Saker komunitatearen irakurleek Mikhail Khazini elkarrizketa (I)

2014ko urriaren 14an The Vineyard of the Saker blogean, blogaren irakurleek Mikhail Khazin errusiar ekonomilari eta matematikariari elkarrizketa bat egiteko proposatu zen. Mikhail Khazin gaur egun artikuluak eta liburuak idazten dabil batez ere, baina iraganean administrazio presidentzialeko arduradun ere izan zen, pribatizazioa kritikatzearren dimisioa eman bazuen ere. Gaur egun errusiar ekonomiaz eta barne politikaz gehien dakienetako pertsona bat da. Elkarrizketa honetarako 500 bat galdera egin zituzten irakurleek, baina asko errepikakorrak zirela eta, azkenean murriztu eta ordenatuak izan ziren, elkarrizketa txukun argitaratzeko. Azaroaren 27rako argitaratu zen irakurleen eta Khazinen arteko elkarrizketa blog berean, ingelesez, hau da lotura: http://vineyardsaker.blogspot.com.es/2014/11/mikhail-khazin-q-with-saker-community.html. Euskarazko itzulpena Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak egin du. Goza ezazue:

index

Banketxeak, batez ere banketxe nagusia

Galderak

Errusiar Banketxe Nazionalaren inguruan. Norena da, nork kontrolatzen du eta nork ateratzen du onura bertatik? Kanpo interesek errusiar ekonomikoan likidezia handitzeari buruzko erabakietan eta banketxean bertan ahotsik ba al dute? Errusiar gobernuak badu Errusiako banketxe nazionala erabakien inguruan eragiterik? SWIFT, Visa eta Mendebaldean oinarritutako beste finantza-instituzioekiko errubloan oinarritutako alternatibarik eskaintzerik ba al dago?

Nola dago gaur egun Errusiako txanpon nazionala egituratuta eta zergatik oinarritzen da oraindik Errusiako Banketxe Nazionala AEBtako dolarren pilaketan errubloarengan baino? Eta politika hau aldatzen bada, nola eragingo du errusiar ekonomia nazionala kanpo finantzaketan fidatu ordez Sberbank bezalako iturrietan oinarritzeari?

T1, Princeton, NJ

Malcolm Donald

James, Kanada

Vic, Ipar Irlanda

Roxz, Suedia

Colin McKay Australia
Erantzuna
Lege batek Banketxe Nagusia gobernuarekiko independentea dela dio. Teorikoki, Banketxe Nagusiak bere tanpon zein txanpon-jaulkitze politika egiteko eskubidea du. Halere, mugaketa bi ditu. Bat NDFren politika da. Errusiak erakunde honekin akordio bat sinatu zuenetik Banketxe Nagusiak itun honen berme nagusitzat du bere burua. Noski, pertsonek ere badute politiken gaineko eragina –Banketxe Nagusiaren burua Geraxtxenko zen artean honen politika kanpo eraginarekiko independentea zen hein batean, Ignatiev eta Nabiulinarekin egoera aldatu egin da eta buruak NDFrekin eztabaidarik ez izaten saiatzen dira-.

Bigarren mugaketa Banketxe Kontseilu Nazionala da, zeinen kide Lehendakariaren Kabineteko, Gobernuko eta Dumako ordezkariak direlarik. Aleksei Kudrin, luzaroan finantza-ministro izan denak eta Putin lehendakariaren eta baita ere Errusiako NDFren adituaren lagun pertsonala denak Kontseilu horretan paper handi bat izan du.

Gaur egun, egoera pixkanaka aldatzen hasi da. Argi dago Banketxe Zentralaren politika zaharrak (NDFren ikuspegi ortodoxoenaren isla zenak) nahi bezalako ondorioak ez dakartzala eta herrialdean Banketxe Zentralaren politikarekiko eta gobernuarekiko kritikak gora zihoazela. Hala ere, Banketxe Zentrala kritika publikoa jasaten ari da bere politika aldatu nahi izan gabe. Aldi berean gobernuak Banketxe Zentrala presionatzen du emaitza batzuk lor ditzan. Bereziki, errubloaren balio-galtzea, hein batean Gobernuak hazkunde ekonomikoa baikorregi aurreikusi zuelako gertatu da, halakorik gertatu ez denean. Halako saiakera bat egin zen ekonomia pizgarriak txanpon nazionalaren egonkortasuna ziurtatu nahi duten Banketxe Zentralaren muineko politikaren kontra suspertzen saiatuz.

Banketxe Zentralaren inbertsio-politika berdin zirikatzen saiatzen dira NDFren arauen kontrako indarrek eta herrialdearen behar ekonomikoak. Geraxtxenkoren agintaldian,Banketxe Zentralak bere barne-kapitala aktiboki handitzen zuen (1998 eta 2003 artean diru soberakina BPGarekiko hamar aldiz igo zen, %4tik %40ra, eta absolutuki 15 aldiz). Geraxtxenko osteko Banketxe Zentralak errubloa inbertsio-trena independentea izatea saihesten duen politika bati zorrozki eutsi dio (dolarra inbertsiorako iturri bakar bezala ezartzen duten Bretton Woods sistemaren printzipioak betez). Gaur egun argi dago Errusian ez dela egongo eskala handiko kanpo inbertsiorik egongo eta errubloarekiko inbertsioa piztea premiazkoa izango dela. Hala ere, Banketxe Nagusiaren egungo buruzagitzak norabide honetan erabakiak hartzeari uko egiten dio. Beraz badago Banketxe Nagusiaren zuzendaritza epe ertainera aldatuko dela pentsatzeko arrazoirik.

