Boris Litvinovi elkarrizketa (Halina Mokruxina)

Jatorrizko bertsioa ingeleraz: NewColdWar.org webgunea
Erdarazko bertsioa: Nahia Sanzo slavyangrad.es
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Donetskeko Herri Errepublikako Soviet Goreneko diputatu eta lehendakari ohi eta 2014ko urrian sortutako Donetskeko Alderdi Komunistako buru Boris Litvinovek elkarrizketa hau egin du non Errepublikaren gaurkotasunaz eta etorkizunak ekarri ahal dionaz gain, Ekialdeko matxinada sorrarazi zuen prozesuaz ere hitz egiten duen.

boris-litvinov-e1420889265104

“Maiatzean gure erreferenduma egin genuenean, zentzua gailenduko zuela uste genuen”

Populazioak Donetskeko Herri Errepublikaren babesten al du?

Maiatzean gure erreferenduma antolatu genuenean, zientzia gailenduko zela uste genuen. Donetskeko ukrainar probintzia zenean, 3,2 milioi pertsona bizi dira, 2,7 milioi pertsonek bozkatu zuten, eta 2.511.000k baiezkoa eman zuten. Autodeterminazioaren eskubidearen alde gaude.

Gure nahiak lortzeko bat egiten dugu. Horregatik nahi genuen Ukrainarekiko banaketa negoziatu eta zibilizatu bat. Eta hasierak gauzak hortik zihoazela zirudin.

Bagenekien Kievekiko negoziaketak luzeak eta zailak izango zirela, baina independentzia nahi genuen. Kievekin elkarkidetzak jarraitzea nahi genuen, ekonomia eta garraio sistema bera dugu eta. Eta elkarbanatzeko eta gure zatia ordaintzeko prest geunden. Baina Kievek kontrakoa erabaki zuen. Gu bonbatzen hasi zen, erreferendumaren egunean bertan hasita. Eta okerrera egin zuen. Orain guda zibil handi batean murgildurik gaude.

Etorkizuna Ukrainarekin bat ikusten al duzu?

Ukrainako bi zatiek elkarri eskua ematearen aldekoa naiz. Hemen jaio eta bizi naiz eta errusiar etniakoa naiz. Mentalki eta izpiritualki (Ukrainaren Mendebaldearekiko) oso ezberdinak gara. Gobernu poloniar-lituaniarraren hainbat mendek izpiritu poloniar-lituaniar moduko bat ernaldu dute han.

Gu, Ukrainaren Ekialdea, gazteagoak gara. Gure Ukrainak 150 bat urte soilik ditu, lehen Dikoe Pole (haran basatiak) besterik ez zen. Industrialtze prozesua hasi zenean nazionalitate anitzetako jendea etorri zen. Gure lurra internazionala da. Ez zuen ardura zein nazionalitatekoa zinen, baizik eta eraikitzeko, sortzeko prest al bazeunden. Sobietar aroan bereziki indartsua izan zen hori. Eta ideologia internazionalista gehitu behar zaio, internazionalistak gara.

Ez dugu nahi Kievek duen etnia bakarreko Estatua eraikitzeko ideia hori, eta bereziki Juxtxenko boterera heldu zenetik helburu hori lortzeko darabiltzan metodoak. Internazionalistak gara, ez dugu nazio bakarrarentzako Estatu bat nahi. Hori kontraesan bat da eta ez dakit zein konponbide duen.

Kieven beste kontraesanetako bat Ukraina onartzeko prest ez dagoen Europar Batasunaren kide egiteko borroka da. Errusiarekiko harremanak apurtzea da. Hori ez dugu laket, eta ez dugu uste epe laburrean Kievek Euro-Asiar Batasunerantz biraketarik egingo duenik.

Ukrainaren independentziaren 23 hiru urte hauetan taxutu eta inposatu den Errusiaren etsai gisako irudia hirugarren kontraesana da. Hezkuntza, ideologia eta artearen bidetik inposatu da ideia hori. Estatu batek etsai bat definitzen duenean, haren kontra babestu edo borrokatu behar du. Ukraina ahulegia denez gero, NATOren edo Mendebaldeko beste aliatu batzuen laguntza behar du. Oso ondo dakigu ezin dugula hemen NATO onartu, guretzako eta gure Errusiako neba-arrebentzako mehatxu zuzena zatekeelako.

Kontraesan guzti hauek epe laburrean konpontzea zaila izango da. Denborak soilik konponduko ditu eta erakutsiko du nor zuen arrazoia eta nork ez. Denborarekin bat adiskidetu gaitezke, baina elkar hiltzen jarraituz gero…

Ez dugu inor hil nahi, gure buruak defendatzen ari gara. Gure lurrera datozenek ere ez dute inor hil nahi. Nor dator hona? Langileak eta baserritarrak. Euretako jendea dena hiltzen datorrenek beste era batean pentsatzen dutelako egiten dute. Gu ez ginen haien lurrera joan, eurak etorri ziten. Askok behartuta egin zuten. Noski, ideologiak bultzatuta etorri denik ere badago. Baina euretan gehiena ordenak bete besterik egiten ez duten soldaduak dira. Guda zibil honetan borrokatzera behartzen dituzten.

