“Burujabetza nazionala” Europan ala iparramerikar inperialismo globalaren neokolonizatze modernoa

nuevos-ministros-no-ucranianos

Orain dela 10 hilabete, EB tribu “demokratiko, aurrerakoi eta zibilizatuak” eta buru duen estatubatuar “guruak”, harrabots zein zinismo handiz “errusiar inperioaren biktima den” ukrainar herria Euromaidango “herri iraultza” eta oligarken legezko buru ohi zen Janukovitxen erregimen “errusiarzalearen” uzkailtzea zela eta zoriondu zuten. Gaur boterea usurpatzen dutenak, oligarka beak dira, euren artean Poroxenko “txokolateroa”.

8 hilabete dira Ukrainaren Hego-ekialdean herkideen odola isurtzen ari direna, baina, oi! Hauek, “Sam osaba guruak” eta “Europa-EB” tribuak” diotenez Estatu burujabe eta independente baten, “ukrainar entitatearen” osotasuna mehatxatzen duten “separatista errusiarzaleak” dira.

Guda santu bat, “jihad urdin” bat hai da Europan bertan. Azken 25 urtetako kanpaina antierrusiarrak Ukrainamo Mendebaldeko zein Erdialdeko populazioarengan sakon eta dramatikoki artu da, eta Kieveko Gobernu “burujabeak” Ukrainaren osotasunaren kontrako Errusiaren “eskusartzeari” buruzko kanpaina bat egiten du.

Horregatik “guruari” eta bere “Europa tribuari” odol-isuriak eta “askatasunaren, independentziaren eta burujabetza nazionalaren aldarean” sakrifikatutako milaka biktimak mundua harrituta eta aho bete hortz utziko duen koreografia batetarako ezdeus, gutxitxo iruditzen zaizkie.

Ustekabeko aktore arraro gehiago igotzen dira oholtzara. Ezinbestekoak dirudite Maidan ultranazionalistaren “garaipen handia”, “ukrainar herriaren burujabetzaren” gauzatze osoa irudikatzeko.

2014ko abenduaren 2an, gidoilari, zuzendari eta ekoizlerik bikainenak, AEBk, “ebola” antierrusiarrak kutsatutako, klonatutako eta mirabetutako ikuslearen aurrean aurkeztuko duen espektakulu okaztagarriaren lehen aktoa hasten da.

Espektakulu hau, batzuentzat tragedia, besteentzat komedia, Ministro Kontseiluaren izendapena da, hasieran 7!! hautagai atzerritar daudelarik, denak ukrainar mova (1) ez dakitenak, denak unibertsitate-ikasketak dituztenak eta AEBtan! Esperientzia profesionala dutenak, eta egia esan, denak ez dira Interpolek bilatutakoak, soilik Barne Ministeritzarako hautagaia den bat!! (Txalo gidoilariari).

Azkenik, metodo oso moderno eta demokratiko baten bidez, izenez izen aukeratu ordez zerrenda bakarra batere eztabaida gabe bozkatuz, Ukraina “burujabe eta independentearen” Rada nazionalak, ezkerreko edo aurrerakoi den edozein gizakirentzat kolpista eta zilegitasun gabekoa izaten jarraitzen duenak, ukraineraz deus ez dakiten eta parlamentu nazionalista (eta are ultranazionalista) errusofobo honen aurrean lehen adierazpena errusieraz egin behar izan zuten 3 ministro atzerritarreko Gobernua aukeratu zuen. Benetan zaila dela paradoxa historiko eta burla handiagorik imajinatzea! Txalo ekoizle-zuzendariari! Txalo aktoreei!

Baina tragikomediaren artaren kritika alde batera utziz, nahiz eta gertatzen ari dena ukrainar herri osoarentzat tragedia bat eta batez ere Ukrainako Hego-Ekialdeko populazio errusieradunarentzat tragedia odoltsua zaten ari den, goazen analisi labur bat egitera:

-Ukrainako Ministro Kontseiluko atzerritarrek Mendebaldeko kredituen erabilera eta ukrainar aktiboen banaketa kontrolatuko dituzte.

-Hitz batean, Ukraina herrialdetik kanpo ari dira gobernatzen. Momentu honetan Europaren neokolonizatzea ikusten ari gara!

-Ministro atzerritarrak gako-postuetan daude, esanguratsua oso:

*Finantza ministeritza: Diruaren gain dagoen pertsona ez da ukrainarra. Natalia Jaresko AEBtako Estatu-Departamenduaren funtzionarioa da, ukrainar jatorrikoa, baina ez daki ukrainera apur bat ere!

*Ekonomia ministeritza: Aivaras Abramovičius (ia Abramovitx) lituaniarra, ukrainar merkatuaren eta bere aktibo baliagarrien jakitun da. Hau da, nazioarteko programen aitzakiaz, Ukrainak mendebaldearekiko zorrak bere ondasunekin ordaindu beharko ditu eta ordaintzen ari da. Berez, kanpoko kontseilari-delegatu bat da, Ukraina enpresaren bankarrota kudeatzen ari dena.

*Osasun ministeritza: Guda zibilean murgilduta dagoen herrialde batean, medikamentuen, kirurgia eta klinika ekipamenduen merkatua negozio handi bat bihurtzeaz gain, sufritzen ari den populazio batekiko eraginerako gakoa ere bihurtzen dira. Ministroa georgiarra da.

Hitz gutxitan, “internazionalismo” inperialista, ezkerreko langile internazionalismoarengandik hain ezberdina, lanean ikusten ari gara.

Langile edota herri klasetako ikusleari, mundu-mailako propaganda inperialistak eta mugarik gabeko errusofobian pozoitua eta nahastua, espektakulu negargarri hau ikustea utziko zaio, bere klasearen, langile klasearen bizkar egindako barrea dela esan gabe. Hori bai, itzulpenik gabe. Agian gorrentzako itzulpenarekin?

Urte askotan zehar zabaldutako nazionalismo antierrusiarra agerian geratu da, Novorossijako mugimendu herrikoiak gutxiesteko eta herrikideak burujabetza nazionalaren leloekin tronpatzeko Errusiaren ustezko eskusartzeari buruzko kanpaina agerian geratu da. Goitik-behera izendatutako Ministroen kontseilu bat, ukrainerarik ez dakiten 3 ministro eta beste hiru azpi-idazkari atzerritarrekin? Hauxe da BURUJABETZA NAZIONALAREN eta “SAMOSTINA UKRAJINA” (2) delakoaren adierazpen gorena.

Hori dela eta ari dira sakrifikatzen delitu bakarra errusieraz hitz egitea den milaka pertsona? Halako prozesu batek historian ez ni parerik ezta ere “errepublika bananero” (bertako herriak iraindu nahi gabe) delakoetan. Mundu-mailako inperialismoaren estrategia politikoaren fenomeno berri baten aurrean gaude, nire ustez inperialismoaren gaur egungo fasea den ESTATUBATUAR INPERIALISMO GLOBAKAREN NEOKOLONIZATZE MODERNOAREN aurrean.

Europar Estatu baten, Europaren antzeko zientzia eta industri-kultura duen herrialde neokolonizatzea.

ZER ESANGO DUTE EZKER “ERRADIKALAREN” PENTSLARIEK? ZUEN TXANDA DA

Oharrak:

  1. Mova” ukraineraz hizkuntza da.

  2. Samostina Ukrajina”, ukraineraz “Ukraina independentea” da.

 

 

Joaquin Rodriguez, Euskal Herria-Donbass Komitearen kidea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s