Saker komunitatearen irakurleek Mikhail Khazini elkarrizketa (III)

Saker Komunitatearen eta Mikhail Khazin errusiar ekonomilari, aholkulari politiko eta matematikariaren arteko elkarrizketaren bigarren zatia.

Lehen zaita irakurtzeko klikatu hemen.

Bigarren zatia irakurtzeko klikatu hemen.

Zigorrak

David, Ipar Kalifornia

Tom Mysiewicz Reedsport, Oregon

Rhysaxiel Bordeaux, Frantzia

Paul, Tokio

R-27 ER/ET Santiago, Txile

Galdera

Zer nolako ondorioak izango dituzte zigorrek hurrengo urteetan zehar errusiar ekonomian? BRICS ekonomiei edota Mendebaldekoak ez diren beste ekonomiei gerturatuko al zaie? Nola lagunduko luke honek Errusia zigorrak gailentzen? Zigorrek erreserba-txanpon alternatibo bat garatzen lagundu ahal dute?

Erantzuna

Galdera honen parte bat jada erantzun dut, beraz lehen esandakoa doitzeko aukera hartuko dut. Beste txanpon baten erabileraren inguruan, hau erabakita dago -beste txanpon bat edo agian gehiago egongo dira. Ez dago inbertsioa babesteko beste modurik, eskualdeko tanpon bat jaulkitzeaz aparte; badakizue, “orkestra ordaintzen duenak musika jartzen du”: Beste modu batean, eskualdeko txanpon hori agertzen denean geratuko da argi nortzuk diren “abertzaleak” eta nortzuk “kolaborazionistak”. Nahiko argi dago: kapitala esportatzen baduzu, hori jasotzen duen herrialdeak inbertsioa jasotzen du. Nahi azkar argi geratuko da.

Guztiz ezberdina da AEBk bere etxea erretzeko arrazoien arazoa (adibidez, erreserba-txanpon alternatiboen eratzea suspertuz). Erantzuna ere nahiko zuzena da: ezin dute euren hondamendia imajinatu ere egin. Hala ere sinesmen hau ez da soilik “Estatubatuar Salbuespen” idealistaren (gu gara nagusi, beraz guk egiten dugu historia eta ez alderantziz) arazo bat, baizik eta eliteen sinesmen bat ere bada, gobernu-ekintzako tresna gisa. Are gehiago, dotrina ekonomiko ofizialak krisi dagoela aintzatesten ez duela onartzen badugu (zehazkiago, teoriak ezin du krisia aintzatetsi teoriak arrazoi deskribatzeko erreferentziarik ez badu) orduan krisia saihestezina eta irtenbiderik gabekoa bilakatzen da: ekonomia modua ekonomia bera hondamendira daramatzaten axiometan oinarritzen bait da. Ez dago ezer gehiagorik esaterik. “Jainkoek inor suntsitu nahi badute, lehenbizi erotu egiten dute”.

Hala ere, BRICS taldea nahiko artifiziala da, Godman Sachs banku ezagunaren ekintzek arrazoi komertzialengatik (merkatura baliabide gehiago sartzeko) batzera bultzatua. Gure ikuspuntutik BRICS herrialdeak eskualdeko zonalde ekonomikoaren liderrak bihurtuko dira (Brasil eta Hegoafrika “Hegoaldekoak”, Errusia “eurasiarrekoa”, Txina bere zonaldekoa eta India ere baita. Ematen du India Eurasiar Zonaldetik gertu ibiliko dela. Zonalde hauetan elkarlaguntza handitu egingo da AEB bere arazoak, dolarra erreserba-txanpon bakar gisa ezartzen duen Bretton Woods sistemaren markoa erabiliz beste herrialdeak bere zorrak ordaintzera behartuz konpontzen saiatzen den heinean. AEBen saiakera hauek eskauldeko integrazioa lagundu besterik ez dute egingo.

Galdera

Trukaketa kontrolik gabe, tanpona mantentzeko eta zigorren inpaktua eta espekulatzaileek egin dezaketen mina murrizteko errubloa “barnerako” eta “kanporako” bi txanponetan zatitzearen aukera kontutan hartua izan al da

Erantzuna

Errusiak hau arautzeko araudi pila ditu, eta indarrean ez badaude, hauek indarrean jartzea elite finantzarioen ideologiaren aurka doalako da. Kanpoko dibisen bihurketa beharturako mekanismo bat badago (momentu honetan %0an). Kanpoko dibisen posizioen gaineko mugak eta kanpoko dibisen gaineko beste arauak ez daude indarrean. Ez nago oso ziur egi berririk behar ote den, berez dagoena indarrean jarri beharko litzateke.

Badut susmoa gobernuak eta Banketxe Zentralak (eta hau unitate ideologiko, komertzial eta politiko bat da, “liberalak” dira), lidergo politiko nazionalari ekonomi hazkundea agindu zietenak hura mantentzeko gai ez baginen ere, egoera debaluazioaren bidez konpontzea erabaki dutela. Hala ere, ez dute ekonomia ulertzen, ez dute ulertzen debaluazioak BPGri soilik egoera berezietan egiten diola mesede. Edo erabili gabeko gaitasun handi bat dago (1998an bezala), edo doako kreditu kopuru handia dago. Momentu honetan ez dago ez bata, ez bestea. Kanpoko dibisen inbertsioak ez dira probetxugarriak eta inork ere ez du inbertituko. Errubloarekiko Banketxe Zentralak kredituaren merkatua zabaltzeari uko egin dio. Honek esan nahi du debaluazioak ez duela ondorio positiborik ekarriko. Agerikoena populazio gehiengoaren bizitza kalitatearen hondoratzea ekarriko du, kontsumorako ekoizkin gehienak inportatuak baitira. Honek Banketxe Zentrala Washingotnekin Putin uzkailtzeko elkarlanean ote dabilen hipotesira garamatza. Hipotesi hau zabalduena da errusiar hedabideetan.

