Monsantok Ukrainan duen paperaz ezkutatzen ari direna

Christina Sarich
Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Common Dreams webgunea
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Ukrainaren landagunea ere hartuko al dute?

ukraine_wheat

Ukrainako gatazkak baditu aunitz ezpal komunikabide nagusien arretatik jaso ez dutenak. Mendebaldeko bioteknologia konpainien papera horietako bat da. (Irudiaren iturria: Natural Society).

Munduko Banketxea eta Nazioarteko Diru Funtsa (NDF) bioteknologia laguntzen ari dira Ukrainako azken guda honetan. Ziur egon zaitezkete gaur egun Ukrainan gertatzen ari denak, Monsantoren, Dowren, Bayerren eta elikadura arloan boteretsuak diren beste jokalari batzuen interesekin lotura zuzenak dituela.

Monsantok Ukrainan bulego bat du. Honek edozein txokotan “erruduntasunaren” oihartzuna aditzera ematen ez duen arren, ez da AEBko militarrek kontrolatzekotan dauden edozein tokitan baseak ezartzearen ohiturarengandik bereizten. Bulego hau zabaltzea NDFk eta Munduko Banketxeak munduko enpresa gorrotagarrienetako bati emandako maileguen bidez lurrak hartzearekin bat etorri da –eta hau gailentze bioteknologikoaren mesedetan.

Lehen, herrialde honetan bazegoen sektore pribatuaren lurraren jabetzearen gaineko debeku bat, baina “garaiz” kendu zen, Monsantok Ukrainarako bidea aske izan zezan.

Egia esan, NDFren maniobra politikoek Ukrainari 17 mila milioi dolarretako mailegu bat ematea posible egin dute, soilik baldin eta Monsantoren uzta eta produktu kimiko pozoitsuen salmentari eta ustiaketa bioteknologikoari bidea egiten badiote, hau da Europako nekazalgune garbietako bat suntsitzen badute. Nekazal ekipamenduaren hornitzaile Deere-k eta Dupont eta Monsanto ekoizleek gorakada izango dute.

“Laguntza” honen truke, Ukrainaren nekazal ustiaketa aberatsen gaineko eskaerak agertu dira. Artoari dagokionez, munduko hirugarren esportatzailerik handiena da, eta gariari dagokionez, bosgarrena. Ukrainak badu zoru ugalkorra eta oparoa non edozer haz daitekeen eta genetikoki eraldatutako aleak ekoizteko moduak bioteknologia honen jabe egitera deitu du.

Oakland Instituteren arabera The Ecologistek informatu duenez:

“Ukrainak genetikoki eraldatutako organismoen erabilera debekatzen badu ere, EBrekin sinatutako Itunaren nekazaritzari buruzko 404 artikuluak oharkabean pasatu den baldintza bat dakar: bestelakoen artean, bi aldeek biotenologiaren erabileraren hedapenean kolaboratuko dutela dio.

Baldintza honek nekazal-negozien industriaren nahiak asetzen ditu zalantzarik gabe Michal Cox Piper Jaffray inbertsio banketxeko ikerketa zuzendariak dioen moduan “Ukraina, eta zentzu zabalago batean Eki Europa, Deere nekazal-ekipamendu materialaren erraldoiarentzako eta Monsanto eta DuPont hazi-ekoizleentzako hazkunde merkatu handienen artean daude”.

Europaren gari-soroa zen herrialdeak; bio-gudaren ekintzaz, gaur AEBtako nekazalguneak herbizida, zoruaren murrizketa, eta ekosistemaren haustura dela eta bihurtu diren lur antzuen antza izango du laster.

AEBtako gobernuaren interesen artean Ukraina interes bioteknologikoetarako konkistatzea dago (beste interesetako bat Errusiak BRICS nazioekin bat egitearen ondorioz uko egin dion banketxe-sistema kabalistikoan barneratzea da). Hau bioteknologiak Hawaiko irletako edo Afrikako lurra hartzeko desiraren antzekoa da.

Ukrainako gudak baditu publiko handiari erakutsi ez zaizkion arlo pila, eta lasai asko egin daiteke bioteknologiak horietako batzuetan interesa duenaren aldeko apustua.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s