Saker komunitatearen irakurleek Mikhail Khazini elkarrizketa (IV eta azkena)

Saker Komunitatearen eta Mikhail Khazin errusiar ekonomilari, aholkulari politiko eta matematikariaren arteko elkarrizketaren laugarren eta azken zatia.

Lehen zaita irakurtzeko klikatu hemen.

Bigarren zatia irakurtzeko klikatu hemen.

Hirugarren zatia irakurtzeko klikatu hemen.

Salerosketa

Vic, Ipar Irlanda

Song, Kanad

Gagarin Thespaceman, Kabo Hiria, Hegoafrika

Galdera: Eurasiar Batasuna

Nola aurreikusten duzu Eurasiar Batasunaren eboluzioa bai dinamika ekonomiko-politikoaren alorrean zein beste Estatuekiko (batez ere AEB-NATO-EB blokearekiko) harremanen alorrean? Sobietar Batasun ohitik kanpo hedatzeko aukerarik ba al du? Estatu Independenteen Komunitatea eta Segurtasun Kolektiboaren Itunaren Erakundeak oraindik pisurik ba al dute?

Erantzuna

Lehen esan dudan bezala, mundua hainbat “txanpon-zonaldetan” zatitu daiteke, hots, lan-banaketako zonalde gutxi-gora-behera independenteetan. Eurasiar Batasuna halako zonalde bat izatekotan dago. Epe luzera Turkia, Japonia edota Korea Batua bezalako herrialdeak ere barnebil ditzazke. Azken biek ez dute aukerarik izango: AEBk et EBkez dute euren ekoizkinik erosi nahi eta eurek ez dute Txinaren lagun izan da. Beraz Eurasiar Batasun Ekonomikoak etorkizun polit du, baina emaitza positiboak izateko gogor gin beharko dugu lan.

Galdera: Europar salerosketa

Iraganean asko mintzatu dira “Lisboatik Vladivostokera” joango zen salerosketa zonalde batez. Nolakoak izango litzazke halako zonalde baten aukerak eta posible al da epe labur edo ertainean halakorik gauzatzea EBren Errusiaren kontrako aurkakotasuna ikusita? Etorkizunean zerk egingo luke posible?

Erantzuna

Uste dut horrelakoak gaur egun ez duela aukerarik. Ukrainako egoerak erakusten du EBren zuzendaritzak ez dituela Errusiar interesak aintzat hartzen. Eztabaida honi heltzeko saiakera orok Errusia “politika inperialak” “SESB berpizteko asmoa” eta abar leporatzen dion zalapartarekin egiten du topo. Baltiar Estatuek Alemaniari eta Frantziari xantaia egiten ote diotenaz, Washingtonen paperaz eta abar eztabaida dezakegu baina argi dago, EB gaur egungo forman ezin daitekeela Errusiaren “lagun” izan (hitzaren zentzu zabalean). Eztabaida hauei berriz hel diezaiekegu EBk beste forma bat hartzen badu eta Eki Europako herrialdeek EB uzten badute.

Galdera: Ordainketak/SWIFT

AEBren et EBren Errusiaren aurkako zigorretan, ustez armarik indartsuenetako bat Errusia SWIFT ordainketa sistematik isolatzea litzakete. Asko mintzatu izan da barne-sistema bat eraikitzeko edo Txinaren sistemari lotzeko ahaleginez. Zeintzuk dira Errusiak dituen erronkak Mendebaldeko sistema honetan oinarritzeari uzteko eta zenbateko epe errealista beharko luke?

Erantzuna

Hau berehala ezar zitekeen, baina Banketxe Zentralak ahalegin guztiak zapuztu ditu. Oraino, ez da ezer ere egin, beraz gai honi Banketxe Zentralak beste zuzendaritza bat duenean helduko diogu. Egungo zuzendaritzak ez du norabide honetan ezer ere egingo.

Geopolitika eta kanpo-harremanak

Galdera: Errusia eta BRICS eta goraka datozen merkatuekiko harremana

Errusiak oso argi esan du Mendebaldearen erasoen aurrean, merkatu gorakorrekin eta bereziki Txinarekin multzokaketa geopolitiko alternatibo bat, sortzeko ahaleginak bikoiztuko dituela. Zer komentatuko zenuke honi buruz…

Zein herrialdek (batez ere BRICSen artean) babestuko luke Errusia?

Agian Txina da Errusiarentzat harremanik zailena, bien arteko harreman gorabeheratsu historikoa kontutan izanik, askok benetako kidetza egikaritzea mesfidantzaz ikusten dute. Zergatik gaur ezberdina izan beharko zukeen?

Errusiak aktiboki bilatu du Merkatu Gorakorrekin eta batez ere BRICSekin loturak estutzea. Non ikusten dituzu Errusiarentzat aukera hobeak; herrialde hauekin loturak gehiago estutzean edota merkataritza egitura nazioanitz gehiago sortzean? Beste Merkatu Gorakorrek bat egiten dute salerosketa globala desdolarizatzeko errusiar interesarekin? Zein aukera dago Errusia eta besteak desdolarizatzeko eta hori lortzean, zeintzuk dira Errusiarentzako arrisku eta onura potentzialak.

