Ukrainarekiko errusiar politikari buruz (Colonel Cassad)

usa-europ-620x330

Jatorrizko bertsioa errusieraz: Colonel Cassad
Erdarazko bertsioa: Iñigo Agirre
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Ukrainan beroa eta Mendebaldearekiko harremanetan hotza den gudaren inguruan Errusiak zenbait fase pasatu ditu, gatazkaren metodologia eraldatzea ekarri dutelarik.

2013ko azaroaren 30etik 2014ko otsailaren 22ra doan epean zehar:

AEBk Ukrainaren kontrola hartzeko eta han menpeko gobernu bat ezartzeko operazio bilbatu arrakastatsua burutzen dute. Formalki, Krimea eta Donbasseko altxamendurako pizgailu izan ziren ahozko ekimenekin bukatu zen (arrazoiak berez zabalagoak izan baziren ere)

2014ko otsailaren 23tik 2014ko apirilaren 24ra doan epean zehar:

Errusiaren kontraeraso aktiboa eta politika ofentsiboa; apirilaren 24an bukatu ziren, tropak bidaltzeari uko egiteko erabakia hartu zenean.

Apirilaren 25etik uztailaren 5eta doan epean zehar:

Mendebaldeko presioaren eraginez Errusiaren erretiratu egiten da, Juntari Donbasseko matxinada zapaltzeko gatazka belikora pasatzen utziz. Errusia Juntaren zilegitasuna onartzera eta Odessa eta Mariupolgo sarraskiak jasatera behartua izan zen. Epe honetan Juntarekin eta ukrainar oligarkiarekin elkarrizketak hasten dira. Epe hau Strelkovek Donetskera egin ostean bukatzen da, hala miliziaren bizkar itunak sinatzeko aukerak zapuztuz eta gatazka belikoaren tentsioketa suposatuz.

Uztailaren 6tik abuztuaren 14ra doan epean zehar:

Operazio belikoen fase aktibo honetan zehar, Juntak matxinada bide militarrak erabiliz zapaldu nahi izan zuen. Epe honetan gertatu zen Donetskerako bidean zeuden zonaldea eta Lisitxanskeko aurrepostua uztea eta hegoaldeko setioaren eraketa, baita ere LHEren eta DHEren arteko komunikazioa Xakhtiorsk eta Krasni Lutx aldean mozteko saiakera.

Juntak ez zituen markatutako helburuak bete, nahiz eta abuztuaren hasieran, DHEren lurraldea guztiz inguratzeko gutxi falta izan zitzaionean garaipena lortzear izan zen. Hondamendi militar baten mehatxuaren aurrean, udaberri bukaeratik zegoen “iparraldeko haizetxoa”, “iparraldeko haizea” bilakatu zen, DHEren porrot militarra eragotzi zuena. Uztailena Donetsk uztea saihestu zuen Strelkov, “laguntza humanitarioaz” xantaia eginez, paretik kendu zuten.

2014ko abuztuaren 15etik 2014ko irailaren 5eran doan epean zehar:

“Iparraldeko haizeak” gogor egiten du lan, Juntaren indar armatuen porrota eraginez, eta DHEren porrot militarra saihestuz. Egia esan zerbait egin beharra zegoen, eta zerbait hori apirilean egin izan balitz, gastu eta galera gutxiagorekin lortuko zatekeen. Zentzu honetan, udaberrian “ez bidali troparik!” oihukatu zutenek, lortu zuten bakarra, bidali izan beharra, behin baino gehiagotan gainera, izan zen, eufemismo ezberdinen pean izan bazen ere. Epe hau Minskeko sueten itunekin, behin Strelkovek eragotzi ezin zuela eta Mariupol hartzeari uko egitearekin bukatu ziren.

