Stalingradeko Borrokako beterano sobietarrek Angela Dorothea Merkeli idatzitako gutun irekia

Jatorrizko testua errusieraz

Ingelerazko bertsioa: Tom Winter, sott.net webgunea
Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Merkel andere agurgarria:

Gaur, nazismoaren kontrako garaipenaren 70 urteurrenean, gu, guda izugarri horretan eta borrokarik lazgarrienean parte hartu genuen beteranook, berriz Europan mamu bat dabilenaz, Izurrite Arrearen mamua, jabetzen gara. Oraingoan Ukraina bihurtu da nazismoaren laborategi, non ultranazionalismoan, antisemitismoan eta gizagabezian oinarritutako ideologia batek beste kulturen ukapenera, bortizkeria fisikora,, disidenteen likidaziora eta gorroto etnikoak eragindako hilketetara eraman duen.

Berriz ere, ezagunak zaizkigun irudiak agertzen zaizkigu: zuzidun desfileak, uniforme nazia jantzitako liskartiak, eskuin besoa agur faxista egiten altxatzen dutenak, Kiev erdialdean poliziak babestutako prozesio faxistak eta zenbait pertsona bigarren-mailako herritar bezala izendatzea.

Badakigu honek nora daraman, lehenago ere ikusi dugu eta.

Ukrainan, Izurrite Arrea azken hamarkadan zehar moldatzen hasi da eta guda zibilera eraman du. Eskuin Sektorea (Praviy Sektor) edo Goardia Nazionala omen delakoa bezalako talde faxistak edota “Azov” bezalako talde informal baina ondo armatutako pila batek, Ukrainar Armadaren airezko kolpatzeen eta artilleria astunaren laguntzaz, sistematikoki Eki Ukrainako populazioa suntsitzen dihardute.

Euren hizkuntzan hitz egiteko nahi soilagatik, euren herrialdearen etorkizunaren inguruko beste ideia bat duten, banderristek zuzendutako gobernu baten pe bizi nahi ez duten errugabeak hiltzen ari dira.

Banderistek Ukrainar Armada Matxinatuaren (1) oinordekotzat dute euren burua; oroitarazten dizugunez, azken honek Bigarren Mundu Gudan Wehrmachten aldean borrokatu zuen, SSren Halitxina Dibisioarekin (2) batera, bi formaziook sobietar judutarrak erailtzen nabarmendu zirelarik. Euren aurrekari ideologikoak goratzen dituzte, ukrainar hirietako kaleak kriminal nazien izenak jarriz! XX mendearen historia gure begien aurrean berriz idazten ari da. Ez izan zalantzarik gaurko banderistak –guk, Stalingradeko beteranook ondo ezagutzen dugun begirada fanatikoa ikusten diegularik- Donbass munduaren azaletik desagerrarazteko eta euren herrialde bereko Ekialdeko biztanleak napalmez erretzeko deitzen ari direla! Jendea Gorka Deunaren Xingola, faxismoaren aurkako gure garaipenaren ikurra eramate soilagatik hiltzen dutenaren frogak badaude.Merkel anderea, egiak dio Ukrainan faxismoaren orgia bat gertatzen ari dela. Ez da soilik Legebiltzarrean hitzaldi antisemitaren bat entzutea, edo norbaitek “arraza” baten beste batekiko nagusitasunaz txorakeriak esatea. Jada ehundaka eta milaka biktima eragin dituen eskala handiko krimen odoltsuen kontu bat da.

Baina Mendebaldeak honen aurrean oso postura arraroa hartu du, guk ulertzen ez duguna. Postura hori ukrainar naziekiko moldatze bezala ulertzen dugu. Halako postura Ukrainan Europaren posizio gisa hartua da, eta Errusian ere honela hartzen hasi da. Eta jakin nahiko genuke zer uste duen alemaniar herriak euren esperientzia historiko nazionala kontutan izanik.

