Minskeko akordioa: Suetena egia, bakea inolaz ere ez

Ingelerazko bertsioa: Nebojša Malić, antiwar.com

Euskarazko itzulpena: Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komitea

poroxenko

Suetenak irauten badu ere, Minskeko Akordioa konponbide politiko batetik urrun dago.

Otsailaren 12ko goizaldean Errusia, Frantzia, Alemania, eta Ukrainako juntako liderrek Minskeko lehendakari-jauregian agertu ziren, begiak makarrez beteak, Eki Ukrainan borrokak eteteko akordio bat iragartzeko.

Lehen begiratuan, adostutako 13-puntutako memorandum ez da irailean Bielorrusiako hiriburuan sinatu zenarekiko ezberdina, zeinak urtarrilean porrot egiteak urtarrilean triskantza hau ekarri duen. Itxaropen justifikatuagorik al dago orain? Ez dut uste.

Diplomazia desesperatua

Asteazken arratsaldean hasi ziren eta gauen zehar luzatu ziren hizketaldiak, kontinenteko diplomaziaren ondorio izan ziren. Juan den astean Angela Merkel alemaniar kantzilerra, Kiev, Mosku eta Washingtonen artean ibili zen –lehen bietan frantziar lehendakari François Hollandek laguntzen zuelarik- sueten bat lortzeko.

Hainbat arrazoi daude honetarako. Urtarrilean, Kieveko Juntak, Ekialdeko bi probintzia errebeldeen kontra gaizki prestatutako ofentsiba bat hasi zuen. Donetskek eta Luganskek, Maiatzean, AEBk babestutako Maidango Estatu-kolpeari erantzunez, Donetskek eta Luganskek independentzia aldarrikatu zuten, eta Abuztu bukaeran Kievi porrot lotsagarri bat jasanarazi zioten.

Zer pasa zen Juntaren burutik Ituna apurtzeko? Ematen duenez, Washingtoneko laguntza-promesak izan dira, esaterako “Ukraine Freedom Support Act“, edo urtarrileko Europan dauden AEBtako indarren buru Ben Hodges jeneralaren bisita.

Ondorio gisa, matxinoek Donetskeko aireportua hartu zuten eta otsail hasierarako gobernuaren milaka tropa Debaltsevon inguratuta eta moztuta geratu ziren. Porrot militar hauekin bat, ukrainar ekonomiak hondoratzen jarraitzen zuen.

Bitartean, Washingtonen, hainbat ahotsek, “Ukraina armatzeko” deia egiten zuten –Moskuk honek bortizkeriaren areagotze bat ekarriko zuela ohartarazi arren-. Washingtonen Errusiaren aurkako guda ekonomikoa dela eta –iaz “Errusiaren erasoari erantzunez” hasitakoa- bapo sufritutako Europar potentziek zerbait egin beharra ikusi zuten.

Behin-behineko sueten bat

Antza denez, irailekoarekiko apenas ezberdina den suetena sinatzeko gau oso bat luzatzea, Kieveko Juntako lehendakari Poroxenko, bere jeneralek guda-oineko benetako egoeraz ondo informatua ez izatea izan zen.

Bai armadak zen “bolondresen batailoiek” (Eskuin Sektoreko naziek zuzendutakoek) Debaltsevon inguratzerik ez zegoela edo jada puskatua zela esan zuten. Kievek hainbat aldiz aipatutako “errusiar inbasioa” bezala, gezurrak baizik ez ziren.

Bere tropak galtzen ari zirenaren errealitatea gogorrari aurre egin behar ziolarik,e ta Washingtonetik laguntzarik ez zetorrela, Poroxenkok suetena sinatu behar zuen.

Hala ere, egongo memorandum Ukrainako lehendakari ohi Kutxmak, bi lider matxinok, eta ESLAko ikuskaritza-misioaren buruak sinatu zuten, ez goi-bilkurako inolako lehendakari edo lehen ministrok.

Horrekin bat, Minskeko bigarren Itunaren eta lehenengoaren arteko antzekotasunek eta estatubatuarrak inon ez ezin ikusteak, zenbait itun honek askorik iraungo ez duela ondorioztatzera eraman ditu. Edozein mirari gertatzen bada ere, halako suetena gatazka konpontzeko beharrezkoa den konponbide politiko batetik urrun dago.

Gurpila biraka askten da.

Argigarria izan zen oso Minskeko akordioaren osteko lehen erreakzioak ikustea, propaganda-gurpila biraka hasi aurretik. Errusiako atlantizista koadrilak, adibidez, “Mendebaldeak Ukraina traizionatzeaz oihu egin zuen.

