Errubloa, petrolioa, arbel-gasa eta estatubatuar hegemonia

Federico Pieraccini

Jatorriko bertsioa ingeleraz: Vineyard of the Saker bloga

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Errubloaren balio-galtzean eta dolarraren depreziazioaren inguruan bi gauza izan behar ditugu kontutan: Estatubatuar hegemoniari eustea eta arbel (eskisto) gasari lotutako deribatuen burbuila espekulatiboa. Elementu horiek gabe ezin izango litzateke ekonomi-ekintza artifizial hauen atzean dauden arrazoiak eta ondorioak ulertu.

Kasu honi angelu ezberdinetatik begiratu behar diogu: ardatz geopolitikotik eta ardatz ekonomiko hutsetik.

Petrolioaren prezioen erorketa

Errubloa-1

Ematen duenez, petrolioaren prezioaren jaitsiera AEBtako Estatu-deprtamenduak eta saudiar Errege Etxeak itundutako estrategia baten ondorioa da. Loturan agertzen den artikuluak dioen bezala, 2014ko irailean Kerryren eta Abdullah printzearen arteko bileretan petrolio gordinaren salneurrien jaitsierara (merkatu balioarekin konparatuz) eta eguneko ekoizpena murriztea ukatzea adostu zen. Dirudienez hau da Arabiar Emirerri Batuen barne merkatuaren hondamendia gertatu arren (egun batean, abenduaren 16an %8 eta %20 artean galdu zuten) ez dute epe laburrean eguneko ekoizpena murrizteko asmorik.

Egoeraren gaineko berehalako ondorioak nabariak dira hutsaren puntua (hutsaren puntua, ekoizpen bolumena eta salmentak kontutan izanda, ekoizpen kostuak parekatzeko, ekoizpenaren salmenta prezio minimoa kalkulatzen duen balioa da) upeleko 90$tatik gora duten herrialdeetan. Irandik Venezuelara, Errusia tartean, herrialde guzti hauek petrolio hutsaren prezioaren hondamendiak joak dira. Rijadh ez da hain kaltetua suertatzen, bere puntu kritikoa 65 dolarretan baitago.

Herrialde batzuentzat egoera hau ez da jasangarria, ez gara oinarri ekonomiko sendoa suen Errusiaz ari (zor txikia, urre erreserba handiak, kanpo-txanponean diru kopuru handia), baizik eta Venezuela bezalako herrialdez (140-160 dolarretan du puntu kritikoa), euren dirusarreren parte handi bat petrolio salmentatik baitator. Egoera hau eta Caracasi jarritako zigorrak bilbatzen baditugu, Venezuelaren hondamendi ekonomikoa gertu egon daiteke (Zero Hedge webguneak kiebra ekonomikoaren aukerak %93ean estimatu ditu).

Merkatua eskari gutxi duen produktu batez gainezkatu (petrolioaren eskariaren puntu gorenean al gaude?) eta deflazioa lortuko duzu, eta hau arreta handirik jartzen ez dutenek ere badakite. Munduko ekonomia galgatzen bada, energiaren eskaerak ere behera egingo du. Beheraldi hau ekoizpenaren murrizketa batekin bat ez badator (hori eskatu zuen OPEPek duela bi aste) orduan prezioa gaur egungo balioetara jaitsiko da. Zentzu batean hiritar arruntak gaur egongo upeleko prezioak ekonomia globalaren etapa honetan merkatuarekin bat egiten duela pentsatu ahal du. Zoritxarrez, hori ikuspegi osoaren parte bat baino ez da, eta ez du dena azaltzen.

Errubloaren balio-galtzea

Errubloa-2

Zalantzarik gabe petrolio gordinaren prezioaren merkatzearen eta errubloaren balioaren hondamendiaren artean lotura sendoa dago. Baina teoria honek ez du azalpen oso bat ematen. Beste faktore batzuk ere kontutan hartu behar dira.