2014ko irailaren 6tik urriaren 17ra doan epean zehar:

Irailaren 6an, Zuraboven sinadurarekin bat, Errusiak Ukrainako gatazkan parte hartzen zuela baieztatu zuen, Juntarekin eta Mendebaldearekin konpromezu batzuk hartuz, Zuraboven sinadurari jarraiki, hauen aplikazioa eskatzen jarraitzen duten artean. Guda gertakizunek izaten jarraitzen duten artean, eta Errusiak Krimea mantentzeko; Ukrainaren status neutralari buruzko edota zigorrak erretiratzeko bermerik jaso ez duelarik. Errusiar aldetik emakida guzti horiek egitea Milango negoziaketetan bukatu zen, hor Ukrainako gatazka konpontzeko bi aldeen inguruko desadostasun handiak ikusi bait ziren.

2014ko urriaren 18tik 2014ko abenduaren 10era (eta hurrengo egunetara) doan epean zehar:

Minskeko akordioak ez betetzeak AEBrekiko Guda Hotza berriz agertzea ekarri du; Washingtonen helburua Errusiako erregimen politikoa aldatzea eta Errusiak interesa duen gaietan honek batere bermerik gabe uko egitea delarik. Emaitza bezala, Mendebaldearekin konpromezuak lortzearen ildo horrek, talka, Errusiak udaberrian Ukrainan politika aktiboarekin jarraitu zatekeenean baino baldintza txarragoetan ekarri du. Orain hurrengo inflexio puntura hurbiltzen ari gara, non Errusia, Minskeko prozesua berraktibatzen saiatuz, konfrontazio maila jaisten saiatuko den.

Zinbili-zanbala ibiltzearen ondorioz, honako hau lortu dugu:

1.Ekonomi egoera okertzea, eta okerrerago egingo du, batez ere AEBk petrolioaren merkatua eror dadin lortzen jarraitzen badute, honek errubloa eta politika sozialak erortzea ekarriko duelarik.

2.Gatazkan gure parte hartze militarra beharrezkoa izatea, Novorossijaren porrot militarra hau murrizteko aukerarik ez dugularik.

3.Juntak kontrolatutako zonaldeetan mugimendu eta erakunde errusiarzale guztiak suntsituak izatea.

4.Krimearen ondorioz sortu den gehiengo Putin-zalean arrakalak agertzea.

5.AEBren kontrako Guda Hotza eta Estatu-kolpe baten mehatxua.

6.Junta faxistaren boterea indartzea, honek zilegitasun partzial bat eta Mendebaldearen erabateko babesa (dirua, armak, “aholkulariak”, agentean, inteligentzia sareak) lortu duelarik eta diskurtso antierrusiar bat darabilelarik.

7.Ukrainaren status neutralari, errusieradun populazioaren eskubideen, alderdi edo mugimendu errusiarzaleen izate legalari, Novorrosijaren etorkizunari edo Krimearen patuari buruzko berme eza.

Zentzu honetan, ez dago ezta esan beharrik apiril hasieran Errusiarentzat egoera abendu hasieran lortutakoa baino askoz hobea zela. Baina horiek intziri egiteko soilik balio duten aukera galduak dira, beraz, horiek iraganda, hobe orain gertatzen ari denari begiratzen badiogu.

Egoera honetan, Errusiak AEBrekin duen gatazkari konpromezu baten bitartez amaiera eman nahi dio, Errusiak Krimearen eta Ukrainaren neutraltasun statusari buruz, zein zigorrik mingarrienak behintzat bertan behera uzteko bermeak jasoko dituelarik. Uztaileak Donetsk uzteko hits egindako saiakera eta Minskeko Itunak eta hortik eratorritako “Ukraina batu eta zatiezinari” buruzko erretolikak argi utzi zutenez, Novorossijaren geroa hartu-emanetarako objektu bilakatu zen.

AEBk Kieveko Estatu-kolpearen emaitzak sendotu, udaberriko kontraerasoarenak ezeztatu, eta Errusiar Federazioaren ildo politikoa aldatu nahi du (hau ez da soilik Ukrainako gertakarien ondorio, baita Siriaren inguruko posizioarena eta “olinpiaden gudarena”). Oro har, hasi den guda hotzak bi aldeen posizioak bateraezinak direla erakutsi du, beraz “Minskeko prozesu” osoa AEB eta Errusiaren arteko funtsezko kontraesanei lotua dago, eta horretatik, ez du inolako emaitzarik izan. Prozesu hauetan AEB ez da egon, beraz Errusiak Kievekin edo Brusselarekin lortu nahi duen edozein akordiok ez du egoeraren inolako aldaketa kualitatiborik ekarriko, Moskuk proposatutako edozein baldintza estatubatuarren ultimatumak bertan behera uzten duelako bada ere.

