Minskeko akordioaren puntuak

Minskeko akordioaren puntuak

Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitearen oharra: Itunean erabilitako terminologia ofizialaren arabera itzuli dugu. Terminologia hau ez da guk erabiliko genukeena.

1.Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zonalde konkretu batzuetan berehalako sueten osoa, otsailaren 15eko 00:00etan, Kieveko orduaren arabera, indarrean jarriko dena.

2.Bi aldeek arma astun denak erretiratu behar dituzte, behintzat bien arteko 50 kilometrotako segurtasun zonalde bat sortuz 100 milimetro edo gehiagoko artilleria sistemei dagokienez, behintzat 70 kilometroko segurtasun zonaldea misil jaurtiketa anitzetako sistemei dagokienez, eta behintzat 140 kilometrotakoa Tornago, Uragan eta Smertx misil jaurtiketa anitzetako sistemei eta Totxka misil taktikoen sistemei dagokienez.

Ukrainar tropei dagokienez, distantzia hauek gaur eguneko kontaktu-lerroaren arabera kalkulatuko dira. Donetsk eta Luganskeko ukrainar eskualdeetako zenbait zonalde konkretutako indar armatuekiko, 2014ko irailaren 19an sinatutako zen Minskeko memorandumean ezarri zen kontaktu-lerroaren arabera.

Arma astunen erretiratzea, beranduen, suetena indarrean sartu ondorengo bigarren egunean hasiko da, eta 14 egunetan beteko da.

ESLAk, Hiruko Kontaktu Taldearen laguntzaz, prozesu honi lagunduko dio.

3.ESLAk bai suetena zen arma astunen erretiratzea, erretiratze honen lehen egunetik ikuskatu eta egiaztatuko du, lan hauetan beharrezko tresnak, sateliteak, droneak, radar sistemak eta bestelakoak barne, erabili ahal izango dituelarik

4.Erretiratzearen osteko lehen egunean, ukrainar legearen araberako, eta bereziki “Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zenbait zonaldeetako tokiko gobernuaren behin-behineko erregimenari buruzko legea” ukrainar legearen araberako tokiko hauteskundeen gaineko eta lege horren oinarrian zonalde horien etorkizuneko administrazioaren inguruko elkarrizketa bat hasiko da.

Dokumentu hau sinatuta eta 30 egun pasa aurretik, Ukrainako Verkhovna Radan erregimen berezi hau indarrean jarriko diren lurraldeak definituko duen ebazpen bat onartu behar da, betiere, 2014ko iraileko 19ko Minskeko memorandumearen oinarrian onartutako “Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zenbait zonaldeetako tokiko gobernuaren behin-behineko erregimenari buruzko legea” ukrainar legea aintzatetsiz.

5.Barkamenak eta amnistiak, Ukrainaren Donetsk eta Luganskeko eskualdeen zenbait zonaldeetan gertatu diren jazoerekin lotutako pertsonen jazarpena eta zigorra debekatuko duen lege baten bidez bermatuko dira.

6.Bahituak eta legez kanpo atxilotutako pertsonak “denak denen truke” printzipioaren arabera askatuak eta trukatuak izango dira. Prozesu hau erretiratzea gertatu eta bost egun baino lehenago osatuko da.

7.Nazioarteko mekanismoen arabera behartsuei emango zaien giza-laguntza modu seguruan bildu, banatu eta hartuko dela bermatzea.

8.Harreman sozioekonomikoak, pentsioak eta beste ordainketak (atzeratutako onurak ordainduko dira, Ukrainako legezko markoan zerga-sistema berrituko da) bezalako transferentzia sozialak erabat berrezartzeko moduak determinatu behar dira.

Helburu honetarako, Ukrainak gatazkak eragindutako zonaldeetan banketxe-sistemaren ardura berreskuratuko du eta agian nazioarteko mekanismo batek halako transferentziak erraztuko ditu.