Estatu Batuek eta Europar Batasunak ezarritako zigorrek Errusian enpresei 30 egun baino luzeagoko itzulera datekin dirua uztea debekatzen dute. Errusiar enpresek, Guda Hotza bukatu zenetik, Mendebaldeko banketxeengandik dirua merke hartzen dutela kontuan izanik, zigorrek aurreko maileguen berregituraketa bat eta berriz finantzatzea dakarte. Honen ondorioak enpresa hauek orain euroak eta dolarrak erosi behar dute eta euren maileguekin kontuz ibili behar dira, horrela errusiar merkatuan kanpo-txanponaren eskari handiagoa eraginez eta berez errubloa ahulduz. Negozioen ikuspuntu batetatik, errusiar enpresek Errusiar Banketxe Zentralak beste iharduera bat izatea nahiko zuketen, Alexander Mercourisek azaldu bezala:

“Gertatzen ari denaren gaineko nire susmoa, errubloaren aurkako espekulatzailerik nagusienak, dolarretan urtea bukatu baino lehen itzuli beharreko mailegu handiak dituzten errusiar banketxeak eta enpresak dira. Zor hauek euren gordailuez ordaindu ordez, banketxe zentralarengan presioa ezartzen dute errubloak dolar bihurtzeko eta errubloaren aurka espekulatuz. Eta faktore hau errubloaren hondamendia eragin duen beste edozein faktore baino garrantzitsuagoa da. Uliukaievek dionarengatik abiatuz, gobernuak eta Banketxe Zentralak amore eman dute eta banketxeak laguntzea erabaki dute Banketxe Zentralaren erreserbetatik zerbait banketxeei emanez. Honek azalduko luke zergatik abenduaren 15eko tasen igoera hain eraginkortasun gutxikoa izan zen eta zergatik indartu zen errubloa azken egunetan”.

Abenduaren 12an Rosneftek ateratako bonoaren (625.000 milioi errublo, Abenduaren 15ean trukean 11 mila milioi dolar izango zirenak) alboko ondorioak aztertuz, azkenean Errusiar Banketxe Zentralak bono hau erosi zuela ematen du, Rosnefti Mendebaldeko banketxeei hartutako mailegua birfinantzatzeko aukera emanez. Esan dezakegu AEBk taktika bera darabilela Federala dirua inprimatzeko eta diru hori arazoetan dauden enpresei bonoak ateratzearen truke emanez. Errusiar Banketxe Zentralaren portaera, behartu bada ere, Federalarenaren antzekoa izan da. Arazoa, sistema globala dolarrarengan eta ez errubloarengan oinarritua dagoela da. Errusiak Mendebaldearen metodo bat erabili du dirua sortzeko eta orain ondorioak jasaten ari da. Ondorio hauek estatubatuarrak desdolarizatzearekin eta dolarrak sinestarritasuna galtzearekin beldurtzen dituzten berdinak dira.

Krisiaren faktore geopolitikoak

Errubloa-3

“Sekula ez genuen irudikatu ere egin halako zerbait gertatuko zenik, gur amesgaiztoak egia egitea da. Eta hurrengo egunetan, nire ustez, egoera 2008ko arorik zailenaren antzekoa bilakatuko da”. Sergei Xvetsov, Errusiako Banketxe Zentralaren Gobernadorearen Ondokoa.

Galderarik interesgarriena hau da: Errusiar agintariek petrolio-errublo eraso bilbatu hau aurreikus zezaketen? Erantzuna baiezkoa da, eta aurreikusi ere egin zuten. Baina inork ezin zuen espero estrategia hau hain azkar garatzea. Errusiarren amesgaiztorik okerrenetan ere ezin zen pentsa petrolioa sei hilabetetan bere prezioaren erdira merkatuko zenik eta errubloak urtebetean bere balioaren erdia galduko zuenik. Amerikarren taktika hau arrisku handikoa da eta “ekonomia global osoa” kili-kolo jartzen du, ikusiko dugun bezalaxe.