Horregatik jarraitzen du gudak, eta horregatik, saiatzen badira ere, ezinezkoa da Novorossija Ukraina “batu eta zatiezin” horretan sartu. Novorossija hor soilik sar daiteke balin eta Kremlinek Minsken sinatutakoa AEBren baldintzetan betetzea onartuko balu. “Plan zuhurrak” egitea herri errepublikak federazio edo konfederazio proiektuak burutzeko asmoz, jakinda Washingtonek Ukraina bere txotxongiloen bidez kontrolatzen duela, deskartatuta daude okerrak direlako. Zentzu honetan “Ukraina batu errusiarzale” bati buruzko ameskeria guzti hori, errusiar goi-zirkuluetan Ukrainari buruzko estatubatuar intrantsigentziarekin zer egin ez jakitearen islada propagandistikoa besterik ez da.

“Mendebaldeko bazkideekin” jorratu beharreko ildo horretan, Minskeko ildoaren pentsatzaileek uste zuten, orain, “Olinpiaden gudan” (Hego Osetiakoa, itzultzailearen oharra) gertatu bezala, AEBrekin akordioren bat lortu zitekeela, soka guztiz hautsi Gabe. Baina Minskeko Itunen aitapontekoek ez zituzten guda honetan AEBk zituen helburu eta arrazoiak kontutan hartu, horregatik, urri bukaera eta azaro hasiera artean, oraingoan hau guztiz serioagoa zenaren kontzientzia hartu zen.

Errubloaren eta petrolioaren prezioen erorketak gertatzen ari zena “Pulcinellaren Sekretua” bilakatu zuten; irailean eta urrian Guda Hotz berria zetorrela ziotenei gehiegi larritzea leporatzen zitzaielarik, gaur egun Estatuko pertsona nagusiek ere hori egia dela diote. Etsaiaren azpibaloratze katastrofiko baten aurrean gaude, Ukrainan behin baino gehiagotan gertatu dena.

Zentzu honetan, eta aurrerago balantzan ibili izana kontutan hartuz gero, Mendebaldearekin Itun bat lortzeko saiakeren eta “voentorg” delakoaren (1) aktibazioaren artean, Kremlinek ez du egitekoari buruzko estrategia finko bat, AEBrekin Guda Hotza berriz hasi dela osoko berriki onartutako zerbait da eta. Horregatik ikusten ari gara Ukrainako auzia Juntarekin eta EBrekin elkarrizketen bidez konpontzen saiatzen ari diren bitartean (AEBrekin itunak egiteko itxaropen gutxi dago), voentorg berriz aktibatzen dela, Ukrainarekiko gas eta ikatz horniketaren auzia berriz agertzen dela (eta Ukrainaren hondamendia lehenik udazkenerako, gero negurako, eta gero heldu den udaberrirak iragartzen zutenak barregarri geratu dira), DHEk eta LHEk kontrolatzen dituzten lurraldeetan gobernu-organoak sortzen direla eta bertan hauteskundeak antolatzen direla (Washington eta Brussela haserraraziz); Errusiak hauteskundeok aintzatesteko keinua egin ostean azkenean ez zituen aintzatetsi.

Guzti honen emaitza bezala, abendu erdialdera, bi ildo ageri direla ikusten ditugu, ildook bateraezinak dira, baina gertakari konkretu batzuk agertarazten dituzte

1.Novorossija Ukrainari emateko ildoa. Uztailean Donetsk uzteko (Strelkovek zapuztu zituen) saiakeren eta irailean gatazka balantzatzeko (AEBren posturak zapuztu dituen) saiakeren jarraipena dugu

2.Behe-intentsitateko gatazka mantentzerako ildoa, Guda Hotza benetakoa dela eta iraunkorra izango dela ulertzetik datorrena, beraz gaur egungo egoera beti izango da lehen ildoaren ondorioz AEBk ezarri baldintzak onartzean baino.