Mendebaldeko informazio tipikoak Putinen eta Poroxenkoren aipu batzuk han-hemenka aipatu zituen, Kieven “errusiar inbasioari” buruzko esanak akritikotasunez errepikatu zituen eta errealitatearekin bat ez zetozen Kiev iturri zuten guda-mapak azaldu zituzten.

AFPren gaurkotze batean, Kieveko analista bat hizketaldietatik “Poroxenko-Hollande-Merkel anti-Putin koalizioa” sortu zela esatera iritsi zen. Bitartean The Economistek Ukrainan hedatzen ari zen “errusiar erasoari” buruzko narratiba surrealista agertu zen.

Estatu-departamenduari dagokionez, Jen Psaki errepikaezinak “bi aldeei suetena betetzeko” deia egin zien, baina Kievek hura urratzeko aukera, “barregarri” gisa ukatu zuen –azken finean, Washingtonen ustez Kievek okerrik ezin duela egin baieztatu zuen.

Poroxenko berak ukrainar telebista kate bati bere gobernuak aurreko suetena berrarmatzeko, berrornitzeko eta guda jarraitzeko prestatzeko erabili zuela esan zion –beraz hori egiteko bere asmoa adierazi zuen, again 1995ean AEBk babestutako Kroaziaren tximista-guda errepikatzeko asmoz.

Bosnia berriz

Kieveko Junta ez zen izan 90etako Jugoslaviar Gudak buruan zituen bakarra. Minskekoak 1992-95eko Bosniako gudan hainbat aldiz gertatutakoa gogorarazi zuen: AEBk sostengatutako musulmanek borroka-zelaian porrot bat sufritzen zuten bakoitzean, suetenerako deiak areagotu egiten ziren. Europarrak tratu baten –ordurako zaharkitua- alde egiten saiatuko ziren, baina Washingtonek musulmanak puskatzera bultzatuko zituen, gero serbiarrei leporatzeko.

AEBtako stablishmenta argiki dabil Balkanekin alderaketak egiten, Vladimir Putin “beste Milošević” gisa aurkezten. Mendebaldeko komunikabideek Kieven alde borrokatzen ari diren naziak zuritzen dituzte, Bosnian borrokatu zuten islamistekin egin bezala. Kieven propaganda akritikoki errebotatzen argazki faltsuez osatua badago ere.

MH17 hegaldiaren, Volnovakhako autobusaren, edo Mariupol eta Kramatorskeko misilezko erasoen gertaerak ere “erasotzaileen” aurka amorrua pizteko erabili izan dira, baina Kieven ardura frogatu bezain pronto egunkarien azaletatik desagertu dira.

Ukrainari “bere burua defendatzeko” armak ematearen beharrari buruzko txarrantxa hori ere Bosniako egunetatik dator, Washingtoneko inperialistek AEBk bosniar musulmanak armatzea eskatu izan zutelarik.

Ironikoki, Kieveko juntari laguntzeko azken plana Bosnian munizioa erostea zekarren –herrialde horren serbiar erdiak arrakastaz betatu zuen asmo hori. Inperioak agian hurrengo ate joko du, adibidez Serbiako Gobernu kolaborazionista, zeinak  arma astunen salmenta bat iragarri berri duen.

Europarengatiko borroka

Bosniako guda, Washingtonek aukeratutako unean eta tokian bukatu zen, bere babestu musulmanen edo “txatartegiko zakur” kroaziarren nahi eta itxaropenak kontutan hartu gabe.

Nahiz eta AEBren esku-sartzea guda eskubideengatik eta balioengatik izan, Daytongo Akordioen arkitektoak, Washngtonek benetan nahi zuena Guda Hotzaren ostean Europan nagusitasuna berrestea zela onartu zuen.

Horrek laguntzen du Washington zer dela eta murgildu zen hainbeste Ukrainaren “europar etorkizunean” –nahiz eta 2014ko otsailaren erdian AEBko funtzionario garrantzitsuenek EBri buruz pentsatzen zutena argiki azaldu.

Washingtonen kanpo politikaren helburu nagusia edozein europar independentzia, Errusiarekin harreman onak barne, saihestea da; Europa dominatzen ez badu, AEB ez zatekeelako Inperio global bat izango.

Horregatik ari da AEB bere Bosniarekiko politika berrerabiltzen, eta horregatik bukatuko du Minskeko bigarren itun honek lehenak bukatu zuen bezala. Baina Moskuk, Jugoslaviaren desagerpenetik ikasi beharrekoak ikasi ditu.

Errusiar funtzionarioak honakoak publikoki aipatu eta aipatu dabiltza, agian, Mendebaldearen ergelkeria saihestuko dutelakoan. Ez dute lortuko: Atlantikoaren alde honetan oroimena laburra izateaz gain, gehienetan okerra ere bada.

 Antiwar.com

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s