Emmanuel, Ames, Iowa. AEB

Anand, India

NotSoFast, Luxenburgo

Erantzuna

Honi buruz zeozer jada esan dut. Horko galdera guztiak Bretton Woods sistema mantentzetik abiatzen dira eta mundua garatzeko eskenatoki posibleak (edo posibilitate gutxikoak, inposibleak ez esatearren) deskribatzen dituzte. Hala ere, gure kontzeptuaren arabera, Errusiak eta Txinak ez dute aliantza bakar bat osatuko, eskualdekako aliantza bakoitzaren liderrak izango dira –bata zentralizatuagoa (Txina) eta bestea demokratikoagoa. Gau egun Errusia eta Txinaren artean ematen den bateragarritasuna e da etorkizunerako proiektu amankomun bat dutelako, baizik eta egungo eredua jasangaitz bezala ikusten dutelako. AEBk egungo errusiar eta txinatar politikak gaur egungo sistema mantentzeko aukeratik ikusten ditu. Honek irudi kontraesankor bat ematen du. Baina ikuspuntu zuzenetik ikusita, irudia garbi azaltzen da. Ikuspuntu honetatik AEB eskualde batetako liderra izango zatekeen, Errusia eta Txina eta agian Brasil bezala.

Galdera: Europa

Errusia Asiarantz eta Merkatu Gorakorretarantz biratzen bada ere, Europak Errusiaren estrategia geopolitikoaren parte garrantzitsu izaten jarraituko du. Europaren gaurko posizioa kontutan izanik, Errusiak harremanak hobetzeko zerbait (emakida onartezinak ez diren) egin al dezake? Nola konpontzen da Errusia Poloniak, Baltiar Herrialdeek eta (Mendebaldeko) Ukrainak zuzendutako bloke antierrusiar bortitzaz inguraturik?

David, Viena, Austria

Corto, Herbehereak, serbiar jatorria

123ab, Alemania

Erantzuna

Jada azaldu dut gaur egun Errusiaren eta EBren arteko adiskidetasuna ezinezkoa dela AEBk hala nahi duelako, baina hau aldi baterako soilik izango da, segurtasun arazoak direla eta AEBk euren posizioa aldatzen duten arte. Herrialde antierrusiarretako gaur egungo eliteei gertatzen zaienak ez dio inori axola, elite horiek joan egin beharko dira, euren erretolika aldatzeko gai ez direnez Errusiak eurekin tratatu ezin izango duelako. Momentuz Errusiak ez du Europar Batasunarekin hitz egiteko motiborik, hainbat arrazoiengatik. Lehena nahiko argia da: Europar Batasunaren markoaren barneko kontsentsu bat bilatzea erakunde honen posizio orokorra ohi denez oso antierrusiarra denean. Bigarrena, Brusselak Washingtonekiko benetan independentea den politikarik ez duelako. Hirugarrena, Europar Batasunak etorkizunik ez duela. Hau zehatz-mehatz eztabaidatu beharra dago.

Gaur egungo Europar Batasunari SESBen kronologia aplikatzen badiogu, 1989-1990an izango litzateke. Arazoak berberak dira. Arau batzuk hartu ziren egoera historiko, finantzario eta ekonomiko jakin batetarako, eta arauok agortuak geratu dira. Gaur egun baldintza ekonomikoak eta historikoak aldatu egin dira, baina politika legegilea aldatzea ezinezkoa da. Gai bakoitza eztabaidatu beharra dago, baina ez dakigu oso ondo noiz, ehunka gai baitaude eztabaidatzeko eta denbora oso mugatua baita. Zeozer lortzeko aukera bakarra denak batean abolitzea edo Europar Batasuna desegitea da. Orduan berriz berregin daiteke, baina beste arau batzuekin.

Bereziki, Eki Europa Europar Batasun “berriaren” parte ezin daitekeela izan esan dezakegu. Hortaz seguru gaude. Ez du industriarik eta ez du baliorik. EBn sartzeko arrazoia politikoa izan zen, SESB/Errusiarekiko urruntzea, baina orduan elikatu egin behar zitzaien (sozialismoa desagerraraztearen ondorio negatiboez konpentsatu). Gaur egungo gazteriak ez du sozialismoa oroitzen, beraz EBrentzat ondo da jende hori lagatzea eta euren kabuz atera daitezen uztea. Ez dute interesik. XIX mendeko europar historiak erakusten diguna pobrezia osora joango direla da. Biana hauek euren arazoak dira.

