Guda Ukrainan (Alexander Mercouris)

 

1. Nire abiapuntua, guda hau ez direla mugimendu taktiko txikiek erabakitzen ari da. Ukrainar Armada baja kopuruarengatik ari da sufritzen. Udan jipoitu egin zituzten, eta orain ere jipoituak izaten ari dira.

Russia Insiderrerako idatzi ditudan artikuluetan, ukrainar militarren heriotzak hackeatutako ukrainar dokumentu ofizialen arabera estimatu ditut, Donetskeko aireportuko borrokaldiak iraun dituen bi asteetan 1.100 hildako izan dira. Novorossijako Herri Armadaren arabera, borrokak berriz hasi direnetik 1.500 izan dira. Colonel Cassad blogariak 1.800etik gora izan daitezkeela esan du.

Hala ere, 1.500 eta 1.800 zenbakiak, 1.100 agertzen diren hackeatutako ukrainar dokumentu horiek egiten diotenari baino epe luzeago bati egiten diote erreferentzia. Denak antzeko neurrikoak izateak zenbaki hauei sinesgarritasuna ematen dio. Beraz, ukrainar armadak astero ehundaka hildako dituenaren nire estimazioak zuzenak direla ematen du.

2. Jakina Novorossijako Herri Armada ere galera handiak pairatzen ari dela. Hala ere garbi dago ukrainar armadak pairatutakoak baino gutxiago direla. Russia Insiderren argitaratutako artikuluan esan nuen bezala, Novorossijako herri-armadaren bozeramaile batek galeren erratioa 4:1 bezala sailkatu zuen. Colonel Casadek, berak 1.800 ukrainar hildako zeuden eperako, 600 novorossijar hildako estimatu ditu. Hori 3:1 erratioa litzateke.

Nire ustez, novorossijar armada azken 3 astotan izan dituen galerak ohikoak baino handiagoak dira, epe horretan erasoan aritu izan baitira. Etapa hau Debaltsevoko poltsa itxi ondoren bukatzen denean, kopuru hau ere jaitsi egingo da. Ukrainar galerak, ordea, poltsa ixterakoan handitu egingo dira, batez ere porrot eginiko kontraerasoak egiteko ohitura horri atxikituta jarraitzen badute.

3. Russia Insiderrentzat idatzi nuen artikuluan esan nuen bezala, ukrainar armadak ezin du astero ehundaka galera jasotzen segi. Bala festa honek jarraitzen badu, armada hori haustea denbora kontua da. Hau hala dela ikusten dut batez ere nire Russia Insiderreko artikuluan Donbassen dauden ukrainar tropen kopurua gainbaloratu nuenaz konturatu nintzenean. Orduan, 60.000, mila gutxi gora-beera zirela esan nuen, Orain ikusten dut are gutxiago direla, mobilizazioak deitu badituzte ere.

4. Politikoki, DHEk eta LHEk oso ildo gogorra hartu dute negoziaketetan. Hain zuzen:

a) Orain Kutxmaren eskubide plenipotentzioarioak auzitan jartzen dituzte, adibidez, Junta formaz eta legez otuko dituzten itunak sinatzeko eskubidea. Eskubide horiek formalki izan beharko lituzkeela insistitzen ari dira.

Inoiz esan dudan bezala, ez dago zalantzarik Minskeko Protokoloa sinatzerakoan Kutxma Juntaren izenean ari zenik, eta oso harroputza zitekeen hori ukatzea. Hala ere Juntak behin baino gehiagotan egin dio uko Kutxmaren posizioa formalitzatzeari, hori egitea Novorossijarekin negoziatzean ari direla formalki onartzea bailitzakeelako, eta arrazoi politiko eta ideologikoak direla medio ez dute halakorik onartu nahi.

b) Novorossijako Armadak sueten berri bat oraingo borroka-lerroen, eta ez Minskeko Itunak aurreikusitako lerroen oinarrian onartuko duela esan du. Hau sueten bat ukatzea bezalakoa da, jakin badakitelako Junta sekula ez dela halakoarekin ados egongo. Hain zuzen, novorossijar armadak gaur Debaltsevoko frontean 7 eguneko sueten bati uko egin dio. Uste dut hau dela novorossijar armada sueten bati uko egiten dion lehen aldia.

Hau udaberriko eta udako posizioarekiko biraketa bat da. Une hartan novorossijar armada (eta Errusia) zen sueten baten alde egiten zuena eta Junta horiei uko egiten ziena. Biraketa hau iniziatiba orain novorossijarren eskuetara pasa denaren adierazlerik onena da.

d) Errusiarrek novorossijarren ildo gogorra babesten dute. Ematen du inor ere konturatu ez dela, baina 2015ko otsailaren 2an Interfaxek berri hau zekarren Moskun 20:03ak zirenean:

“Kremlineko iturriak: Eki Ukrainako milizien ildo gogorra “guztiz justifikagarria” da”.

Lehen esan dudan bezala, errusiarrek Mendebaldeak Junta negoziaketetara bultzatuko duen itxaropen guztiak galdu dituzte. Eta honek baieztatu besterik ez du egiten. Moskuk Novorossijari erasotzeko argi berdea erakutsi dio.

e) Errusiarrrek negoziatutako konponbide baten jarritako itxaropenak zergatik galdu dituzten ulertzeko azter ezazue gaurko Poroxenkoren adierazpena. Bere egoera hondatzen den artean ere, federalizatzerako aldarrikapenei uko egiten die eta Ukraina Estatu bateratua izango dela dio. Lehen esan dudan bezala, Juntaren izaera ideologiko eta politikoak ez du beste erantzun posiblerik uzten, eta Junta borondatezko konpromezu batetara iritsiko dela espero duenak bere burua tronpatzen du.

 f) Ez dut ezer esango Kieven azalerazten ari dela dirudien krisi politikoaz, beste batzuek nik baino hobeto ulertzen dute eta.

Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Russia Insider

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s