jada ia hilik dagoen ekonomia batek pott egitea ekarriko zukeen.

Zentzu handiagoa du beste modu batean aritzea, ekonomia eta armada indartsuago bat ditugunean. Kroazia dugu adibide. Jugoslaviar Armadak independentziaren milaka defendatzaile modu heroikoan hil zireneko Vukovar hartu zuenean, kroaziarrak serbiar Krajinaren existentzia onartzera behartuak zeuden. Errealitate hau jasan behar izan ziren hiru urtetan ekonomia eta armada garatu ziren. Eta gero, ordu gutxi batzuetan, tankeen eraso baten herrialdetik separatistak botatzea lortu zuen.

Lutsenkoren arabera, NATOn sartzea, Donbasseko mugan posizio militarrak indartzea eta Mendebaldeko potentzia nagusietako zein Txinako inbertsioez osatutako Ukrainarentzako Marshall Plan berri bat, Donetskeko zein Luganskeko eskualdeen berreskurapenerako bere plana burutzeko beharrezko neurriak ziratekeen.

Antza denez, plan honen erreferentzia 90ko hamarkada hasieran jugoslaviar Kroazian gertaturikoa da. Kroaziako serbiarrek 1990ko uztailean Serbiar Herriaren Burujabetza eta Autonomia Aldarrikapena egin ostean, abuztuan serbiarrek autonomia prozesua berresteko erreferendum bat antolatu zuten. Hori zela eta, abenduaren 21ean, Krajinako Serbiar Barruti Autonomoa (SAO Krajina) ezarri zen. Hurrengo egunean Koaziak Konstituzio berri bat onartzen du, serbiarrak kroaziar komunitate politikoko herri sortzaile jotzetik, gutxiengo politiko jotzera igaroz.

1991ko otsailaren 28an, SAO Krajinak Kroaziarengandik independizatzea erabakitzen du, eta apirilaren 1ean Serbiara batzeko ebazpena onartzen du, azken honen legeak eta Konstituzioa aintzatetsiz. Bestalde, ekainaren 25ean, Kroaziak Jugoslaviarengandik independentzia aldarrikatzen du, bere kontroletik at zeuden lurraldeak berreskurazen saiatuz.

Serbiar posizioen kontrako ofentsiban, kroaziar indar armatu ahulak ezgai dira serbiar gehiengodun lurraldeetan sartzeko. Jugoslaviako Armadak ematen dien babesaz baliatuz, Kroaziako serbiarrak Kroaziako Ekialdean euren boterea sendotzen dute. Egitate hau 1991ko abenduaren 19an konkretatzen da, Krajinako Serbiar Errepublika (RSK) aldarrikatuz, Estatu independente izateko bokazioarekin. 1992ko otsailean, Eslavonia aldean, autonomia aldarrikatu zuten eskualdeak, RSKra batzen dira.

Noizbehinka serbiarren eta kroaziarren arteko talka bortitzak ematen badira ere, 1991 eta 1994 artean itundutako sueten ezberdinek RSKri 1995 arte bizirautea ahalbideratzen diote. Estatu mendebaldar batez ere ez du sekula Errepublika hau Estatu independente gisa aintzatetsiko.

Politikoki, ekonomikoki zein militarki indartu ostean, 1995ko abuztuan Kroaziako Armadak RSKko indarren aurka Oluja Operazioa (1) martxan jartzen du. Operazioa prestatzen 1994ko bukaeran hasiko ziren, data horietan Kroaziara AEBtako Military Professional Resources Incorporated (MPRI) agentzia pribatua iristearekin bat.

1995eko udan, Tudjmanek bere armada mobilizatzen du, 150.000 militarren osatutako indar operatiboa duelarik eta Bosniako Armada Musulmaneko unitate batek babesten duelarik. Indar hau RSKren indarrak baino sei aldiz handiagoa da, eta azken honek ordurako bazekien ez zuela eraso batez defendatzeko barne baliabiderik edo kanpo-babesik izango. Erreserbistak mobilizatu gabe, RSKren indarrak beren populazioaren Serbiarako ebakuazioa erraztean zentratzen dira.

dsc_4033

XX mendeko bigarren zatiko tximista-gudaren adibiderik garbienetako batean, kroaziar armadak egun gutxitan RKS ezabatu zuen. Oluja Operazioa abuztuaren 4aren et 9aren artean garatu zen, borrokaldirik gogorrena Knin hiriburuaren aurkako setioaren lau egunak izan zirelarik. Hiria erori zenerako, Krajinako serbiar armadaren parte handiena jada Serbiara erretiratzeko bidean zegoen, bertako populazioaren gehiengoak lagunduta. Oluja Operazioak RSKren indarren artean 750 bat baja eragin zituen, eta 200 bat kroaziar indarren artean.