Galdera

Kremlinen eta Errusiar gobernuaren barruan nekazaritza arloan modernizatze eta hobekuntza proiektuak abiarazteko nahikoa borondate politiko al dago, nekazal inportazioen gaineko zigorrak ere kontutan izanik?

Erantzuna

Momentu honetan Kremlin Estatuak zuzendutako nekazaritzaren modernizaziorako eskaerak egiten ari da, zeina Gobernuaren ideologiaren aurkakoa den. Noski, honek sabotaiara darama. Hau argi dago inbertsioen giroan (gobernua inbertsioaren fluxuaren arduradun zuzena da, baina momentu honetan kontrako papera jokatzen ari da) eta Errusiaren ordainketa sistema adibideetako bat besterik ez da. Kremlinek gobernua aldatzeko borondate politikoa badu, orduan egoerak hobera egingo du eta baita ere nekazaritzak. Bestela egoerak okerrera egingo du.

Galdera

Sergei Glazievekin batera telebistan egin zenuen agerraldian, AEBk zigorrak erabiltzea egungo Sistema erortzen ari denaren adierazgarri bat zela esan zenuen. Gehiago garatu ahalko zenuke hau?

Erantzuna

Lehenago azaldu dut AEBtako egungo egoera politikoak AEBen arazoak lazgarrituko dituela, horietako argiena dolarra txanpon global gisa suntsitzea delarik. Ikusten dugun bezala “jokoaren arauetako bat” mantendu nahi izan hori beste arauen bizkar soilik mantendu badaiteke, orduan arauak jada ez dira eraginkorrak eta aldatu egin beharko dira

Galdera

Ematen duenez AEB ezarritako zigorrekin bat egin duten herrialde batzuen ekonomia ere kaltetua izaten ari da? Zure ustez AEBk herrialde horien ekonomia subsidiatzea agindu al du? Zergatik uste duzu ari direla herrialde hauek euren ekonomia arriskatzen?

Erantzuna

Ez, AEBk ez dio inori dirurik emango. Euren interesen aurka aritu izan diren herrialde horiek euren eliteak AEBk kooptatuak izan direlako egin dute. Ez da nolako sekretua eta europar hedabide independenteetan askok idazten du politika karrera egitea ezinezkoa dela AEBrn babesik gabe. Karrera egiten duten bakarrak “arrantzatutakoak” soilik dira. Askotan AEBk eurek egiten dute aingura (kontratu probetxugarriak, bermeak, ustelkeria eta are xantaia). Ez da harritzekoa EB osoa kontrolatzen dutela, telefono dei guztiak eta abar. Soilik afera lotsagarri bat gerian uztea, Ogasunari ezkutatutako ehundaka eurotako dirusarrera bat azaleraztea, edota telefono elkarrizketa ez diskretu bat aireratzea (adibidez Gay Harrotasunaren Desfilea kritikatuz) behar dute prentsa nazionalari erakusteko eta norbanako bati bere status sozialaren aipua edota dirusarreren parte bat kentzeko. Nor joango da horren kontra?

90etako hamarkadan Alemaniar Errepublika Demokratikoan telefono dei guztiak kontrolatzen omen zituen “Stasiri” buruz beldur historia asko zeuden. Orain AEBk egiten dutenarekin konparatuz, garai hori askatasun pertsonalen utopia garaia zen. Adibide bat ematearren, Stasik agian nork norekin lo egiten zuen jakingo zuen, baina ez zituen oheko elkarrizketa intimoak grabatzen. Galde iezaiozue zuen buruei: atsegina al da norbait zuen bizitza pertsonalari buruzko grabaketak inpunitate osoz grabatzen ari daitekeela pentsatzea? Zenbat pertsona daude mundu honetan xantaiaren aurrean ahulak ez direnak? Eta zenbat pertsona daude AEBrekiko loturei uko egingo zietenak informazio hori euren eskuetan dagoela eta bere kontra erabil dezaketela jakinik?

Galdera

Zein izango zatekeen Errusiaren erantzuna petrolioaren prezioak, zigorrek, guda ekonomikoak eta presio militarrak egoera itogarri bat badakarte? Nola mobilizatuko ditu aliatuak eta nola indar dezake bere ekonomia eta armada, bereziki airezkoa eta misilen defentsa?

Erantzuna

Beno, Errusiak praktikoki ez du aliaturik (Bielorrusia, Kazakhstan eta beste herrialde txiki pare bat kenduta), beraz, horretan 1939koaren antzeko egoera batean gaude. Hala ere, herrialde asko ari dira jabetzen AEB munduaren ordena eta segurtasun globala puskatzen ari denaz (hain zuzen, hau da Putinek Sotxin, bere “Valdai hitzaldian” esan zuena). AEBn ere bada hau ulertzen duen jendea. Adibidez, duela aste bete izandako epe-erdiko hauteskundeek, arazoen ezagutza sakonik gabe egungo AEBtako eliteek mundua hondamendira daramatela ulertzen duen jendea badagoela, batez ere belaunaldi zaharren artean, erakutsi dute. Mundua hondamendi horretara ez eramatea espero dugu.

One comment

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s