Minsk 2.0: Putinek bere asmoa bete du (Vladimir Suchan)

Jatorrizko bertsioa ingeleraz: Vladimir Suchanen bloga (Logos Politikos)

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

2015ko otsailaren 12

Minsk

Minsk 2.0k (Minsk 1.0k egin bezala), de iure (baina oraindik ez de facto), Novorossijaren eta baita Donetskeko zein Luganskeko Herri Errepubliken izatea ezabatu du, eta bertako erreferendumak baliogabetu ditu.

Itunak Kieven subiranotasuna berrezartzen du eta 2015 amaitu orduko Errusiarekiko muga guztiak Kievek kontrolatu behar dituela dio. Poroxenkoren arabera, Minsk 2.ok ez du ez federalizaziorik ez autonomiarik aurreikusten. “Status berezi” horrek gauza asko esan ahalko ditu, baina benetako esanahia, hutsaren hurrena da. Eskualde horien statusa Kievek egingo duen lege baten araberakoa izango da, agian eskualde horiekin koordinatuz edo hauek kontsultatu ostean. Beste ezer ez.

Itun bezala mozorrotutako agindu honen gakoa “Ezarri Beharreko Neurri Multzoaren” (Minsk 1.0n ezarritakoaren) 10. puntua da: “Ukrainaren lurraldetik atzerriko unitate armatu, ekipamendu militar zein mertzenari guztiak ESLAren ikuskaritzapean erretiratzea. Talde armatu ilegal guztiak desarmatzea”. Testu honek Novorossijako Indar Armatuak “erretiratu” beharreko talde ilegal gisa hartzen ditu. Are gehiago, “erretiratze” hitza, desegite hitzari lehenestea, “talde ilegal” hauek Ukrainako lurraldetik desegin beharra aipatzen du, baina behin Ukrainatik kanpo, ez dira zertan desegin behar –eta guzti honek indar hauek errusiarrak direla ulertarazi dezake-. Ematen du errusiar diplomatikoek ez dutela hau ikusi.

Lagungarria da baita ere testua eta RTk emaniko bertsioa alderatzea.

Hau da testuaren arabera, 4 puntua:

4.“Erretiratzearen osteko lehen egunean, ukrainar legearen araberako, eta bereziki “Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zenbait zonaldeetako tokiko gobernuaren behin-behineko erregimenari buruzko legea” ukrainar legearen araberako tokiko hauteskundeen gaineko eta lege horren oinarrian zonalde horien etorkizuneko administrazioaren inguruko elkarrizketa bat hasiko da.

Dokumentu hau sinatuta eta 30 egun pasa aurretik, Ukrainako Verkhovna Radan erregimen berezi hau indarrean jarriko diren lurraldeak definituko duen ebazpen bat onartu behar da, betiere, 2014ko iraileko 19ko Minskeko memorandumearen oinarrian onartutako “Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zenbait zonaldeetako tokiko gobernuaren behin-behineko erregimenari buruzko legea” ukrainar legea aintzatetsiz.”

Konpara ezazue RTren arabera “4 puntuarekin”:

4.“Kievek eta matxinoek, matxinoen peko zonaldeetan burutu beharreko hauteskundeen baldintzak negoziatuko dituzte, honela zonalde hauek Ukrainaren legezko markora itzuliko direlarik. Kievek, autoaldarrikatutako errepublikentzat onargarria izango den autodeterminazioaren gaineko legedia onartuko du”. http://rt.com/news/231667-minsk-ceasefire-deal-breakup/

Oso nabarmena da baita ere, 11 puntuan testuaren eta RTk dioenaren arteko aldea.

Testuaren araberako 11 puntua:

“Ukrainan Konstituzio-erreforma abiaraziko da, 2015 bukaerarako ezaugarri-gako gisa deszentralizazioa (Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zenbait zonaldetako ezaugarri bereziak kontutan izango dituena) izango duen Konstituzio berri bat onartuko da. 2015ko bukaerarako lege iraunkor bat onartuko da baita, Oharrean zehazten diren neurriekin bat Donetsk eta Luganskeko zonalde batzuetako status bereziaren gainean”.

Oharra (besteen artean): “-Donetsk eta Luganskeko zenbait zonaldeetan tokiko gobernuen fiskalak eta epaileak izendatzean parte hartzea. (…) -Donetsk eta Luganskeko eskualdeetako zonalde konkretuetan ordena publikoa mantentzeko herri-milizia unitateak sortuko dira, tokiko aginteari atxikiak. – Lege honen arabera azken hauteskundeetan aukeratutako tokiko kontseiluetako kideak eta funtzionariak ez dira iraungitze epearen aurretik kargugabetuko.”