Lutsenko aholkulariak bere programan planteatzen duen operazio militarra Donbasserako etorkizuneko eskenatoki posible bezala hartu behar dugu. Alde batetik, sueten neurrien edota Minskeko Ituna bezalako gatazka konpontzeko markorako itunen onarpenak ez dirudite ukrainar agintarien aldetik Donetskeko zein Luganskeko Herri Errepubliken liderren edota lurralde horietako populazioaren eskaerei konponbide bat topatzeko benetako borondatea erakusten duenik. Galera militar handiagoak saihesteko eta galdutako lurrak berreskuratze aldera eraso handi bat hasteko indarrak eta armak berriz biltzeko modu bat izan daiteke.

Beste alde batetik, begi-bistakoa da Donbasseko errepubliken indar militarrek, antzinako RSKren armadaren antzeko gudari-kopurua izanik, eta halako testuinguru ekonomiko zailean egonik, berez bakarrik 1995an Kroaziak mobilizatu zuen moduko indar bati aurre egin diezaiokeenik. Ukrainak epe laburrean edo ertainean Kroaziak 1995eko abuztuan mobilizatu zuen indar bat mobilizatu ezin badu ere, horrek ez du esan nahi, Stepantxenkok dioen moduan, hurrengo urteetan ezingo duenik egin.

Beraz, Donbasseko biztanleentzat bakea eta independentzia edo autonomia handi bat nahi dutenentzat, Oluja Operazioa posible egin zuten arrazoiak nabarmentzea beharrezkoa da.

Lehenik, nor diren Indar Armatu batzuk; pertsonal nahikoz elikatuak, ondo antolatuak, diziplinatuak eta ekipatuak indartu izana egon zen. MPRIk emandako formazioa eta Kroaziak Mendebaldeko munduan, Alemanian batik bat izandako babesa kroaziar armada berria eraikitzeko ezinbesteko faktoreak izan ziren. NATOren babesak eta Estatu Batuen arlo militarreko konpromezuak, berrantolaketa militarraren arloan Ukrainaren aspirazioan alde biraketa egon daitekeela erakusten dute.

Kroaziar operazioa posible egin zuen bigarren osagarri bat Krajinako Errepublikaren erantzuteko gaitasunaren neutralizazioa izan zen. Afera honetan RSKren eta Miloševićen Serbiaren arteko tentsioak sustatzeak garrantzia erabakigarria izan zuen. Garai hartan Miloševićek bai Bosnian zein Kosovon beste fronte batzuei aurre egin behar izan zien, eta Serbia barnean ere egoera geroz eta okerragoa zen. Daytongo akordioetan eta Bosniako Republika Srpskaren aintzatespena ekarri zuen Mendebaldeko Estatuengana hurbiltzearen estrategiak, RSKri laguntza militar handiagoa ezin ematean izan zuen ifrentzua. Mendebaldeko Estatuek Jugoslaviar Estatuaren zein Serbiaren kanpo gaitasun operatiboa ahalik eta gehien neutralizatzeko hartutako neurriek hauen interbentzio gaitasuna ere mugatu zuten.

Puntu honetan ere, Ukrainako egoerarekin alderatzeak egin daitezke. Errusiaren kontrako zigorrak, herrialde horren oinarri ekonomikoen ahultzeko estrategia zabalago batean barnebildurik, Vladimir Putin buru duen Federazioarentzat Donbassekiko konpromezua geroz eta garestiagoa izan daitekeela erakusten dute.

Hirugarren ezaugarria, bai Oluja Operazioak zein geroagoko Kosovoren independentzia aldarrikapenak Mendebaldeko potentzien laguntza behar izan zutela izan zen, laguntza hau interbentzioaren prestakuntzan ere eman zelarik.

Gertakizun erabakigarri bat, interbentzioaren onarpenak aurreko gatazkaren konponbiderako marko adostu baterako negoziazio zein itun-prozesu guztiak bertan behera uztea izan zen. Serbiar Krajinaren kasuan Z-4 Planaz ari ara, zonaldearentzako autonomia zabal bat aurreikusten zuena eta RSKko buruek azkenean onartu zutena. 1995an RSKko eta Kroaziako Gobernuen arteko negoziazioak eman ondoren, abuztuaren 3an, kroaziar operazioa hasi baino egunbete lehenago Milan Babićek aipatutako planarekiko konpromezu irmoa hartu zuen. Abuztuaren 4an, New York Timesen, Raymond Bonnerrek erasoa Kroaziako AEBen enbaxadore Peter Galbraithek RSKko buruak egindako emakidak erabakigarriak zirela esan eta ordu gutxira hasi zela idatzi zuen. Emakidok, Krajina autonomiaduna Kroaziako Estatuan sartzea zekarren Plan hau onartzea izan ziren. (Croatian Army Begins Attack on Rebel Serbs).

