Donbasseko eskualdean gogortzen ari den Kieveko ejertzitoaren ofentsibaren aurrean Askapenaren mezua

Azken asteetako Donetsk-eko bonbardeaketako argazki bat (@Kosarev_RT bidez)

 

 

Azken egunotan Ukrainar gobernuak Donbasseko eskualdean borroka gogortzeko erabakiak ondorio latzak izan du bertako biztanleengan. Donetskeko aireportuko borroka luzea herri miliziek irabazi ostean, mendeku operazioa da Kieveko ejertzitoaren ofentsiba berria. Mendekua, beste behin ere biztanle zibilen aurkakoa izan da, etxebizitzak, eskolak eta ospitaleak bonbardatuz. Udako eraso gogorretatik erasorik gogorrena izaten ari da hau, eta hildako eta zauritu ugari utzi ditu; Donetskeko biztanleak gehienak, baina baita milizianoak ere, tartean nazioarteko brigadista zenbait.

Joan den urteko irailean sinatutako bakerako Minskeko akordioak ez du ondoriorik izan, alde batetik sinatzaileen arten ez zegoelako Donetsk eta Luhanskeko ordezkaririk, eta bestetik Ukrainar presidente Poroxenkok ez dituelako adostutako puntuak bete. Estatu Batuetako eta Europar Batasuneko eliteen laguntzaz, ukrainar oligarkiak gidatutako ejertzitoak bere aurpegi faxistena erakutsi du berriz ere, ultraeskuindar paramilitarrez bete dira Kievek Donbassera bidalitako batailoiak, mertzenario kanpotar ugari ondoan dituztela, Europako sektorerik atzerakoienak. Masa-komunikabideetan, ordea txanponaren beste aurpegia erakusten digute, terrorismoaren aurkako borrokan ari diren ukrainar heroi nazionalena.

Milaka hildako eragin dituen gerra honi sostengua eman diote Europar Batasuneko agintariek. Parisen duela egun batzuk adierazpen askatasunaren alde manifestatu ziren estatuburuak Poroxenkoren eskuari lotuta agertu ziren, Donbasseko biztanleen erabakitze eskubidea ukatu eta bonbardaketekin erantzun duen presidente kolpistaren eskuari, ehundaka palestinar hil dituen Netanyahu sionistarekin eta sarraski hauek kustifikatu dituzten agintariekin batera.

Luhansk eta Donetskeko Herri Errepublikek independente izatea erabaki zuten erreferendum bidez, etorkizuna bakeaz eraikitzeko hautua egin zuten, baina gerra izan da Ukrainak eta Europar Batasunak eskaini dietena. Onartezina da demokrazia eta eskubideen baloreak goratzen dituzten horiek Donbasseko biztanleen aurkako sarraski hau babestea, komunikabideek beste alde batera begiratzea, eta herri zapalduotako borrokalariok besoak gurutzatuta gelditzea.

Donbasseko herriak euskal internazionaliston beharra behar du orain, ezin diogu askatasunaren alde borrokan dabilen herri bati bizkarra eman, ezin dugu inperialismoa eta faxismoa Donbassetik pasatzen utzi.

Gora Donbasseko erresistentzia! Ez dira pasako!

logoaskapena

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s