Nola hasi zen Anti-Maidan mugimendua Donetsken?

Hiru aldiz izan nintzen Maidanen: azaroan, dena hasi zenean, abenduan eta otsail hasieran. Eboluzioaren lekuko izan nintzen. Uholdea otsaileko bigarren hamabostaldian iritsi zen Donetskera. Erresistentzia jarri genuen ez genuelako nahi Maidanen ideologiak gure lurra inbadi zezan.

Lehen talka otsailaren 21ean gertatu zen, Eskuineko Sektorean eskualdeko administrazioa oldarrez hartu nahi zuenean eta Leninen eta sobietar aroko beste monumentu batzuk suntsitu nahi izna zituenean. Leninen estatuaren aurrean jarri ginen –komunistak, Eskualdeen Alderdiko kideak, monarkikoak, eskuindarrak, ezkertiarrak-, gure lurraren ikur gisa babesteko. Hor paratu ginen eta hor jarraitu genuen maiatzeko bukaera arte. Kanpin-dendak orain ez daude jada gure ikurren aurkako mehatxurik ez dagoelako.

Donetskeko anti-Maidanaren erakunderik aktiboenak Alderdi Komunista, Andrei Purginen “Donetskeko Errepublika”, emakumeen erakundeak, beteranoen erakundeak, Sobietar Ofizialen Batasuna kasu, eta talde antifaxistak izan ziren Asko ez zeuden alderdi politikoren batean antolatuta, euren izaera, hezkuntzak eta oroimenak ekarri zituen hona. Natalija Vitrenkoren Alderdi Sozialista Progresista ere bazegoen.

Errespetu osoz diot, baina Pavel Gubarev bigarren mailako pertsona bat izan zen. Bere alderditxoa martxo bukaeran desagertu zen, SBUk bera atxilotu zuenean.

Herriak hartu zuen eskualde administrazioaren eraikina. Ezingo nuke talderen bat nabarmendu. Hamabosgarren edo hamaseigarren bileran gertatu zen, apirilaren 6an. Berriz eskatu genien agintariei gu entzutea eta federalizazioari buruzko erreferendum bat antolatzea, beti bezala inork ez gintuen entzun. Batzarrean zehar hartu genuen erabakia: eskaera gehiagorik ez! Sartzen eta sesioa ikusten utz gaitzatela eta diputatuak datozenean gure aurrean erabaki bat har zezatela.

Eta halaxe egin genuen. Eguraldi oneko igande bat izan zen. Erraz sartu ginen eraikinean, hura zaintzen 18-20 urteko Barne Ministeritzaren soldaduak bait zeuden. Alde batera egin zuten eta pasatzen utzi ziguten.

Astelehen eguerdira arte itxarotea planteatu genuen. Baina gauez jabetu ginen agian diputatuak ez zirela etorriko eta ez zela ezer gertatuko. Dokumentu bat prestatzea erabaki genuen, non diputatuek herriaren borondatea betetzeari uko egiten bazioten herriak boterea hartuko zuela genioen. Donetskeko Herri Errepublikaren Independentzia Adierazpena idaztea agindu zidaten.

Horixe egin nuen. Eta astelehen arratsaldean, 179 diputatuetatik 3 soilik azaldu zirenean, Donetskeko eskualde kontseiluaren egoitzan DHEren Independentzia Adierazpena irakurri genuen.

Lurraren eta bere baliabideen Estatu-jabetzan oinarritutako errepublika parlamentario bat eraiki nahi dugu, prozesu ekonomikoak kontrolatzen dituen eta norabide sozialera begira jarduten duen Estatu indartsu bat.

Nola ikusten dituzu Errusiarekiko zein Ukrainarekiko harremanak?

Nire kideak Ukrainarekin, negoziazio luze batzuen ostean, bakezko aldi bereko izatea izan beharraz konbentzitzen saiatzen naiz. Kanpo Arazoetarako Ministeritzako sobietar adituek landu zuten printzipio hau. Estatu ezberdinak aldi berean existitu ahal dira, elkarrekin kidetzarik izan nahi ez badute ere. Batera izateak konfrontazio militarrari uko egitea eta statu quo onartzea esan nahi du. Ez gara lagunak izango, baina ez dugu elkar hilko. Historiak eta esperientziak epai dezaten arrazoia nork dun. Horrela ikusten ditut nik Ukrainarekiko gure harremanak.

Errusiari dagokionez, Euro-Asiar Batasunaren parte izan nahi dugu, eta ahal den guztia egingo dugu hori lortzeko. Baina bide luzea dugu aurretik. Aintzatespenen bat lortzeko lan egiten ari gara. Baina orain arte Estatu bakar batek aintzatetsi gaitu: Hego Osetiak. Abkhaziarekin aintzatespena eta harreman diplomatikoak hastea negoziatzen ari gara. Transnistria eta Karabakh hor daude. Euren burujabetzaren aintzatespenaren bila dauden Estatuen Parlamentu-arteko asanblada bat sortzeko lanean gaude.

Errusiar Federazioarekin ere harremanak hasiko ditugu. Hiri eta eskualde ezberdinekin jada akordio anitz ditugu. Ez dira Estatuen arteko harremanak, eskualdeen artekoak baizik, hasteko errazagoak direlako.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s