Ukrainako egoeraren mini-txostena (Vineyard Saker)

Jatorriko bertsioa ingeleraz: Vineyard Saker bloga

Euskararako itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Beraz, Kerry eta Nuland Kieven daude, eta bihar Merkel eta Hollande Moskun egongo dira. Ziurrenik hau izango da Debaltsevoko poltsa guztiz itxia dagoela eta inguratutako Juntaren indarrak desesperatuta eta garaituta daudela (errusiar analista militar batek dio borrokarako abilak diren Juntaren indarren erdiak Debaltsevoko poltsan daudela –beste hitz batzuetan, Juntaren armada berriz garaitua izan da-) erakusten duen adierazpiderik argiena. Beste hitz batzuetan, anglosionistak euren jostailu naziak eta euren porrot egindako Kieveko erregimen-txotxongiloa salbatzeko esku hartzear daude. Zein nobleak!

Ba al zenekiten Putinek autismo gorakorra sufritzen zuela? Bai, The Telegraphen arabera, hau da AEBko Pentagonoak uste duena: Putin “Aspie” (Asperger sindromea sufritzen duena) da. Lehenik ez dut uste hemen ezer txarrik dagoenik (baditut Aspie diren lagun zoragarri asko –benetan Aspieak maite ditut, jende “normala” baino zentzuzkoagoak iruditzen zaizkit); baina bigarrenik honek Putinekiko euren gorrotoa azalerazteko asmatuko duten hurrena zer izango den itaunarazten dit. Agian ume-koxkor gor, tentel eta itsua dela, pedofiloak jaten dituena eta zantzu homoerotikoak eta sadomasokistak dituena? Edo mundua monje alien ortodoxoek inbaditzeko plana prestatzen ari den estralurtar bat dela? Edo agian Hitler berria” dela…

Bihar arratsaldea arte, gaia zabalik

Agurrak

The Saker

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s