RTren “11 puntua”: “kievek, urte bukaerarako, Konstituzio-erreforma osoa ezarriko du, zeinek ukrainar sistema politikoa deszentralizatuko due, Donetski eta Luganski pribilegio batzuk esleituz; hoien artean hizkuntza-autodeterminazioa, fiskalak eta epaileak izendatzeko askatasuna eta Errusiarekin lotura ekonomikoak ezartzeko eskubidea daudelarik”.

Elkarrizketen osteko prentsaurreko laburrean, Putinek Kievek Donetsk eta Luganskeko Herri Errepublikekin buruz-buru mintzatzeari uko egin ziola eta Alemania eta Frantzia aliatuekin bat Errusiarekin mintzatzera mugatu zela baieztatu zuen.

Nabarmenki, prentsa-adierazpen honetan, Putinek arazorik kritikoena, Debaltsevoko poltsan inguraturik dauden 6.000-8.000 soldaduen patua zela esan zuen. Poroxenkok inguratuta daudela ukatu du. Donetsk eta Luganskeko Herri Errepublikek hauen errendizioa eta armagabetzea eskatu dute. https://www.youtube.com/watch?v=_vGK63sbiks

Oleg Tsarioven arabera, Minsk 2.0n Putinez eta Errusiaz esan daitezkeen onenak a) “Errusiak gatazkatik txiri egin duela; orain ezin datekeela Ukraina eta Errusiaren arteko gatazka gisa aurkeztu” (Россия вышла за рамки конфликта. Войну в глазах западного общества теперь очень сложно представить как войну Украины и России.); eta b) Errusia “Europar kontzertuan, talde berean ari dela” dira. (страна выступает в одной команде с европейским концертом). http://oleg-tsarev.livejournal.com/94289.html

Putinek, xake-txapelduna den gisan, jokaldi bikaina egin du. Aspaldi ikusi zuen Juntak eta bere Mendebaldeko aliatuek zer nahi zuten, eta itun hau jokaldi batzuk lehenago ikusita, hauxe lortu du.

Ikusteko dago ea orain Moskuk Poroxenko eta Kieveko erregimenaren ordezkariak maiatzaren 9ko Garaipen desfilera gonbidatuko ote dituen. Agian ez da arazorik egongo Kievek nahi bezala Garaipenaren Eguna “Berradiskidetzearen” Eguna bezala berrizendatzean. Oleg Tsariovek adierazi duen bezala, Errusia orain “talde berean” dago, eta eliteen elkarlana berretsi beharrean dago.

1990an jada, Brzezinskik Ukraina AEBren Eurasiareko edota Eurasiar Balkanetarako “zubi” gisa identifikatu zuen. Eta unibertsoaren nagusiak beti ezkutuan ari direlarik, ironikoa izan arren, zubi honekiko aurreko maila gisa Slobodan Miloševićekin saiatu zuten taktikaren bertsio gaurkotu bat erabili dute; tresna horri gainera “Normandiako formatua” edo “Normandiako taldea” deituz, 1944ko ekainean AEBk Europan lur hartu zuenekoa burura ekarriz, eta hura gogorarazteko jaia izan zen Putin Poroxenkoren eta honek ordezkatzen duen Junta naziaren zilegitasuna onartu zuenekoa. “Normandia” berri hau Bielorrusian osatu da, non hiru lider sobietar ohiak (ordurako jada antisobietarrak baziren ere) 1991ko abenduaren 25ean Sobietar Batasuna Konstituzio-zilegitasunik gabe desegitea sinatu zuten.

Minsk 2.0 Minsk 1.0ren indartzea eta ezartzea besterik ez bada, orduan Kremlinek (adibidez, Starikoven eredua jarraituz), errusiar abertzaleak, Strelkov bera barne “legez kanpoko gudaren alderdi” izendatu beharko zituzkeen, eta errusiar erregimena aldatu, Kieveko Juntarekin (eta Inperioarekin) bateragarria (“lankide”) izan dadin; agian Ivan Ilinen eskuineko kontserbakortasuna eredu ideologiko gisa hartuz.

1066ko Ingalaterraren inbasio normandiarra (1944koaren kontrako bidean joan bazen ere) garrantzitsua izan zen herrialde horri feudalismoa (esklabotzaren forma “berri”, modernoago bat) ekarri zion eta.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s