Guretzat oso garrantzitsua da zure ikuspegia, behin Izurrite Arrea pairatu zuen eta sakrifizio eskergen ondoren hartaz libratzea lortu zuen herri handiaren liderraren ikuspegia zein den jakitea. Zuen herrian nazismoaren edozein adierazpenen kontra nola borrokatzen duzuenaz jakitun gara, eta sinets baloratzen dugula. Are gehiago, zuen herria nazismoaren edozein haziz garbi mantentzen duzuelarik, Europako beste alde batean bete-betean agertu denean halako axolagabekeria zergatik erakusten duzuen galdetzera eramaten gaitu.

Zergatik ateratzen dira europar liderrak manifestazioan terrorista islamistek hildako frantziar marrazkilarien defentsan baina ez Ukrainako faxismoa salatzeko? Zergatik izan zuen bere populazioaren parte bat triskatzea agindu duen Estatuburuak manifestazio horretan parte hartzea? Zergatik merezi dute 12 frantziar biktimek milaka ukrainar dota errusiar biktimek merezi ez dutena?

Ba al dakizu zenbat ume hil dituzten Eki Ukrainan euren uniformean ikur naziak daramatzaten mokokariak? Jakin nahi al duzu? Guk informazio hau emango dizugu, orain arte lortzerik izan ez baduzu. Zergatik Europako jendeak begiratzen dio hainbesteko axolagabekeriaz Ukrainako bortizkeria masiboari? Zergatik ez da hau zuen komunikabide nagusietan azaltzen? Zer da ba komunikabide horien independentzia ospetsu hori? Gertakizunekiko independentzia? Egiarekiko independentzia? Zeintzuk dira zigor ekonomikoen benetako helburuak? Errusia potentzia gisa ahultzea? Ukrainan faxismoa babestea? Edo soilik guk Mundu Gudako beterano gisa jasotzen ditugun pentsioak kobratzeari uztea?

Merkel andere agurgarria, XX mendeko historia ilunak irakasgai batzuk erakutsi dizkigu.

1. Historia berridaztea nazismorako bidea egitea da.

20 eta 30 hamarkadetako europar erregimen faxista oro hala hasi zen. Eta hau da Ukrainan egin duten bidea: eskolako historia testuliburuak berridaztetik, sobietar oroigarriak erausteraino. Faltsukeriaren ukendu hau Ukrainar Lehen Ministro Jatseniukek igurtzi zuen Alemaniar komunikabideetan “Sobietar Batasunak Alemania eta Ukraina inbaditu zituela” esan zuenean! Halako adierazpenekiko, zure sentimenduak, Holokaustoaren ukapenak kartzela-zigorra dakarren herrialde batetako liderraren sentimenduak zeintzuk diren jakin nahi dugu.

2. Ahuntz-buruak bilatzea nazismoaren adierazpide bat da.

Erregimen faxistek beti euren porrotaren erruak talde etniko, sozial edo erlijioso zehatz batzuei leporatzen diete. Iraganean talde hauek judutarrak eta komunistak ziren. Egungo Ukrainan ahuntz-buru horiek errusiarrak, Errusia eta herrialdearen Ekialdea osoa dira.

3. Nazismoa herrialde bakar batean agertzen bada, izurritea mundu osoan zabal daiteke.

Ezin duzu herrialde bakar batean nazismoa bultzatu eta muga horien barnean geratuko denik espero. Nazismoaren uholdeak muga guztien gainetik salto egiten du. Horregatik nazismoa

“Izurrite Arre” gisa ezagutzen da. Nazismoa urrunean geratu ahal bada han geratu behar da zure etxean agertu baino lehen.

4. Nazismoaren aurrean ezin da ikusezinarena egin; borrokatu egin behar da.

Norbaitek ukrainar faxismorik ez balego bezala jokatu ahal duela espero badu, oker dabil. Faxismoaren izaeran dago axolagabekeria aintzateste bezala hartzea, aintzatestea indarraren froga gisa ikusten duelako. Nazismoa ez da sekula ere tokikoa, hazi eta hedatu egiten baita. Beraz, nazismoaren aurka izan daitekeen jarrera bakarra, haren kontrako borroka aktiboa da.

