Errusiaren dotrina militar berriak NATO eta AEB hartzen ditu atzerriko mehatxu nagusi gisa

AFP Photo / Natalia Kolesnikova

Ingelerazko bertsioa: Russia Today

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Errusiak bere dotrina militarra gaurkotu du, bere segurtasun nazionalaren aurkako mehatxu berrien azaleratzea kontutan hartzen duena. Mehatxuon artean NATOren indartzen militarra eta AEBn Kolpatze Global Azkarraren kontzeptua aipatzen dira.

Dotrina berria Vladimir Putin lehendakariak ostiralean onartu zuen. Bere nukleoa aurreko bertsiotik hona ez da aldatu. Errusiar armada tresna defentsibo gisa hartzen da, herrialdeak soilik azkenengo baliabide gisa erabili behar duena.

Errusiaren arma nuklearren erabilerari buruzko printzipioak ere ez dira aldatu. Euren helburu nagusia etsai potentzialak Errusia erasotzetik uxatzea da, baina Errusiaren izatea mehatxatzen duen eraso militar –nuklear edo konbentzional- baten aurrean erabili ahalko lirateke.

Doktrinaren sekzio berriek Errusiak NATOren hedapenean eta gotortze militarrean eta aliantzak “nazioarteko zuzenbidea hautsiez funtzio globalak bere gain hartzean” ikusten duen mehatxua deskribatzen dute.

Dotrinak, atzerriko mehatxu militarren artean, “egonkortasun globala eta misil nuklearren gaitasuna urratzen zuen misil antibalistikoen Sistema globalak eratzea eta garatzea “kolpe azkarraren” kontzeptua ezartzea, espazioan armak garatzearen saiakera eta zehaztasuneko arma konbentzional estrategikoak garatzea” hartzeen ditu.

Dottrinaren beste puntu bat, Errusiaren helburu militarren barruan Artikoan interes nazionala defendatzea dela da.

Dokumentuak Errusiaren mugan dauden herrialdeak edo bere aliatuak desegonkortzea eta halako herrialdeetan atzerriko tropak hedatzea ere segurtasun nazionalarentzako mehatxu gisa aipatzen ditu.

Etxean, Errusiak mehatxu gisa hartzen ditu “Errusiako ordena konstituzionala bortizkeria bidez aldatzea helburu dituzten ekintzak, giro sozial eta politikoa desegonkortzea, eta gobernu-organuen, erakunde zibil eta militar garrantzitsuen edota Errusiaren informazio azpiegituren funtzionamenduan nahasmenena sortzea”.

Moskuk, segurtasuna handitzeko asmotan, nazioarteko elkarlaguntza bilatzen du, batez ere BRICS Estatuekin, ESLArekin, Shanghaiko Kooperazio Erakundearekin eta besteekin; hala gatazka militarrak saihesteko.

Errusiak aurre egin beharko dien mehatxu tradizionalen artean doktrinak muturkeria eta terrorismoa, suntsipen masiboko armen ugaltzea eta koheteen teknologia eta atzerriko inteligentzia zerbitzuen ekintzat zenbatzen ditu.

Dokumentuak mehatxu modernoak izaera militarra izatetik informaziozkoa izatera osatzen ari direla ohartarazten du, eta norbaitek Errusiaren kontrako eskala osoko eraso bat hasteko aukerak gutxira egiten ari direla ere bai.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s