Luganskeko Sindikatuen Federazioak nazioarteko sindikatuei egindako deia

Ingelerazko bertsioa: Novorossia Today berri agentzia
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo (Slavyangrad.es)
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

01_6-_doneck-e1421397528683Luganskeko Herri Errepublikako Sindikatuen Federazioak dei hau egin die Nazioarteko Sindikatu Konfederazioari, Munduko Sindikatuaren Federazioari, Errusiar Sindikatuen Federazioari, Errusiako eta Bielorrusiako Sindikatuen Federazio Independenteari, eta oro har langile mugimenduari egindako deia, langile eskualde honen egoera gogorrak informatzen.

“Luganskeko eskualdeko sindikatuak Nazioarteko Sindikatuen Konfederazioari zuzentzen zaizkie gudak akitutako eskualde hau egonkortzeko laguntza bila.

Frantziako terrorismoaren kontrako batasun martxa hartan milioitik gora pertsonek omendu zituzten ekintza terroristen 17 biktimak. Ukrainar lehendakaria ere bertan egon zen. Egun horretan Lugansken 14 uretako neskato bat eta bi emakume hil ziren artilleria sua dela eta. Donetsken beste bi pertsona hil ziren, horietako bat 5 urtetako mutiko bat, beste mutiko bat egoera kritikoan utziz (1). Ekintza hauekin ukrainar agintariek edozein arau demokratiko edo gizalegezkoren kontrako beren moral bikoitza agerian utzi zuten.

Frantzian gertatutakoarekiko mina eta errukia adierazten dugu; nazioarteko komunitatearekin bat eginez. Bizitzak duen balioa beste inork baino hobeto ezagutzen dugu: gure eskualdean, Donbasseko lurrean, zibilak, umeak eta alde bietako soldaduak hiltzen bait dira, jada milaka. Izugarria da. Eta XXI mendean ari da gertatzen.

Nazioarteko sindikatuen eragina, boterea eta elkartasuna behar ditugu bakea eta ordena mantentzeko.

Odol isurketari amaiera eman behar zaio. Donbass industri-eskualdea da, ez gudako eremua. Donbass ikatza, metala eta kimika da, ez tankeak, ibilgailu blinatuak edo lehertzen ari diren bonbak.

Bakea, lasaitasuna eta segurtasuna berriz bueltan behar ditugu. ESLAren datuen arabera, 5000 pertsona hil dira alferrikako guda honetan. Ez dugu gudarik behar, amek ez zuketen euren seme-alabengatik negar egin beharko, alargunek ez zuketen euren seme-alabak bakarrik hazi beharko eta umeek ez zuketen gaur erdian itzarri beharko leherketak edo artilleria dela eta.

Ofizialki Donbasseko ekintza militarrak deitzen direnak egia esan herriaren kontrako guda da. Fanatismoak eta krudelkeria militarrak heriotza, suntsiketa eta endekatze morala besterik ez dakarren bortizkeriako gurpil bat sortzen dute.

Guda honek ekarri dituen kalte materialak konpontzeak urteak eramango ditu, baina milaka pertsona jada ez dira itzuliko.

Kritikoki zauritutako ume hau Vania da, 8 urtetako mutikoa. Vaniak bi hankak, eskuineko besoa eta momentuz, ikusmena, galdu zituen. Lehenbizi Rostovera ebakuatua izan zen eta gero Moskura, non medikuek ikusmena itzultzen saiatzen ari diren, nahiz eta ezkortasuna den nagusi. Leonid Roxal zirujauak mundu-mailako liderrak Vaniaren ohe ondoan bake-konferentzia bat egitera gonbidatu zituen.

lugansk

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s