Arrazoi honengatik, nahikoak ez diren arren, Minsken zabaldutako ateak Donetskeko zein Luganskeko Herri Errepublikentzat euren biztanleen etorkizuna erabaki ahal izango duten erakunde politikoak eraikitzeko aukera bakarrak izan daitezke. Izan ere, itunari uko egitea, etsaiaren likidaziorako Krajina eredua gertatzeko ezinbesteko baldintza da. Urte gutxiren buruan Kosovoko prozesuak erakutsiko zuen bezala, gutxiengo galtzaileari zenbat eta porrot handiagoa jasanarazteko bidea azken honek negoziatutako irtenbide bat uko egitetik pasatzen da.

Bere helburua hori ez izan arren, Lutsenkoren programak matxinatutako zonaldeei gatazkatik sortuko den komunitate politikoaren eraikuntzan parte hartzeko aukerak izan ditzaten eskainiko dien kontraprogramaren giltzarriak ere ematen ditu. Erronka nagusiak funtzionamendu politiko egonkor eta zilegi bat bermatzeko beharra eta Donbasseko populazioarentzat gutxieneko bizitza-kalitatea bermatuko zion marko ekonomiko bat eraikitzea dira.

Halako markorik ezin izango da eraiki Ukrainak, alor politikoan Donbasseko erakundeen eta Errusiar Federazioaren arteko elkarlaguntza eta alor ekonomikoan Errusiarekiko pertsonen eta salgaien mugimendu askea mugatzea lortzen badu. Ukrainarekin itun onargarri bat lortu artean, Donbassek, irauteko gai izateko, Errusiaren babes politiko irmoa eta bere merkatu ekonomikoan parte hartzen uztea behar ditu.

Beraz, Ukrainak mugak kontrolatzea eta Donetsken eta Lugansken bizi-baldintzak erabat okertzea, Krajina ereduaren eskenatokia posible egiteko Lutsenkok pentsatu duen programaren funtsezko atalak dira. Donbass ukrainar espazioan birsartzeko zantzutu duen eskenatokiak, Ukrainari bere Marshall Planak ekarriko liokeen hobekuntzaren eta Donetsken eta Lugansken okertze ekonomikoaren arteko kontrastea dakar. Errubloaren eta errusiar ekonomiaren aurkako erasoa, litekeena denez, eskenatoki horren parte dira, ekonomikoki pott eginda dagoen Errusia batek ezin izango bait du Eki Ukrainako Herri Eerepublikei nahikoa laguntza ekonomikorik eman

dsc_4060

Krajina eskenatokirako programaren maltzurkeria salatu beharren gaude, populazioaren oinarrizko eskubideen ukapenean oinarritzen delako. Gizatasunaren arloan, Oluja Operazioa ez da Kroaziak bere independentziaren aldeko borrokan izan zuen gertakizunik heroikoena. Guztiz alderantziz, serbiar herria, lurralde-autonomia politikorako eskubiderik gabeko gutxiengo politikoaren paperera gutxietsiz, Kroaziaren eratze-prozesutik kanpo uzteko erabaki kontzientearen adierazpenik garbiena da. Gainera, kanporatze politiko hau serbiar Kraijinako zonalde askoren suntsiketarekin eta bere populazio gehiengoa fisikoki kanporatzearekin bat etorri zen. Kroaziar operazio militarraren krudelkeriaren berri ematen du Kninen NBEren bozeramaile izandako Alan Balfour kanadarraren adierazpenak. Krajinako serbiar exodoari buruz “geratzen diren ia bakarrak hilda daudenak eta hiltzen ari direnak dira” esan zuen.

Diseinatu eta exekutatzerakoan, Krajinako kroaziar interbentzioak hein handi batean Latinamerikar Estatu batzuetako diktadurek urte batzuk lehenago Guatemalan edota Salvadorren erabili zuten interbentzio militarraren eredua jarraitu zuen, eta azken hauek mendebaldeko potentziek Vietnamen edo Aljerian erabili zuten ereduan oinarritu ziren. Ez da kasualitatea Jugoslavia ohiko gertakizunetan parte hartu zuten pertsonai nagusiak 80 hamarkadan, Latin Amerikako mugimendu errebeldeen kontrako errepresio-prozesuetan parte hartu izana.

Azaldutako arrazoi guztiengatik, Donbass Europako Krajina berria bihurtu dadin saihestea betekizun moral bat da.

Itzultzailearen oharra:

Oluja Operazioa (Operacija Oluja) euskaraz Ekaitza Operazioa izango zatekeen. Jatorrizko erdarazko testuaren egileek, ulermen arrazoiengatik, “Krajina Operazioa” darabilte nagusiki. Guk Oluja hitza erabili dugu operazioaz mintzatzeko, arrazoi historikoengatik eta izen hau aski ezaguna delako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s