Moskun, gaur eguneko egoeraren aurrean “plan finkorik” ez egotearen berezko aitormena, ukrainar auziarekiko zuzendaritzaren buruen dimisioetan, Minskeko Itunaren urraketez gain negoziatzen jarraitzeko nahia eta abarrean ikusten dira. Guzti hori ukrainar aferari ekiteko barne kontraesanen isla da. Errusiari jada deklaratua zaion Guda Hotzari heltzearen eta Obamaren ultimatumaren aurrean amore ematearen arteko erabakia, Mendebaldera oso biratua dagoen errusiar elitearentzat oso mingarria da. Alde batetik, militargintzan, politikan, ekonomian eta baliabideetan etsaiak duen nagusigo handia onartzen da, baina amore ematearen ondorioak beldurgarriak ziratekeen. Ortzimugan Estatu-kolpea eta herriaren desegitea ikusten dira. Logikoki, aukeratu-behar hain murritz eta desatsegin horren aurrean, ituna bilatzeko saiakerek txiste zaharra gogorarazten dute:

-Ez ezazu hatza sudurrean sartu, seme-alabarekin izango ez duzu eta.
-Ez naiz sartzen hari barrutik pixka bat ukitzen baino.

Egia esan, potentzia hegemonikoaren haserrea Errusiak Krimearekin birbatu ondoren lortu duela uste dutenak guztiz oker daude. “Olinpiaden gudak” eta Siriako gatazkak gaur egungo talkarako oinarriak ezarri zituzten. Krimea azkenengo txandan etorri zen, eta honen ostean AEBk Errusiarekiko helburuak argiki azaldu zituen. Washingtoneko unipolarismoaren garaian berezko papera jokatu nahi izatea hala ordaintzen da. Udaberri arabiarraren bukaerak ere ohartarazi gintuen, etsaia Tripoli eta Damaskoren ateetan geratu ezean, Errusiak guda bere ateetan izango zuen. Emaitza bezala Libia suntsitu zuten, Errusiak NBEn ixiltasunezko gaizkidetza erakutsi zuelarik, eta Siria berreraikitze prozesuan dago, sekula lehengoak izango ez diren mugen barnean.

2014a iritsi zen, eta AEB zuzenean joan zen Errusiaren bila. Ukraina ez da tresna baizik, eta AEBk behar dena inbertituko du bertan Errusiaren aurkako gudaren markoan eraginkorra izan dadin. Gainera, AEB Ukrainak eragindako gastuen parte baten kargu Errusia eta EB egin daitezen tematuko da. Eta ikusten dugun moduan zentzu horretan aurrerapenak lortu zituzten, Errusia, eta baita Europar Batasuna, Ukrainaren ekonomia sostengatzeko beharrizan batzuez arduratuko dira eta. AEBri guda formatu hau asko atsegin zaio, etsaiak AEBk ordaindu beharko zukeen parte bat ordaintzen duelako. Gasturik handiena EBk ordaindu behar izana, zeinek ukrainar ekonomia hondoratua babestu behar duen, kontsolamendu txikia da.

Errusiak, Hollanderen bidaiak ondo erakutsi duen bezala, europar kontraesanetara jokatuko du, baina erraz ikusten den bezala, udaberritik ona Europarekiko harremanek okerrera egin dute, eta Merkelek ere apirilean baino postura askoz ere gogorragoa du. Surkovek Kievera egineko bisiten ondoren, Minskeko Bakearen negoziazioei berriz heltzeko asmoz elkarrizketak hasteko beharra agertuko zen, baina orduan AEBk zioen zentzua zinago zutela soilik Errusiak bere betebeharrak, inongo aldek betetzen ez zituenak, betetzen bazituen. Garbi esanda, AEBk azpimarratzen dutena Errusiak nahi dituen Itunak sinatu ahal dituela Brusselarekin edo Juntarekin, baina gero Washingtonek esaten duena egin behako dela Obamak iragarritako baldintzetan.