Hasierako galderara itzuliz… erabat zentzugabea da halako giroan Europar Batasunarekin akordioak egitea. Horregatik da beharrezko gure lan-banaketa sistema propioa eratzea Europar Batasunaren interesak kontutan izan gabe. Errusiak inportazioak ordeztu nahi baditu, bere segurtasun-taldea behar du, AEBk eta EBk, zigorren politikaren bitartez, MMEren arau guztiak ezabatu baitituzte.

Galdera: Errusia

Agenda liberal-atlantizistak Errusia barnean duen herri-babes eskasa ikusita nola egiten dute errusiar politika barnean botere kuota bat izateko? Beste alde batean, nola uste dute Eurasiar Soberanistek hazkunde ekonomikoa lortzea, eredu autarkikoek edo Estatu-kapitalistek azken urteetan hainbeste porrot izan ostean? Zein paper izango dute Errusia Handiko nazionalisten, bereziki mota nazional edo sozialista erradikalenetakoek?

Kermit Heartsong, San Francisco, Bay Area, AEB, “Ukraine:

ZBig’s Grandchessboard & How The West Was Checkmated” liburuaren egilea

Erantzuna

Hasteko, jende guzti honek (“liberalek”) Errusiaren jabegoaren parte garrantzitsu bat kontrolatzen dute, bigarrenik, AEBren babespean daude, eta hirugarrenik, elite politikoaren ikuspegitik, munduko finantza-erakundeekin akordioak egitea, inbertsioa eta hazkunde ekonomikoa bezalako ardura garrantzitsuak dituzte. Gaur egun argi dago hazkunde ekonomikorik ez dagoela, inbertsiorik ez dela egongo eta AEBk bazkide bezala hartzen ez gaituela. Honek esan nahi du “Liberalek” babes politikoa galdu dutela eta laster oholtza politikotik at egingo direla. Galdera da ea zein azkar emango den hau.

AEBri dagokionez, zerbait gaizki egin dutela konturatu dira. Arazoa da errusiar talde “liberala” lapurreta handi bat izan zen pribatizazioarekin sortu zela. Gaur egungo Errusian “liberal” eta “lapur” hitzak sinonimoak dira. Zentzu honetan, adibidez, Europar epaitegi batek “Jukos” enpresari 50 mila milioi dolarrez indemnizatzea sententzia ematen badu, Mendebaldearen akats politiko handia da, Errusian mundu guztiak baitaki Jukos lapurtua izan zela. Erosi zuen jendeak badaki lapurtutako jabetza zela, beraz inor ez dago eurekin zorretan. Beste hitz batzuetan, errusiar gehienentzat, Mendebaldearen helburu bakarra herriarenak (Gobernuarenak) deiren akzioak hartzea (lapurtzea) da. Hau da, Mendebaldeko eliteak, beren sistema judizialak barne, nahita “euren taldekoen aldeko” erabakiak hartzen dituzte, pertsona horiek lapur profesionalak badira ere. Hau AEBen eta EBren sinesgarritasunaren aurkako kolpe latza da, euren zigorrak baino gogorragoa.

Nazionalistei dagokienez, euren arteko ezberdintasun handiak daude. Hiru talde nazionalista handi daude Errusian: errusiar nazionalistak (ukrainar halitxinar nazionalisten antzekoak, nahiz eta euren sloganak eta metodoak onargarriagoak diren), nazio txikietako nazionalistak eta nazionalista erlijiosoak (nazionalista musulmanak barren) eta Estatu-nazionalistak (Estatuan fokatzen direnak, herritarren nazio ezberdintasunetan baino). Azken hauen artean daude monarkikoak, komunistak eta kapitalista “neoliberalak”; Mendebaldearengatik independentea den “benetako” kapitalismoa eraiki nahi dutenak.

Ezinezkoa da herrialdean ematen diren prozesu hain konplexuak kontutan izanik nork irabaziko duen aurreikustea. Horietako batzuek tokiko aliantzak egin ahal dituzte, baina helburu ezberdinak dituzte. Honek esan nahi duenez, talde hautako bakoitzak harreman ezberdinak eratu behar dituela. Modu berean, ezin da liberalekin kontatu, botere handia badute ere ez dutelako herri babesik, asko jota bozken %3-5 jasotzen dituzte. Ilusio handiak dituzte belaunaldi berri batek pribatizazioa oroitu gabe hazteaz. Baina belaunaldi berria boterearen bertikalean gora egiteko ezintasunarekin hazi da, postu horiek liberal horien seme-alabek edota “silovikiek” (segurtasun nazionaleko pertsonaka) hartuak baitituzte. Horretatik da saihestezina Errusiako botere politiko berria antiliberal edo anti-Mendebaldea izatea. Navalni bezalakoek ez dute aukerarik, posizio okerrak defendatzen dituzte. Mendebaldeak Errusiarekin harremanak izan nahi baditu, egoera honetaz jabetu eta zuzendu egin beharko du. Gaur egun ez dute horrelakorik egin nahi, beraz ez dago perspektiba positiborik.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s