Urrea, Urre-trukaketa

Galderak

Mendebaldeko ekonomilari ezagun batzuek esana dutenez, urteetan zehar urrea gero eta gutxiago saltea eta paperaren bidez saltzea AEBtako dolarra eta honen aliatu diren Mendebaldeko txanponak urrearekiko baliogaltzea handiago baten aurka sendotzeko eman izan den. Errusiak eta Txinak Mendebaldearen urrearen murrizte honi aurre egin ahalko al diote?

Errusiak honela errubloaren eta petrolioaren prezioa merkatzen ari den Mendebaldar-Saudiar guda ekonomikoari erantzun ahalko lioke?

Bereziki, ba al dago Errusiak eta Txinak euren artean berriki ireki den Shanghaiko Urre Trukaketa Bulegotik urre kopuru handi bat hartzeko, Londreseko COMEX merkatuko oinarririk gabeko paperezko urrearen eta Shanghairen arteko artekaritza bat sorraraziz, COMEX urrearen prezioa banketxeek manipulatzeko tresna gisa erabiltzeari utzi diezaioten? (Beste hitz batzuetan, bateez ere Errusiak eta Txinak ekoizten dituzten metal bitxien merkatuen Mendebaldearen “prezio ezarpenaren” monopolioa puskatuz).

Urrearen analista batzuek, Jim Willie doktoreak eta “King World News”-ek adibidez, Errusiak eta Txinak Mendebaldearen urrearen manipulazioa eramaten utzi dutela esan dute, horrek Errusiari eta Txinari metal estrategikoak merke-merke erosteko eta pilatzeko aukera eman izan bait die. Baina COMEXen prezioa Errusiaren eta agian Txinaren meatze-ekoizpen prezioaren azpitik dagoenean, zer puntutaraino ari dira Moskuk eta Pekinek euren epe luzerako urrearen meatzaritzaren interesak eta enpresak (adibidez Errusiak Ekialde Urruneko Magadan meatzariak) merkatze erasokorretik defendatzen?

Moskuko eliteak urrearen prezioan anglo-amerikarren ahulgunea, hauei errubloaren eta petrolioaren prezioa hondoratzeko saiakerei erantzuteko aukera gisa ikusten al du?

Zein aukera dute BRICS herrialdeek zorrik gabeko edota urrean oinarritutako txanpon Sistema bat erabiltzeko?

Urreak AEBtako dolarra mundu-mailako erreserba eta nazioarteko salerosketarako unitate gisa ordezkatuko al du?

James, AEB

Corto, Herbehereak

Mcbuffalo, Arizona

NotRelevant, Herbehereak

James Bond, Australia

Bob kay
Erantzuna

Ekonomilari askorentzat argi dago urreak munduan duen papera gero eta garrantzitsuagoa izango dela eta litekeena dela balioaren neurgailu bakarra izatera itzultzea. Bereziki, halako krisi bati buruz 2004an idatzi genuen guk gure “The decline of the dollar Empire and the end of the ‘Pax Americana’” liburuan. Bertn kapitulu oso bat dago urrearen paperari eta honekiko manipulazioei emana. Hala ere, NDFrekiko hurbileko errusiar ekonomilariek egitate honekiko ezjakinarena egin dute. Hau azken bi urteetan soilik hasi da aldatzen. Txinak ordea, azken hamarkada osoan urrea seriotan hartu du eta orain “urrezko neurgailuranzko” trantsizioa prestatzen ari da, behintzat, gure ustez, mundu-mailako dolarraren erorketa gertatutakoan agertuko diren “txanpon zonaldeak” direlakoen arteko erlazio ekonomikoei dagokienez.

Baina Errusiak eta Txinak ezin dituzte halako manipulazioak gelditu, paperezko urrearen prezioa dolarraren merkatu espekulatzaileetan erabakitzen baita. Ez dute AEBtako banketxeen mugagabeko jaulkitze gaitasuna orekatzeko modurik. Egin dezaketen gauza bakarra “paperezko” urrearen eta urre “fisikoaren” arteko tartea handitzea da, azkena munduko merkatuetan erosiz. Noski, honek urrearen merkatu globalaren ezegonkortasuna handitu dezake eta Erreserba Federalarekin mailegu programetan lan egiten duten “urre banatzaileei” kalte egin ahal lioke, baina desoreken neurria ez da maila kritikora iritsi oraindik. Urre prezioaren gorakada AEBtako stock merkatuaren hurrengo “burbuilarekin” bat emango dela deritzot.

Urrearen prezio potentzialari dagokionez, 2000ko hamarkada hasieran idatzi nuen moduan. Tarte batek markatzen du, beheko muga 1980ko urre prezioa delarik, dolarra urrearengandik 1971ko abuztuan hamar aldiz biderkatua izan ondoren (AEBtako potta) tokian goia jo zuenean, eta goiko muga XX mende hasieran, urea dirua zenean, dolarrak izandako eroste-ahalmena delarik. Gaur tarte hori Troy ontzako 4.500 eta 15.000 dolarren artean dago.

3 comments

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s