Ukrainar neskato baten gutuna

Ingelerazko bertsioa: Global Research

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

Hemen aurkezten dizuegun gutun hau Kieveko neska batek idatzi zuen (errusieraz), non Ukrainako hiriburuan Maidanaren kontra daudenen kontrako oldarkeria eta opresioa deskribatzen dituen.

Zoritxarrez, VKn (VKontakte) Maidanari buruz idatzi ditudan post guztiak itxi behar izan ditut (ez ditut ezabatu baina nik bakarrik ikus ditzazket), Maidanaren “garaipenaren” ostean benetako amesgaiztoa hasi baitzen. Horri buruz jendeak ez du hitz egin nahi, beldurtuta dagoelako. Eskuin Sektoreko militanteak nahi daude.

Nire lankidea bere etxean sartzean jipoitua izan zen bere VK orrian Maidanaren kontrako postak idatzi zituelako. Nola aurkitu zituzten idatzi horik? Inork ere ez daki. Tratamendu intentsiboan dago, eta hori aipatu eta berehala negar egiten hasten da.

Lehengoan, eskolan, nire auzokidearen semeak jolasorduan telefonoz gurasoei dei egin zien eta errusieraz mintzatu ziren. Bere klasekideek telefonoa kendu eta puskatu zioten. Bere poltsa apurtu zuten eta liburu eta koaderno guztiak hautsi zituzten, eta ondoren jipoitu egin zuten. Soilik ukraineraz hitz egiteko esan zioten, bestela “Bere bizi osoan zehar beldurtuta egongo ziela edonon topatu eta jipoituko” zutelako. Mutila zazpigarren mailan dago.

Noizbehinka kaleetan halakoak gertatzen dira: talde bat pertsona batengana hurbiltzen zaio eta “Maidanen egon al zinen? Maidanaren alde zaude?” bezalako galderak egiten dizkiote. Erantzuna ezezkoa bada, ostikoka jipoitzen dute.

Orain, Kieven, Maidanan zehar edo ondoren errusiarrek edota errusiera-hiztunek, Maidana babesten ez dutenak, “hormek hitz egiten zuten” sobietar garaian bezala mutu egon behar dute. Guk, beste eskualdeak (Donetsk, Lugansk) ez bezala, ez dugu eta independizatzeko aukerarik.

Kieven orain denek ahopeka hitz egiten dute eta elkartze pertsonalak ezinezko bihurtzen ari dira. Hau jada eredu totalitarioa da, eta okerrera egingo du.

Dena okertzen ari da. Arrazoirengatik, errusiar edota errusiera-hiztun asko Maidanen egon ziren, eta Maidango jendea lagundu zuten. Kiev erabat zatitua dago. Orain ezin da errusiarrekin elkartu. Janukovitx bezala etsai bihurtu dituzte. Izugarria da guda hau (Maidango tiroketak) hemen izatea. Halako krudelkeria jende baketsuaren kontra zuzendu da. Euren krimen bakarra suntsitzaileen kontra egon izana da.

Mesedez, informazio honekin lotuz, ez ezazue nire goitizena aipatu.

Batzuek beste batzuek soilik VKn idaztearren jotzen badituzte, horrek batez ere gu, emakumeak eta amak, beldurtzen gaitu.

Hemen egilea aipatu gabe idazteko baimena eskatu dut, eta hau erantzun didate:

“Argitaratzen baduzu, objektiboki esan ezazu Kiev oso lasai dagoela”. Baina hau itxura kontua bakarrik da. Pozik eta lasai daudenak maidanzaleak soilik dira, orain euren txanda da.

Beste guztiak kontu handiz dabiltza, baita ere ezagunekin. Maidanaren aurkari gisa oldarkeriarik jasan ez duten errusiarrak eta errusiera-hiztunak ere publikoan isilik egoten dira. Eroen oldarkeria ez erakartzen saiatzen dira.

Eta sufritu dituztenak orain euren familiak babesteaz arduratzen dira, eta isilik, erabat isilik daude. Beraz, Kieveko “irudia” lasaia da, udaberria dator eta abar, Baina egia esan, hiriaren parte bat (eta ez txikia!) izuaz ixilik dago.

Ezin duzu dena alde batera utzi: lana, etxea, bizitza, dena ezin duzu utzi.

Jendea ahal duen bezala bizi da. Gertatutakoaren ondoren, mirari bat itxaroten dute. Baina zaila da Kieveko errusiarrak zerk salbatu ahal dituen pentsatzea.

Ezinezkoa da ixilik egotea. Baina Maidanen aurkako kievtarrek ez dute publikoki horri buruz idatziko. Norbere burua gordetzeko instintuak ez egitera bultzatzen ditu.

Oraindik honetan konturatu ez direnak dena bere onera itzuliko denaren itxaropena dute edo itxura hori egiten dute. Ni kontu handiz nabil; soilik hemen idatzi dut eta arrazoi batengatik: agian zuen urrutiegi zaudetelako…

Beste kievtar baten erantzuna

“Kievetik gutuna” irakurri dut. Hor dioen dena egia da. Egileak egia dio dena laga eta hiria egun batetik bestera utzi dezakezula dioenean. Etxe berri bat eta lan berri bat ezi dira hurrengo egunean aurkitzen. Ezkutatzea beharrezkoa da. Sentsazio zatar bat da.

Beharrezkoa da ez soilik hormek belarriak dituztela gogoratzea, baizik eta pozik zaudenaren itxura egitea era bai. Eguzkia berriz agertu delako pozik egon behar zara. Maidanaren ostean, arriskutsua da bestela egitea. Badaude Maidan babestu ez zutenak zelatatzen dabiltzanak. Hemen jada ez dago legerik. Herria babesik gabe eta patuaren menpe dago.

Hau iraultza faxista bat izan da. Ikaragarriena jendeak erradikalak babestu izana eta egoera hau ondo hartu izana da. Hemen lege gabezia izugarria dago. Erabateko intolerantzia dago; arraza, nazio eta erlijio intolerantzia, eta Maidanarekin bat ez datozen iritzi politikoak krimen bihurtu dira.

“Ezhenedelnik 2000” bezalako astekariak, Maidana ez 2004an (Iraultza Laranja) ez orain babestu ez zutena itxi dute. Ukrainako informazio-hedabideetan persona non grata bihurtu diren kazetari, politologo edo soziologoen zerrenda oso bat dago.

“Stop zentsura” bezalako talde barregarriak daude, zeintzuek Janukovitx diktadorearen aurka borrokatu eta gero, Maidanekin bat ez zetorren argitalpen oro itxi nahi duten. Giza eskubideen aldeko aktibistek, ezta “mugarik Gabeko Kazetariek” ez dute hau aipatu ere egin. Hau ametsa ote den pentsatzen hasia nago.

Garbi diot hemen. Faxismoa da, faxismo arrunta.

http://www.globalresearch.ca/a-simple-letter-from-a-ukrainian-girl/5429304

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s