5. Nazismoaren aurkako armarik indartsuena egia da.

Hitz gutxitan, egiak nazismoa gailentzen du. Nazismoaren izaera gizagabea, bere ideologiaren funts gizagabea, bere aldekoen exhortazioak, dakartzan pertsonen exekuzioak agerian utziz nazismoaren aurka borrokatzen dugu. Nazismoaren aurkako babesik onena egia historikoa da. Bertako gobernuak euren herrialdearen eta herriaren historia gazteriari ezkutatuko ez balio, Ukrainan jarraitzaile nazi gutxi egongo ziratekeen. Komunikabide handiek paper handia dute jokatzeko: nazismoa bultzatu edo haren kontra borroka dezakete.

Merkel andere agurgarria! Errusian, SESBen oinordeko gisa, misio historiko berezi bat dugu betetzeko. Duela 70 urte, galera izugarrien kontura, Europan nazismoari amaiera ematea lortu genuen. Batez ere guk, Stalingradekook, giza-mugez gaindiko ahaleginez, historiaren, ez soilik gure historiaren, baizik eta Europaren historiaren eta bai, munduaren historiaren ibilbidea aldatzea lortu genuen. Eta ezin dugu utzi nazismoa berriz agertzerik. Ez behintzat gure auzoan! Haren kontra borrokatu genuen, haren kontra borrokatuko dugu, gurekin batera borrokatzera gonbidatzen zaituztegu!

Hemen oso ezaguna den film batetako pertsonai batek, buruzagi faxista baten karikatura egiten duenak, zera esaten du: “Jendeak “Kaixo!” esan ordez “Heil!” estean duenean, horrek esan nahi du orduan gure zain daude, eta orduan hasiko dugu gure berpiztea”.

Merkel anderea, Ukrainan “Heil!” toki guztietan entzuten da, modu agerian, babes ofiziala duelarik. Bada ordua Europa osoak zorigaitz honi aurre egin diezaion. Alemaniako herriak eta Europa osokoak, Errusiako herriarekin batera, piztia eta haren haziak garbituko dituela espero dugu.

Oharrak:

(1) Ukrainar Armada Matxinatua (ukraineraz, Українська Повстанська Армія/Ukrajinska Povstanska Armija), urkainar talde paramilitar kolaborazionista bat zen, 1942an sortua eta Stepan Banderak eta Roman Xukhevitxek zuzendua. Bere helburua SESB deuseztea eta Ukrainaren “independentzia” lortzea zen Alemaniaren “Europa berriaren” pe. II Mundu Gudan Alemaniaren kolaborazionista izna ziren, tropa gorrien kontra borrokatuz Ukrainan poloniarrak judutarrak edo ukrainar sobietarzaleak erailaz. II Mundu Guda ostean, Mendebaldeko inteligentzia zerbitzuetara lotu ziren.

(2) Waffen-SSren XIV Dibisioa, ukrainar bolondresek osatua, 1943an sortua. Ukraina Mendebaldeko Halitxina (Галичина) eskualdearen izena zeraman (nahiz eta 1944ko abenduan “SSren XIV Ukrainar Dibisio” gisa berrizendatu) eta ukrainar nazionalistek (tartean aurreko oharrean aipatutako taldeak) babesten zuten, helburu berdinak bait zituzten. Partisano gorrien aurka borrokatzeko erablizaizan zen. Bere kmandanteak alemaniarrak ziren. Borrokarik ezagunena 1944ko uztialeanko Brodiko borrokaldia izna zuen, tropa gorriek garaitu izna zutelarik. Horren ondoren Txekoslovakiara eta Jugoslaviara (Esloveniara) bidali zuten Dibisio hau, han ere operazio antipartisanoetan parte har zezan. III Reicharen azken egunetan, bere izena kamuflatu nahi izna zuen “Ukrainar Armada Nazionala” bere burua bezala berrizendatuz.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s