Noiz erabaki zuten AEBk eta bere aliatuek ziurgabetasunez betetako bide honetatik joatea? Galdera honek ere balizko erantzun asko ditu. Bide honi bultzadarik handiena Venezuela, Iran eta Errusia bezalako herrialdeetan (petrolioaren prezioaren hondamendiak gehien kaltetutako herrialdeak) “erregimena aldaketa” probokatzearen estrategia geopolitikoa da. Softpowerraren estrategiak emaitza handirik lortu ez duenez (Iran 5+1 Itunerako bidean da, Assad Sirian geroz eta sendoago dago, Putin geroz eta maitatuagoa da Errusian eta Maduro bere herriaren zuzendaritza berreskuratzeko gai izan da Chavezen heriotzat eta udako protesta artifizialen ondoren etorritako ezegonkortasun epe baten ostean), orduan ekonomia erabiltzen da kako gisa. Hala ere, estrategia honek arrisku handiak dakartza. Txanpona hondoratzea, petrolio gordinaren igorketak murriztea, prezioek eta inflazioak gora egitea, eroste-ahalmenak behera egitea eta halakoak dira AEBk bere mundu hegemonia mantentzeko erabiltzen dituen armak. Helburua nazioa arerioak barne-kaosera eramatea da faktore anitz bilbatuz: zigorrak, petrolioa eta txanpona.

Zeintzuk dira estrategia honen arriskuak?

Errubloa-4
Kamikazeen moduko estrategia hau aurrera eramateko arrazoiak eta bideak aztertu ondoren, arlo interesgarriago baina aztoragarriago bat aztertuko dugu: Mendebaldearen estrategia honek kliskatu ditzazken arriskuak. Ukrainako krisiak, Batasun Eurasiarrak, desdolarizazioak eta BRICSen arteko itun itzelek Washington kontraerasora eraman dute, edozer arriskatzeko prest delarik.

Ziurgabetasun handienak baina baita ere ardura handienak kontzentratzen dituen arloa AEBren arbel-gasaren merkatua da. AEBren energia-independentziaren ikur gisa goratua, Ekialde Hurbiletik Asiara iragateko arma bezala gutiziatua (“Asiar Pibotearen” estrategia gisa), zalantzarik gabe Washingtongo politika-egilees asmoetan paper garrantzitsua jokatu izan du eta jokatzen du.

Baina hedabide handienek trebeki ezkutatzen dute arbel-gasaren merkatuak asko sufritzen duela. Estrakzio metodo berri horien puntu kritikoa petrolioak upeleko 60-80 dolarren arteko prezioa izatea da. Hau kontutan izanda, erraz uler dezakegu zergatik prezioak luzaroan behean edukitzea AEBteko arbel-gasaren merkatuarentzat hain kaltegarria izan daitekeen (eta lehen kasua jada gertatu da, Red Folk Energy Australia kontrolpeko administrazioan dago). Hauek ondorioak soilik izango balira, esanahi handiegirik ez zituzketen izango. Arazoa enpresa hauekiko maileguak ematearen prozesuan, pott egiterakoan banketxeei itzuli behar dieten diruaz hitz egiterakoan dator. Industria sektore honek porrot egiteak, domino efektua martxan jarriz, burbuila nagusia ere zartaraz dezake: Mendebaldeko banketxeetan ezkutatuta dauden deribatuak.

AEBk euren hegemonia mantentzeko hartzen ari diren arrisku global nagusia ez da eraso nuklear prebentibo batengandik hainbeste ezberdintzen (lehen kolpea ekonomikoki jotzearen antzekoa da). Petrolioaren prezioak (artifizialki manipulatuak) AEBtako arbel-gasaren industria amildegira badarama, AEBtako banketxeei itzuli beharreko mailegu guztiak haizeak eramango ditu. Eta horiekin, deribatu guztiak.

Ikus ditzagun hitz hauen atzean dauden zenbakiak eta AEBtako banketxeek hauetako zenbat finantza-instrumentu ero dituzten:

JPMorgan Chase

  • Aktiboak guztira: 2,520,336,000,000$ (2.5 bilioi dolar inguru)
  • Deribatuen agerian dagoena: 68,326,075,000,000$ (68 bilioi dolar baino gehiago)

Citibank

  • Aktiboak guztira: 1,909,715,000,000$ (1.9 bilioi dolar baino pixka bat gehiago)
  • Deribatuen agerian dagoena: 61,753,462,000,000$ (61 bilioi dolar baino gehiago)

