Arrasateko gaztetxeko larunbateko hitzaldiaren kronika (Mondraberri.com)

Jatorrikoa hemen (mondraberri.com)

Ukraina ekialdeari elkartasuna adierazi zioten atzo gaztetxean

Askapenak antolatuta, “Inperialismoaren kontrako eguna” ospatu zuten atzo gaztetxean. Goizean Ukrainak bizi duen egoera azaldu zuten Jon Kortazar eta Ibai Trebiñok, eta gauean, murala margotu eta afari solidarioaz gozatzeko aukera izan zuten bertara hurbildu ziren gazteek.

Testua: Mikel Arregi Askasibar / Argazkiak: MAA / 2015eko otsailaren 1a, domeka

Ukrainak duela urte bete baino gehiago bizi duen egoera gogoan izan zuten atzo gaztetxean egin zen Inperialismoaren kontrako egunean. Askapenak antolatuta, bertako errealitatea azalarazi eta Ukraina ekialdeko herritarrei elkartasuna adierazteko ekimen desberdinak egin ziren.

Goizean, Jon Kortazar historialariak eta Ibai Trebiño, Donbassen izan den brigadista arrasatearrak hitzaldia eskaini zuten. Bertan, Ukrainan bizi den gatazkaren sorrera azaldu zuten, eta mendebaldeko potentziek bertan jokatu duten rola salatu zuten. Jon Kortazarrek azaldu zuenez, Europar Batasunaren eta Estatu Batuen laguntzaz borrokan dabiltzan ultra eskuindarrak dira momentuotan herrialdea kontrolatzen dutenak. Bide horretan, Ibai Trebiñok duela hilabete gutxi bisitatu dituen Ukraina ekialdeko lurraldeen aldarrikapenak zeintzuk diren azaldu zituen.

 

Goizeko hitzaldiaren ostean bestelako ekintzak egin zituzten ilunkara-gau partean. Gaztetxeko sarrera baten, “Herri miliziak aurrera, Donbassetik ez dira pasako!” leloa zuen murala margotu zuten bertara hurbildu ziren gazteen artean. Hau gutxi ez, eta afari-pasada dotorea egin zuten; vodka basoekin Ukrainar ekialdeko borrokalarien alde topa egin aurretik. Gauari amaiera emateko, Dj-Bull-ek musika jarri zuen.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s