Noski, Kremlinentzat ultimatumaren baldintzak betetzea suizidioa litzateke. Horregatik, Washingtonen postura hain zurruna ikusirik orain negoziazio epeekin arazoak ageri dira, bi aldeak guda-oinean indarrak pilatzen ari dira, Putinen inguruko ustezko “seigarren zutabeak” ekonomiaz bizkar bizi den ezjakin bat dela esaten du, “ekonomiako aditu nagusienen” iritzien kontra petrolioaren prezioak behera egiten jarraitzen du, upeleko 60 dolarretako hondamendizko preziora hurbilduz eta upeleko 30-40 dolarretako prezioa iragartzen dute aurreikuspenak hor daude, eta Donbassen jaurtigailuak erortzen jarraitzen dute, intentsitate txikiagoz bada ere.

Zentzu honetan, Novorossija salduta utziko dutela edo ez itauntzerakoan, bi ildo kontraesankor horiek ikusiko ditugu, Donbassen aintzatespenik gabeko Estatu batetako gobernu erakundeak sortzen saiatzen direlarik, herri errepublikak Ukrainan sartzeko elkarrizketek jarraituko dute, hauek AEBrekin gatazka bukatzeko baldintza onargarrietan badira. Bi ildoetako zein nagusituko da?Nire ustez Novorossija AEBrekin bakea lortzearen ordea trukatzea justifikatu Gabe da, Kremlinek ez baititu sekula AEBrengandik bake baldintza onargarriak lortuko. Horregatik, zenbait pertsonen saiakeren gainetik, gatazkaren logikak gertakizunak beste ildo batean mugiaraziko ditu eta Minskeko prozesua berriz indarrean jartzeko asmoek Minskeko prozesuaren lehen zatiarekin batera bukatuko dute, uztaileko Donetsk uzteko saiakerekin bat.

Aurreikusitako porrot horren arrazoiak, gaur egungo egoeran Donbass Ukrainari itzultzea ez litzatekeelako “Ukraina batu errusiarzale” bati itzultzea, “Ukraina batu AEBzale” bati baizik (eta gainera Krimea itzultzea eskatzen jarraituko dute). Zentzu honetan, Donbass Ukrainari itzultzeko ildoa, amore ematearen ildoa da; eta Estatu-kolpe bat, “Maidan patriotiko” baten aitzakian, hurbildu egingo litzateke, honelakoa Errusiak Donbassen amore ematearekin soilik gerta daitekeelako.

orregatik, Novorossijarekko babes ekonomiko, politiko eta militarrak jarraitu egindo du, batez ere urtarriletik aurrera, non hiru arlotako lana handituko den. LHEk eta DHEk okupatutako lurraldeen berregituraketa politikorako proiektu bat dago, “voentorgari” buruzko planak ere badaude, eta laguntza ekonomikoa, bistan geratu den bezala, handitzen joango da. Beste alde batetik, ildo hau unean-unean gatazka berotzeko saihesteko sakrifikatua izango da; adibidez ukrainar hrivna mantendu eta Junta ikatzez hornitzen dutela, aldi berean LHE errusiar elektrizitate-sarera batzen delarik, eskoletan errusiar hezkuntza-sistema barneratzen dutelarik edo “Donbasseko Posta” sistema eratzen delarik “Ukrpoxta”-ren ordez.

Zaila da guzti honek zertan bukatuko duen iragartzea, denboratxo bat bada eta Ukrainako gudak AEBren eta Errusiaren arteko gatazkaren arlo bat ordezkatzen duen, eta testuinguru honetan aztertzen ez bada, aurreikuspenek ez dute asmatuko.

Nire ustez guda hotza ez da urte bateko gauza izango, horregatik Donbasseko guda estankatu egin da, guda honen guda-oinetako bat delarik, guda honek, datozen urteetan Errusiako mugan daude beste lurraldeei eragin egin ahal dielarik.

Oharrak:

“Voentorg” terminoa, errusierazko “merkataritza militarra” esaeraren laburpena da; eta Errusiak ematen, aholkulari militarretan, bolondresetan, laguntza logistikoan eta abarrean ematen duen laguntza ez guztiz ofizialari egiten dio erreferentzia.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s