Goldman Sachs

  • Aktiboak guztira: 860,008,000$ (miliardo bat dolar baino gutxiago)
  • Deribatuen agerian dagoena: 57,695,156,000,000$ (57 bilioi dolar baino gehiago)

Bank Of America

  • Aktiboak guztira: 2,172,001,000,000$ (2.1 bilioi dolar baino pixka bat gehiago)
  • Deribatuen agerian dagoena: 55,472,434,000,000$ (55 bilioi dolar baino gehiago)

Morgan Stanley

  • Aktiboak guztira: 826.568.000.000$ (bilioi bete dolar baino gutxiago)
  • Deribatuen agerian dagoena: 44,134,518,000,000$ (44 bilioi dolar biano gehiago)

Zein zenbakien inguruan mintzo garen ulertzeko konparazio erabilgarri bat: AEBtako zor publikoa 18 bilioi dolarretakoa da. AEBtako sei banketxe handienen deribatuen merkatua zor publikoa baino 16 aldiz handiagoa da!

2008ko dilema berriaren aurrean gaude: bankuak erreskatatu edo pott egin dezaten utzi behar dugu? Banketxek pott egin ahal dute edo “handiegiak” al dira? Kasu honetan bi bide ditugu, diru gehiago inprimatu (arazo denak konpontzeko Federalaren konponbidea) zor publikoa handitzeaz kezkatu gabe (teoria honi eusteko %300ko zor publikoa duen Japonia aipatu ohi da) edo banketxeen pott egin dezaten utzi.

Petrolioaren merkatuaren eta beraz errubloaren manipulazioa mugimendu geopolitikoak izan zirela frogatutzar hartzen badugu, orduan zein da Washingtonek atera nahi duen fruitua ekonomia globalaren hondamendia ekarri gabe? Venezuelan, Iranen eta Errusian epe laburrean erregimen aldaketa bat probokatzea edo bestela Estatu horiek Mendebaldeak markatutako baldintzetan negoziatzera behartzea. Garrantzitsua da denbora Mendebaldearen aldean EZ DAGOELAZ jabetzea. Honen arrazoia lehen aipatu dugu: petrolioa hain behera edukitzeak arbel-gasaren merkatua hondora dezake, AEBtako banketxeak suntsi ditzazkeen domino efektu bat sor daiteke eta giza-historiako espekulazio-burbuilarik handiena kliskatu dezake: deribatiboena, 2008koa jolas baten pare utziko zukeen krisi bat leherraraziz.

Besteak baina garrantzi handiagoa duen faktore bat bada, AEB euren estrategiaren giltzarri gisa ezartzen duena. Arbel-gasaren merkatua hondoratu egiten bada eta AEBtako banketxeak berriz salbatuak izan behar badira (hori ari dira Gobernuari abenduaren 11tik hona eskatzen), konponbidea Federalak diru gehiago inprimatzea eta AEBtako zor publikoa handitzea izango litzateke. Baten batek esan dezake honek dolarraren sinesgarritasunari kalte egin lekiokeela. Eztabaidatzeke dago eta erantzun borobilik ez dago. AEBtan konbentzituta daude taktika hau arrakastatsua baldin bada eta Errusian hondamendi ekonomikoa eta erregimen aldaketa badakartza, Txina, bere aliatu nagusia galduta, “artaldera sartzera” behartua egongo da honek AEBtako Altxorraren solidotasuna sendotuko duelarik (dolarraren sinesgarritasuna Txinarekiko oso dependentea da AEBtako Altxorraren Bono asko txinatarren baitituzte), eta honela dolarraren sinesgarritasuna baieztatuz (zor publikoa 16 bilioitatik 36ra handitzen bada ere).

Arazo nagusia geopolitikoa da, AEBk duten ikuspegi hegemonikoa. Gizateria jada polo bakarrekoa (AEB superpotentzia bakarra) baino poloanitza (aktore anitz mundu oholtzan) den honetan aldaketa globalari aurre egiteko beste modurik ez dute. Honek kalkulaezineko arriskua ekar dezake ekonomia global osoarentzat… merezi al du?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s