9.Gobernuak Ukrainaren Estatu-mugaren erabateko kontrola berrezarriko du gatazkaren zonalde osoan, hau tokiko hauteskundeen ostean indarrean jarriko delarik eta 2015ko bukaeran aginte politikoa 11 puntuan zehazten denaren arabera –Hiruko Kontaktu taldearen markoaren barne Donetsk eta Luganskeko zonalde batzuetako ordezkariak kontsultatu eta hauekin adostu ondoren- osorik ezarri ostean egingo delarik (Ukrainako Legean eta Konstituzio-erreforman oinarritutako Donetsk eta Luganskeko eskualdeen zonalde batzuetan tokiko hauteskundeak eginez).

10.Atzerriko indar armatuak, ekipamendu militarra eta mertzenarioak, ESLAren ikuskapenaren pe, Ukrainaren lurraldetik erretiratu beharko dira. Talde armatu ilegal guztiak desarmatu beharko dira.

11.Ukrainan Konstituzio-erreforma abiaraziko da, 2015 bukaerarako ezaugarri-gako gisa deszentralizazioa (Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zenbait zonaldetako ezaugarri bereziak kontutan izango dituena) izango duen Konstituzio berri bat onartuko da. 2015ko bukaerarako lege iraunkor bat onartuko da baita, Oharrean zehazten diren neurriekin bat Donetsk eta Luganskeko zonalde batzuetako status bereziaren gainean.

12.“Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zenbait zonaldeetako tokiko gobernuaren behin-behineko erregimenari buruzko legea” delakoan oinarrituz, tokiko hauteskundeen inguruko aferak Donetsk eta Luganskeko zonalde konkretuekin eztabaidatuko dira Hiruko Kontaktu Taldearen markoan. Hauteskundeak ESLAren estandarren arabera egingo dira, ESLAren Erakunde Demokratikoetarako eta Giza Eskubideetarako Bulegoak ikuskatzen dituelarik.

13.Hiruko Kontaktu taldearen jarduera intentsifikatu beharra dago, Minskeko Itunaren aspekturik nabarmenenak gauzatzeko lantaldeak sortzea barne. Hauek Hiruko Kontaktu Taldearen konposizioa islatuko dute.

Oharra:

“Donetsk eta Luganskeko Luganskeko eskualdeetako zenbait zonaldeetako tokiko gobernuaren behin-behineko erregimenari buruzko legearen” arabera, neurri horien artean, hauek daude:

— Donetsk eta Luganskeko eskauldetako zenbait zonaldeetan gertatutako jazoerekin lotutako norbanakoak zigorrez, jazarpenez eta diskriminazioz libre uztea.

— Hizkuntza-autodterminaziorako eskubidea.

— Donetsk eta Luganskeko zenbait zonaldeetan tokiko gobernuen fiskalak eta epaileak izendatzean parte hartzea.

— Aginte zentralak tokiko aginteekin Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zonalde konkretuetako garapen ekonomiko, sozial eta kultural aferetan akordioetara heltzeko aukera aintzatestea.

— Estatuak Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zonalde konkretuen garapen sozioekonomikoa bultzatu behar du.

— Gobernu zentralak Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zonalde berezien eta Errusiar Federazioko eskualdeetan arteko muga zeharkatzea erraztuko du.

— Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zonalde konkretuetan ordena publikoa mantentzeko herri-milizia unitateak sortuko dira, tokiko aginteari atxikiak.

— Lege honen arabera azken hauteskundeetan aukeratutako tokiko kontseiluetako kideak eta funtzionariak ez dira iraungitze epearen aurretik kargugabetuko.

Hiruko Kontaktu Taldearen ordezkariek sinatuta:

Heidi Tagliavini Enbaxadorea

Leonid Kutxma, Ukrainako bigarren Lehendakaria

Mikhail Zurabov, Errusiar Federazioaren Enbaxadorea Ukrainan.

Aleksandr Zakhartxenko

Igor Plotnitski

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s